Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
431

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 23koa, Laneko zuzendariarena, Preco aplikatzeko araua berriak ezartzeko Akordioa erregistratu, gordailatu eta argitaratzea xedatzen duena. Preco: Laneko Gatazkak ebazteko Borondatezko Prozedurei buruzko Lanbide Arteko Akordioa. Eta arau berri haiek akordio horren eranskinean jasotzen dira.

AURREKARIAK

Lanbide Arteko Negoziazio Mahaiko ordezkariek aipatutako akordioari dagokion nahitaezko dokumentazioa aurkeztu zuten Regcon-en, 2011ko azaroaren 8an.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa. Langileen Estatutuari buruzko Legearen 90.2 artikuluak, martxoaren 24ko 1/1995 Errege Dekretu Legegilea (1995-03-29ko BOE), aurreikusten duen eskuduntza lan agintaritza honi dagokio, martxoaren 22ko 42/2011 Dekretuko 17.h artikuluak -Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena (2011-03-25eko EHAA)- dioenarekin bat etorriz, eta bai martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuarekin (1981-04-02ko EHAA), urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuarekin (2011-02-15eko EHAA) eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuarekin (2010-06-12ko BOE) -hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoarekin- ere.

Bigarrena. Aipatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89., eta 90. artikuluetan xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Honen ondorioz, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa. Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 23a.

Laneko zuzendaria,

Katrin Begoña Iturrate Zamarripa.

Lan Harremanen Kontseiluko idazkari nagusia den Ricardo Borja de la Sota Galdizek

Egiaztatzen du:

2011ko urriaren 20 an egindako Precoko Batzorde Paritarioaren bileran, CC.OO., UGT eta Confebasken ordezkaritzat bileran zeuden kideek, aho batez onetsi zituzten egiaztagiri honen eranskintzat agertzen diren Precoren aplikazio arauak; era berean, Lan Harremanen Kontseiluko lehendakaria den Tomas Arrieta Heras-i arau hauek ofizialki erregistratu eta argitaratzea eskatzeko ahalordea ematea ere erabaki zuten.

Bilbao, bi mila eta hamaikako azaroaren zortzian.

PRECO APLIKATZEKO ARAU BERRIAK, HAREN KOMITE PARITARIOAREN 2011-10-2KO ERABAKIZ ERANSKINARI BATZEN ZAIZKIONAK.

9.- Hitzarmen kolektiboan ezarritako baldintzetan funtsezko aldaketei eta soldatak aplikatu ezinaren gaineko arbitrajeei dagokienez, Langileen Estatutuko 85.3.c artikuluan oinarritutako hitzarmen kolektiboen klausulak aplikatzea.

1) Parte batek beste partearen adostasunik gabe arbitraje-prozedura bat eskatzen badu, zehazki, LEko 85.3.c artikuluan zehaztu kasuetan, Preco-ko prozedurak egokitzea onartu duen hitzarmen kolektibo baten oinarriturikoa bada; bada, arbitraje hori alde bakarreko borondatez gauzatzeko, legezko manuz burutuko da, betiere Preco-ko arau komunen arabera, eta honako zehaztapenekin bat etorriaz:

2) Parte eskatzailea deitutako hitzordurako agertzen ez bada, edo arbitraje peko arazoaren gainean akordiorik lortzen ez bada, edo, orobat, arbitrajeko laudoa zein irizpideri egokitu beharraren gainean (ekitatea edo eskubidea) edo arbitroaren identitatearen gainean, eta kasu horietarako aurreikuspenik ez badu hitzarmen kolektiboak; bada, gorabehera guztiok honako arau hauekin bat konkretatuko dira:

a) Aipatu legeko 41.6 eta 82.3 artikuluetan eskatutako kontsulta-epearen hasieran pertsonalaren ordezkaritzari planteatutako uzia, enpresarena, izango da arbitrajepean jarritako arazoa; eta uzia habilitatzen duten legezko oinarrien gainekoa izango da laudoa, eta bai xedapen horien arabera parteek negoziatu behar dituzten alderdien gainekoa ere:

● Hitzarmen bateko edo bere soldatak aplikaezinak izateko baldintzetan funtsezko aldaketa justifikatzeko legezko kausarik egotea.

● Funtsezko aldaketako materia bat etortzea legez onar daitezkeenekin.

● Soldatak aplikaezinak diren aldiaren edo neurri aldatzailearen indarraldiaren gehienezko epea.

● Aplikatu ezin denean langileek jasoko behar duten ordainsari zehatza.

● Hitzarmeneko soldata-baldintzak errekuperatzeko eta, kasua bada, soldatak aplikaezinak izatea eragiten duten kausak kentzeko, progresiozko konbergentziaren programazioa.

b) Goragoko zerrendako lehen bi aspektuei dagokienez zuzenbidearekin bat eman beharko da arbitrajeko laudoa; betiere, legeak exijitutako zirkunstantziak aztertzeko beharrezko diskrezionalitatearen aurka egin gabe; eta horrekiko ekitatez tratatuko dira gainontzekoak.

c) Obligazioa izanik, parte eskatzailea ez dena ez bada azaltzen arbitroa izendatzeko ekitaldira, edo presente izanik Preco-ren 18. puntuan aurreikusi moduan izendatzen ez badu kolaboratzen, azaldu direnen artean egindako zozketaz egingo du izendapena lurralde-zerbitzuak; eta hartarako, Preco-ko arbitroen elkargoan integratutako profesionalen zerrenda erabiliko da.

10.- Kontsulta-epeetako ordezkapen-prozedurak praktikatzeko epeak.

Langileen Estatutuaren 40.2, 41.4 eta 51.4 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, enpresaren eta pertsonalaren ordezkaritzek -Preco-ren bitartekaritzaz edo arbitrajeaz- erabakitzen badute kontsulta-epea adiskidetze-prozedura batez ordeztea, prozedura hori praktikatzeko epea egokitu egingo zaio -legezko indarrez- kontsulta-aldiari dagokion legezko gehienezko iraupenari.

Hartarako, parte bakoitzarekin baiezkoarekin bitartekaria, adostailea edo arbitroa izendatzen bada eskabidean, hori aurkeztu eta hurrengo egunetik hara hasiko da zenbaketa; edo, halakorik ezean, izendapena egin eta hurrengo egunetik hara, betiere epeak adostasunez luzatzeko parteek duten ahalmena eragotzi gabe.

11.- Pertsonalaren legezko ordezkaritzarik ez dela-eta, kontsulta-aldietarako ordezkaritza espezifikoak.

Langileen Estatutuaren 40., 41., 51. eta 82.3 artikuluetan oinarriturik, solaskide gisa pertsonalaren ordezkaritza espezifiko batek badihardu, lege indarrez onartuko da Preco-ko prozeduretan parte legetimatu gisa, hain justu ere prozedura horiek kontsulta-aldia ordezteko hasi direlako edo aldi hori adostasunik gabe bukatu delako.

12.- Elementu ekonomiko edo teknikodun gatazkei lotutako prozedurak praktikan jartzea.

1) Elementu teknikoak eta ekonomikoak kontuan izan behar diren gatazken gaineko prozedurak izapideak egiteko onartuko dira, noiz eta gainontzeko gatazken gaineko prozedura berberen kasuetan bakarrik. Elementu horiek honako hauek izan daitezke: hitzarmenetako soldatak aplikatu ezina; zirkunstantzia ekonomikoek, teknikoek edo ekoizpenekoek justifikatzea honako hauek: hitzarmen kolektiboak edo lan-baldintzak aldatzea; hitzarmen edo itun kolektiboak negoziatzea; neurtutako produktibitate-sistemak; postuak baloratzeko sistemak; arrisku, neke edo toxikotasun zirkunstantziak neurtzea; laneko osasun eta segurtasunerako neurriak betetzera, etab.

2) Prozedura horiek Preco-ko araua orokorrak eraentzen ditu (20. puntua), zeinetan honako hau esaten baita: «parte batek eskatuta edo ekimen propioz, profesionalak egoki iritzitako jarduerak burutuko ditu, eta funtzioak burutzeko beharrezko informazioa lortuko du» Jakina, parteetatik lortuko du; izan ere, eurei baitagokie alderdi tekniko edo ekonomikoen gaineko baieztapenak -egoki deritzoten legez- demostratzea; esate baterako, parte batek eskatuta -eta bere kargura- adituek emandako txostena aurkeztuaz

3) Hala ere, parteek halako frogarik egin ala ez, Kontseiluak pertsona aditu baten laguntza -aipatu materien gainekoa- eman ohi die adostaile, bitartekari edo arbitroei. Hasiera baten, profesionalarentzako informazio orientatzailea da, eta ez froga-elementu bat, zeinaren gainean parteek erabaki bat hartu behar duten, salbu eta arbitraje bat eta laudoa (denborak eta beste trebetasun batzuk neurtuaz) oinarritzeko fundamentu objektibo bat ezartzeko aditu-jarduera izan Kasu horretan, defentsarako eskubideak beharrezko du parteek txostena ezagutzea eta haren gainean alegazioak egin ahal izatea.

