Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 5 Zenbakiko Epaitegia
5911

EDIKTUA, iruzur-falta bat dela-eta bideratutako 616/11 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut: 616/11 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

349/11 EPAIA

Donostian, bi mila eta hamaikako uztailaren hemeretzia.

Silvia Villanueva Hormías andreak, 5 zenbakiko Instrukzioko magistratua naizen honek, 616/11 falta-judizioaren kausa hau ikusi eta entzun dut ahozko judizio publikoan, iruzur-falta bat dela-eta, Jose Abel Morillo Martinezen aurka bideratua. Fiskaltzak parte hartu du.

EPAITZA

Jose Abel Morillo Martinez absolbitzen dut, eta kostuak ofiziozko deklaratzen ditut.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako moduari jarraituz egin beharko da errekurtsoaren idazkia.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jaso eta Jose Abel Morillo Martinezi jakinarazteko -ez baitakigu gaur egun non dagoen-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako urriaren hogeita zazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala