Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2012ko apirilaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1602

EDIKTUA, 467/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epai irmoa argitara emateko dena. Epai horren bidez, deuseza deklaratzen da Zarautz-Azpeitiko (Urola Kosta) Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partziala behin betiko onartzen duen otsailaren 21eko 32/2006 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailarena.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren otsailaren 21eko 32/2006 Dekretuaren bidez, Zarautz-Azpeitiko (Urola Kosta) Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partziala behin betiko onartzen da. Dekretu horren aurka, 467/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa sustatu zuen Promotora Vascongada, S.A.k. Bada, ediktu honen bidez jakinarazi egiten da 467/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman duela Sala honek, 2007-10-26an –epai hori, bestalde, baieztatu egin da Auzitegi Goreneko Hirugarren Salak 2012-01-19an emandako epai irmoaren bidez–; hona hemen epaitza:

Aurkaratutako dekretua deuseza deklaratzea, Zumaiako Gorostiaga Industrialdeko 2. fasea izeneko lursaila interes naturalistikoko eremu gisa izendatzen duen atalari dagokionez; gainerakoan, bere horretan eusten zaio dekretuari.

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko otsailaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala