Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2011ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5931

248/2011 DEKRETUA, azaroaren 29koa. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda onartzen da. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat dira.

Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, EAEko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzkoak, lanpostuen zerrendak arautzen ditu II. tituluko I. kapituluan, irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzkoan, eta zerrenda horien oinarrizko printzipioak adierazten ditu, baita zerrendak egiteko jarraitu beharreko prozedurak ere.

Horiek horrela, aipatutako legezko testuak 5. artikuluan xedatzen du lanpostuen zerrenda horien gutxienezko edukia: izendapena, ikastetxea, Ikuskaritza Teknikoko edo Ikerketa eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzua eta atxikita dagoen Hezkuntza-Administrazioko lurralde-esparrua; lanpostu horietan aritzeko eskatutako baldintzak, esleitutako hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data besteak beste; behar den taldeari, kidegoari, eskalari edo lan-mailari atxikitzea; eta, azkenik, funtzionarioen lanpostuen kasuan, osagarri espezifikoa eta lanpostuak hornitzeko sistema.

Bere aldetik, 4. artikuluak l) letran, lanpostuen zerrendak onartzeko gaitasuna Gobernuari aitortzen dion uztailaren 6ko Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeak 5. artikuluko h) letran dioenarekin adostasunez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ematen dio irakasleen lanpostuen zerrendak proposatzeko ahalmena.

Lanpostuen zerrendak etengabe gaurkotu behar dira, ikasturte berriaren ondorioz ikastetxeetan sortutako egoera berrietara egokitzeko asmoz. Ondorioz, 2011-2012ko ikasturterako gaurkotzea zehaztu behar da.

Urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuak, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretua aldatzen duenak, eta uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuak hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko finkatu dituzten irizpideak hartu dira kontuan lanpostuen zerrenda hau egiteko orduan.

Horren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena ezagututa eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko azaroaren 29an izandako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren,

XEDATU DUT:

1. artikulua.1.- Basauriko (Bizkaia) IES Bidebieta BHItik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu bat bereizi eta Basauriko (Bizkaia) CPI Velazquez-Cervantes IPIn txertatzen da. Hona lanpostua:

- «Gaztelania eta Literatura» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

2.- Basauriko (Bizkaia) IES Bidebieta BHItik Maisu eta Maistren kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Basauriko (Bizkaia) CPI Velazquez-Cervantes IPIn txertatzen dira. Hona lanpostuok:

- «Ingelesa» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

- «Pedagogia Terapeutikoa» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

- «Gaztelania eta Literatura» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

- «Euskara» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

3.- Bilboko (Bizkaia) IES Miguel de Unamuno BHItik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu bat bereizi eta Bilboko (Bizkaia) IES Ibarrekolanda BHIn txertatzen da. Hona lanpostua:

- «Marrazketa» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

4.- IES Bidebieta BHItik bereiztutako lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasleak CPI Velazquez-Cervantes IPIren lanpostu-zerrendan txertatuko dira, eta haien espezialitateko lanpostuaren titulartasuna eta hizkuntza-eskakizuna mantenduko dute.

5.- IES Miguel de Unamuno BHItik bereiztutako lanpostuan behin betiko destinoa duen irakaslea IES Ibarrekolanda BHIren lanpostu-zerrendan txertatuko da, eta bere espezialitateko lanpostuaren titulartasuna eta hizkuntza-eskakizuna mantenduko du.

2. artikulua.- 2011-2012ko ikasturterako lanpostuen zerrenda -dekretu honen I. eranskinean agertzen dena- onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako. Lanpostu horiek lan-kontratuko irakasleentzat eta kidego hauetako karrerako irakasleentzat dira: Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa (A taldea), Bigarren Hezkuntzako Irakasleena (A taldea), Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoena (B taldea) eta «desagertzear» dagoen Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoena (B taldea).

3. artikulua.- 2011-2012ko ikasturterako lanpostuen zerrenda -dekretu honen II. eranskinean agertzen dena- onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoko (A taldea) eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko (A taldea) funtzionarioentzat.

4. artikulua.- 2011-2012ko ikasturterako lanpostuen zerrenda -dekretu horren III. eranskinean agertzen dena- onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetarako, lan-kontratuko irakasleentzat eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen Kidegoko (A taldea) eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoko (A taldea) irakasleentzat.

5. artikulua.- 2011-2012ko ikasturterako lanpostuen zerrenda -dekretu honen IV. eranskinean agertzen dena- onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Erdi Mailako Musika Kontserbatorioetarako, lan-kontratuko irakasleentzat eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoko (A taldea) irakasleentzat.

6. artikulua.- 2011-2012ko ikasturterako lanpostu-zerrenda -dekretu honen V. eranskinean agertzen dena- onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Arte-eskoletarako. Lan-kontratuko irakasleentzat eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoko (A taldea) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko (A taldea) funtzionarioentzat dira lanpostu horiek.