4) Kasu horietan (Kontseiluko profesionalak eskatutako txostena), kostuari Kontseiluak berak egin beharko dio aurre; hortaz, aurrekontu publikoen mugak direla-eta, neurri batzuen barruan eskaintzen dira honako hauek:

1.- Oro har, aholkularitzako espezializatuko etxe batek emandako aholkularitza; betiere, jarraian aipatutakoak posible egiteko baldintzak hitzartuaz etxe horrekin: interbentzioa zehaztea; aurrekontu bat azkar ematea; Kontseiluak aurre egin diezaiekeen zenbatekoetara egokitzea aurrekontua, eta prozedura gauzatzeko beharrezko epeen barruan exekutatzea aurrekontua.

2.- Eta partikularki, interbentzioaren mugaketa hauxe da: arau orokor legez, datuak jasotzeko epea egun batetik ez pasatzea, eta, gehienez ere, txostena emateko gainetiko beste egun batetik. Hartarako, alderdi teknikoen eta ekonomikoen dimentsioa garaiz aztertu daitekeenetik ateratzen bada, praktika hauxe izango da: posible bada aspektu esanguratsu bat (lanpostua, produkzio-linea, etab.) isolatzea, eta horrekin beharrezko neurketa, egiaztapen eta eragiketak gauzatzea, hain justu ere hortik ateratzen dena baliagarria izan dadin honako hauen premia aurreiksuteko: neurketa zuzendu behar den ala ez, balorazioa, zirkunstantziak balioestea, etab; betiere guzti horien bitartez ikusteko gatazka. Interbentzio teknikoa, gehienez ere, bi egunetan egitekoa izango da, eta parteek onartu beharko dute, eta aktan jasoko da.

3.- Txostena gauzatzeko, arazoa mugatzeko premia funtsezkoa da, hain justu ere arlo teknikoan eta ekonomikoan aholkuak jasotzeko eskabidea -profesionalak egindakoa- onar dezan Kontseiluak. Eta hala, aholkularitza jasotzeko, honako baldintza bete beharko dute parteek: aholkularitza-etxeak aldez aurretik aurkeztutako aurrekontuaren guztizkoaren eta bi eguni dagokien zenbatekoaren arteko diferentziari aurre egitea, eurena egitea.

5) Guztiarekin ere, profesionalak, besteak beste, honako hauetan ez baditu informazio-baliabide beharrezkoak: Kontseiluak eman ezin ditu eman; parteek ez dute onartzen interbentzioa mugatzea; euren jarrerak oinarritzeko txosten teknikoak eta ekonomikoak ez dituzte aurkezten parteek. Bada, kasu horretan, arbitrajeko laudo bat edo bitartekaritza-proposamen bat funtsaturik ezin denez formulatu, prozedura itxi egin daiteke.

13.- Afiliazioa egiaztatzeko prozedurak gauzatzea.

Hitzarmen edo itun kolektibo baten klausula bat aplikatzeari lotutako afiliazio-mailak egiaztatzeko eskabideak onartu egingo dira.

Esklusiboki parte eskatzaileak eta enpresako zuzendaritzak deituko ditu, zeintzuk adiskidetze-akta bat sinatuko baitute Preco-ko gainontzeko prozeduretan legez profesionala izendatuaz, eta akta horretan, aukeratutako profesionalak eman dezan ziurtagiria aldez aurretik onartzen dela jaso behako da.

Enpresaren zuzendaritzak langileen izenekin (NAN barne dela) zerrenda eman beharko dio profesionalari; baina ezin izango du ezagutu parte eskatzaileak profesionalari ematen dion dokumentazioa.

Profesionalak erabiliko duen prozedurak zehazki errespetatu beharko du izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko legeria (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa); izan ere, legeri horretan, bestek beste, «bereziki babestutako datuen artean» afiliazioa sindikalari buruzko datuak daude (7.2 artikulua), eta horrek eragotzi egiten du, eragiten zaionak berariaz baimendu gabe, hirugarren bati komunikatzea datu horiek.

Baimenik gabeko komunikaziorik ez egiteko, eskatzaileari bi aukera eskainiko zaizkio: NAN duela, pertsona afiliatu bakoitza profesionalaren aurrean agertzea (enpresan, sindikatuaren lokalean edo beste leku baten), edo profesionalari izenak dituen zerrenda bat entregatzea, non afiliatu bakoitzak idatzi behar duen (izenaz batera) egun hartako data -sinadura ere bertan dela-, horretaz gain, NANaren fotokopia bat aurkeztu beharko du, sinadura erkatzeko.

Profesionalak honako hau egiaztatu du: delako enpresako sindikatu bateko afiliatuen kopuru gutxienekoa -hitzarmenean ezarritakoa- gainditzen den ala ez; ez da beharrezko beste zehaztapenik.

Preco-ko profesionalen elkargoko kide legez derrigorrez zaindu behar duen konfidentzialtasunari eusteko konpromisoa hartzen du profesionalak, eta bai prozedura behin betiko amaitzen denean zerrendak eta fotokopiak suntsitzekoa ere.


Azterketa dokumentala