Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
1342

EBAZPENA, 2010eko urriaren 1ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bitartez, Ordiziako, Aramako, Itsasondoko, Altzagako, Legorretako, Ikaztegietako, Tolosako eta Alegiako udalerrietan Ordizia- Ikaztegieta 13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko aireko linea elektrikoaren eta horren deribazioen Zuhaitz Zerrenda Zabaltzeko instalazioak baimendu, proiektua onartu eta onura publikokoa dela deklaratzen da (Erreferentzia: 24076/AT-H-2009-149).

Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (helbidea: Mikeletegi Pasealekua, 1-3, Donostia-San Sebastián) eskatuta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan hasitako espedientea aztertu da; horren bitartez, Ordiziako, Aramako, Itsasondoko, Altzagako, Legorretako, Ikaztegietako, Tolosako eta Alegiako udalerrietan adierazitako Zuhaitz Zerrenda Zabaltzeko Administrazio Baimena ematea, Egikaritze Proiektua onartzea eta Onura Publikokoa dela deklaratzea eskatzen da.

Tolosako udalari jakinarazi ondoren, aurkeztutako proiektuarekin ados zegoela adierazi zuen eta baldintza batzuk ezarri zituen.

Ordiziako, Aramako, Itsasondoko, Altzagako, Legorretako, Ikaztegietako eta Alegiako Udalei jakinarazi ondoren, eta jakinarazpena errepikatu ondoren, ez zuten erantzunik eman.

Legeak ezarritakoaren arabera, espedientea jendaurrean erakusgai jarri zen, 2010-04-20ko EHAAn, 2010-03-16ko GAOn eta 2010-03-11ko El Diario Vasco egunkarian argitaratu baitzen, eta Pablo Arrue Garmendia jaunak alegazioen idazki bat aurkeztu zuen Manuela Garmendia Elosegui andrearen izenean dagoen Altzagako 76. lurzatiari buruz; idazkian helbide-aldaketa eskatzen zuen hurrengo izapideetarako.

Tolosako Udalak jarritako baldintzen berri eman ondoren, ezarritako baldintza horiek onartzen zituela erantzun zuen Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak.

Pablo Arrue Garmendia jaunak egindako alegazioaren berri eman ondoren, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak Arrue jaunaren alegazioa onartzen zuela erantzun zuen.

Aurkeztutako Proiektua aztertu da; industria-ingeniari tekniko Joseba Sáenz de Vicuña Díez jaunak –Arabako Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialean 1686. elkargokide-zenbakia duenak– sinatu du, eta adierazitako Elkargoak 2009-07-27an eman zion oniritzia, 090623 zenbakiarekin.

Honako hauek aztertu dira: 54/1997 Legea, azaroaren 27koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa (1997-11-28ko BOE); 282/2002 Dekretua, abenduaren 3koa, zeinaren bidez honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautzen diren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere (2002-12-23ko EHAA); 3151/1968 Dekretua, azaroaren 28koa, Goi-tentsioko airetiko linea elektrikoen Araudia (1968-12-27ko BOE); 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudia (1957-06-20ko BOE); eta 2007ko urtarrilaren 29ko Ebazpena, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Energia eta Meategien zuzendariarena (2007-05-4ko EHAA).

Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA) eman zaizkion atribuzioen indarrez, honako hau

EBAZTEN DU:

1.– Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari instalazioa ezartzeko baimena ematea eta Ordiziako, Aramako, Itsasondoko, Altzagako, Legorretako, Ikaztegietako, Tolosako eta Alegiako udalerrietan Ordizia-Ikaztegieta 13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko aireko linea elektrikoaren eta horren deribazioen Zuhaitz Zerrendaren Zabalkuntza egikaritzeko proiektua onartzea.

2.– Baimendutako instalazio elektrikoetako zuhaitz-zerrendaren zabalkuntza zehazki onura publikokotzat deklaratzea; deklarazio horrek berarekin ekarriko du, azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideez jabetzea, horien premiazko okupazioa inplikatuta, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak xedatzen duen Premiazko Okupazioko Deklaraziorako ondorioak zehaztuta, Lege horren 53. artikuluak erregistroari begira dituen ondorioetarako.

Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) ezarritakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauekin eman da:

1) Instalazioak onartutako proiektuaren arabera egin behar izango dira, eta, hala badagokio, eskatu eta baimentzen diren aldaketekin.

2) Martxan jartzeko epea urte batekoa izango da, eraginpeko finken Okupazio Akta sinatzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

3) Instalazioen titularrak obren amaieraren berri emango dio Lurralde Bulego honi, behin betiko onarpena eman eta abiaraztearen akta egin dezan.

4) Obrak egiteko beharrezkoak diren udal– eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau; izan ere, eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabete bateko epean Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 1a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

OSKAR ZABALA RABADÁN.


Azterketa dokumentala