7. artikulua.- 2011-2012ko ikasturterako lanpostuen zerrenda -dekretu honen VI. eranskinean agertzen dena- onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetarako. Lanpostu horiek lan-kontratuko irakasleentzat eta kidego hauetako karrerako irakasleentzat dira: Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa (A taldea), Bigarren Hezkuntzako Irakasleena (A taldea) eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoena (B taldea).

8. artikulua.- 2011-2012ko ikasturterako lanpostuen zerrenda -dekretu honen VII. eranskinean agertzen dena- onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako. Lanpostu horiek lan-kontratuko irakasleentzat eta kidego hauetako karrerako irakasleentzat dira: Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa (A taldea) eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleena (A taldea). Maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzako Lege Organikoaren lehenengo xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera, lanpostu horietan behin-betiko destinoa duten Maisu-Maistren Kidegoaren funtzionarioek bete ditzakete lanpostu horiek.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- Erantsitako zerrendetan sartuta dauden lanpostuek jarraian zehazten den berariazko osagarria esleituta dute. Berariazko osagarri hori urte osokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen 26. artikuluaren 9. idatzi-zatian arautzen denaren arabera, hamabi hilekori dagozkien zenbateko osoetan banatuta dago, hain zuzen ere honela:

B.O.G.: Berariazko osagarria, guztira

B.O.O.: Berariazko osagarri orokorra

D.B.O.: Dedikazio bereziko osagaia, bigarrenetik bosgarrenera doazen graduen kapitalizazioetatik eratorria

(Ikus .PDF)

Bigarrena.- Dedikazio bereziko osagaiaren lehen gradua egiaztatu duten irakasleek 1.083,11 euro jasoko dute urtero, goian adierazitako kopuruez gain.

Dedikazio bereziko osagaiaren laugarren gradua egiaztatu duten karrerako irakasle funtzionarioek 646,14 euro jasoko dute urtero, eta dedikazio bereziko osagaiaren bosgarren gradua egiaztatu dutenek 535,40 euro jasoko dute urtero, aurreko idatzi-zatietan adierazitako kopuruez gain.

Aipatutako kopuruak hiru hilabeteka banatuko dira, lehenengo xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

Hirugarrena.- Bigarren Hezkuntzako erregimen orokorreko irakaskuntzetan tutore-lanak betez gero, 798,39 euro gehigarri jasoko dira urtean, lehenengo xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

Laugarrena.- Zuzendaritza-lanetan aritzeak emango du ekainaren 26ko 177/1990 Dekretuak, unibertsitateaz kanpoko funtzionario irakasleen ordainsariei buruzkoak, zehaztutako zenbatekoak jasotzeko eskubidea. Izan ere, unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmenak ondorengo zenbatekoetan gaurkotzen ditu lehenago aipatutako ordainsariak, lehen xedapen gehigarriak adierazten duen bezalaxe:

Bigarren Hezkuntzako Katedradunen kidegoa

Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen kidegoa

Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradunen kidegoa

(Ikus .PDF)

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoa

(Ikus .PDF)

Lanbide Hezkuntzako Irakasle Teknikoen kidegoa

Irakaskuntza Ertaineko Institutu Teknikoetako Irakasleen kidegoa

(Ikus .PDF)

Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen kidegoa

(Ikus .PDF)

Musika eta Arte Eszenikoen Irakasleen kidegoa

Arte Plastiko eta Diseinuko Irakasleen kidegoa

(Ikus .PDF)

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrak

(Ikus .PDF)

Bosgarrena.- 1. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak derrigortasun-datarik gabekoak izan daitezke, edo hizkuntza-eskakizuna igarota eduki dezakete; 2. hizkuntza-eskakizunekoak, aldiz, derrigortasun-data atzeratua edo igarota eduki dezakete, dekretu honen eranskinetan agertzen diren zerrendetan jasotzen denez.

Seigarrena.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuetan lanpostuak betetzen dituzten maisu-maistren destino-osagarria urtean 2.002,02 euro gehiagokoa izango da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen destino-osagarriarekin berdintzeko.

Zazpigarrena.- Lekualdatze-lehiaketaren bidez hornituko dira dekretu honen eranskinetan agertzen diren zerrendetako lanpostuak, lanpostu bereziak izan ezik. Azken horiek lehiaketa espezifikoaren bidez hornituko dira.

Zortzigarrena.- Ingelesez emandako espezialitateetako lanpostuak betetzeko, dagokion espezialitateaz gain, Ingeleseko espezialitatea ere edo Ingeles filologian lizentziatura edo lizentziatura baliokidea edo Hizkuntza Eskola Ofizialetako Maila Aurreratuko Agiria edo agiri baliokidea ezinbestekoa izango da.

Bederatzigarrena.- «Hizkuntza indartzeko irakaslegoa» espezialitateko lanpostuak betetzeko jarraian agertzen diren espezialitateetako baten bat izatea ezinbestekoa izango da:

- Gaztelera eta Literatura

- Euskara eta Euskal Literatura

- Geografia eta Historia

- Latina

- Greziera

- Ingelesa

- Frantsesa

- Alemanera

- Filosofia

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geratzen da azaroaren 2ko 279/2010 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda onartzen duena. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 29an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala