Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2011ko azaroaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
5770

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 796/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 796/10, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Salka Mohamed Luali Hamda.

Abokatua: Rosa Ana Santa Maria Santa Maria.

Prokuradorea: Paul.

Demandatua: Ahmed Malini Himid.

Gaia: familia-zuzenbidea.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

242/11 EPAIA

Epailea: José María Mata De Antonio jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Data: 2011ko maiatzaren 27a.

Alderdi demandatzailea: Salka Mohamed Luali Hamda.

Abokatua: Rosa Ana Santa Maria Santa Maria.

Prokuradorea: Marta Paul Nuñez.

Alderdi demandatua: Ahmed Malini Himid.

Ministerio Fiskala.

Judizioaren gaia: familia-zuzenbidea.

Nik, José María Mata de Antoniok, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titularra naizen honek, ikusi ditut ezkontzaz kanpoko seme-alaba komunentzako neurriei buruzko judizioaren gaineko 796/2010-C autoak, epaitegi honetan bideratutakoak. Alderdiak honako hauek izan dira: alderdi auzi-jartzaile gisa, Salka Mohamed Luali Hamda andrea -Marta Paúl Núñez prokuradoreak ordezkatuta, eta Rosa Ana Santa María Santa María letraduak defendatuta-, eta alderdi demandatu gisa, Ahmed Malinin Himid jauna; Ministerio Fiskalak ere parte hartu du.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Paúl Núñez prokuradoreak Salka Mohamed Luali Hamda andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Ahmed Malinin Himid jaunaren aurkakoa; demanda horren xedea da bi ezkontideek elkarrekin izandako seme-alabentzako neurriak hartzeko eskatzea. Hori dela-eta, adingabe horientzat honako neurri hauek erabakitzen ditut:

1.- Amari ematen zaio XXXXX eta XXXXX adingabeen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, aitak eta amak izango dute.

2.- Aitak bisitak egiteko, honako erregimen hau ezartzen da: asteburu bitik bat, larunbateko goizeko 10:00etatik igandeko arratsaldeko 19:00ak arte, eta eskoletako oporren erdiak (urte bikoitietan, lehen erdia aitarentzat, eta urte bakoitietan, berriz, amarentzat). Adingabeak amaren etxean hartu eta entregatu beharko dira. Seme adingabea amaren etxean geratuko da, eta aitak asteazkenetan egin ahal izango dio bisita, bi orduz.

3.- Hiru seme-alabentzako mantenu-pentsio bat ezartzen da, seme-alaba bakoitzeko hilabetean 90 eurokoa, aitak ordaindu beharrekoa. Diru-kopuru hori amak esaten duen kontuan sartu behar da, aurreratuta, hilabeteko lehenengo bost egunetan, eta urtero-urtero eguneratu behar da, KPIrekin bat etorriz; ezohiko gastuen erdiak ere aitak ordainduko ditu.

Ez da kostuetarako kondenarik ezarriko.

Jakinaraz bedi ebazpena alderdiei eta Ministerio Fiskalari; eta ohartarazi, ebazpena ez dela irmoa eta haren aurka Arabako Probintzia Auzitegian gauzatuko den apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriko baldintzak betez.

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4300 0000 35 0796 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta nik, José María Mata de Antoniok, Vitoria-Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizenak, auzialdi honetan, behin betiko epai hau eman eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Epaitegiko idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaikako maiatzaren hogeita zazpian.

Ahmed Malini Himid demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala