Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
5904

EBAZPENA, 2011ko urriaren 13koa, Industria Garatzeko zuzendariarena; honen bidez, argitara ematen da ETEen finantza-egitura egokitzeko laguntzei buruzko Adefin programaren arautegian aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda, 2010eko ekitaldiko onuradunena.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela-eta, industria-enpresa txiki eta ertainen finantza-egitura egokitzeko laguntzei buruzko Adefin programa garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko otsailaren 23ko Aginduak xedatzen duenez, laguntzak emateko ebazpenak banan-banan jakinarazi behar zaizkie interesdunei; eta hori horrela eginda ere, esleipendunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hau finantzatzen; horrenbestez, Europako Erkidegoko araudian informazioari eta publizitateari buruz xedatzen diren betekizunak bete beharko dira.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriaz, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- 2010eko ekitaldian industria-enpresa txiki eta ertainen finantza-egitura egokitzeko laguntzak emateko Adefin programan araututako laguntzak jaso dituztenen zerrenda argitaratzea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Industria Garatzeko zuzendariak, dituen eskumenak erabiliz, hartu dituen ebazpenen arabera eta ebazpen honen eranskinean adierazitakoaren arabera.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ehuneko berrogeita hamarreko laguntza eman du programa hau finantzatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 13a.

Industria Garatzeko zuzendaria,

JUAN JOSÉ GARAYAR ELIZONDO.


Azterketa dokumentala