Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2012ko apirilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1690

EDIKTUA, diru-zenbatekoa erreklamatzeko 635/11 prozedura arruntari buruzkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 635/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Pagola.

Demandatua: Beatriz Loureiro Sanles eta Oscar Bulman Martin.

Gaia: zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatutako judizioan epaia eman zen, 2012-02-03an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Pagola prokuradoreak Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Beatriz Loureiro Sanles eta Oscar Bulman Martín jaun-andreen aurkakoa. Beraz, demandatua kondenatzen dut 16.424,48 euro (tronkoa) ordaintzera, gehi 2010eko urtarrilaren 12tik (maileguaren eta kredituaren kontua –zeinen zorpetze saldoak demanda hau aurkeztu arte erreklamatzen baitira– itxi eta hurrengo egunetik alegia) guztiz ordaindu arte hitzartutako interesak. Kostuak berariaz alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Oscar Bulman Martin demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLbko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Donostia-San Sebastián, 2012ko martxoaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala