Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2012ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1811

AGINDUA, 2012ko apirilaren 16koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketetarako 2012ko deialdia egitekoa, eta azterketa horiek prestatzeko programa onestekoa.

Ehizan jarduteko gaitasun-egiaztagiria lortzeko prozedura arautzen duen maiatzaren 2ko 124/1990 Dekretuak xedatutakoa betez, aipaturiko gaitasuna egiaztatzeko behar diren azterketak egiteko 2012ko deialdia egiten da agindu honen bidez.

Era berean, dekretu horretako azken xedapenetako lehenengoa betez, azterketa prestatzeko gaien programa onetsi da, bai eta erantzun beharreko galdesorta ere.

Hortaz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2012ko azterketetarako deialdia egitea.

Bigarrena.– Aipaturiko azterketak agindu honen eranskin gisa agertzen den egitarauan bildutako gaiei buruzkoak izango dira. Azterketan, galde-sorta bati erantzun beharko zaio, 50 minututan gehienez: test moduko 31 galderakoa, gehi erreserbako beste 3, baten bat baliogabetzen bada. Azterketak gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar da.

Hirugarrena.– Azterketak egiteko tokia, eguna eta ordua honako hauek izango dira:

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– Honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2012ko maiatzaren 15ean amaituko da, biak ere barne.

Bosgarrena.– 1.– On line egingo dira eskabideak, interneten bidez, pauso hauek emanez:

a) Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web-orrian sartu, eskabideari dagokion atalean edo zuzen-zuzen helbide honetan: http://www.nasdap.net/solexamcaza.

b) Dagokion eskabide eredua bete.

c) Azterketari dagokion tasa ordaindu; ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak, inskribatzeko amaiera-data baino lehen.

2.– Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak jakinarazten du inprimaki honen bidez eskuratutako datu pertsonalak datuak tratatzeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia daiteke eskatzailea, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaritzari idatzi bat bidaliz, hura baita tratamenduaren arduraduna (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Seigarrena.– Azterketak balioesteko, epaimahaikideak hauek izango dira:

Arabako Lurralde Historikoa:

Mahaiburu titularra: Luis Carlos Cabanas Mur, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Mendi Zerbitzuko Ehiza eta Arrantza ataleko ingeniari-burua.

Ordezko mahaiburua: María Elena Vilches Plaza, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Mendi zerbitzuburua.

Mahaikide titularra: Enrique Mellado Iturrate, Arabako Lurraldeko Ehiza Federakundeko lehendakaria.

Ordezko mahaikidea: Ramon Iglesias Fernandez de Landa, Arabako Lurraldeko Ehiza Federakundeko diruzaina.

Idazkari titularra: Emérita López de Alda Gil, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Koordinazio eta Aurrekontu-kudeaketako zerbitzuburua.

Ordezko idazkaria: José Antonio Amurrio Urraca, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Administrazio Kudeaketako atalburua.

Bizkaiko Lurralde Historikoa:

Mahaiburu titularra: Javier Monge Gómez, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ehiza eta Arrantza Kontinentaleko atalburua.

Ordezko mahaiburua: Sergio Zamora Lozano, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ehiza eta Arrantza ataleko baso ingeniari teknikoa.

Mahaikide titularra: Jon Andoni Bengoetxea Rementería, Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioko lehendakaria.

Ordezko mahaikidea: José Andrés Bengoetxea Rementería, Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioko kidea.

Idazkari titularra: María González Bordagarai, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Informazio eta Aholkularitza atalburua.

Ordezko idazkaria: Doltza Goirizelaia Goirigolzarri, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko administrazio orokorreko teknikaria.

Gipuzkoako Lurralde Historikoa:

Mahaiburu titularra: Iñigo Mendiola Gómez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko Basanimalien eta Basalandareen Zerbitzuko burua.

Ordezko mahaiburua: Ismael Mondragón Lascurain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzuko burua.

Mahaikide titularra: José M.ª Usarraga López, Gipuzkoako Ehiza Federazioko lehendakaria.

Ordezko mahaikidea: Ramón García Carbonell, Gipuzkoako Ehiza Federazioko lehendakariordea.

Idazkari titularra: Alfonso Akarreta Rodríguez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko idazkari teknikoa.

Ordezko idazkaria: Juan José Pérez Pérez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko administrazio orokorreko teknikaria.

Zazpigarrena.– Azterketa egitera bertaratzen direnek jatorrizko identifikazio-agiria eraman beharko dute: eskabidea egitean aipatu zutena.

Zortzigarrena.– 1.– Epaimahaiek 2012ko ekainaren 11 baino lehen egingo dituzte proposamenak. Proposamen horiek kontuan hartuta, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak ebazpena emango du eskabideak aurkezteko epea amaitu eta 3 hilabeteko epearen barruan.

2.– Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Gaitzat hartzen direnen zerrendak jendaurrean jarriko dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako iragarki-oholetan.

3.– Ebazpen horren aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bederatzigarrena.– Deialdi honetako probak juzgatzeko ardura duten epaimahaietan parte hartzeko bertaratzeak: zerbitzuengatiko indemnizazioz otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

Hamargarrena.– Deialdi honetan aurreikusi ez den guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedaturikoa aplikatuko da.

Hamaikagarrena.– Agindu honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 16a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala