Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
5630

EDIKTUA, titulu judizial bat betearazteko bideratutako 438/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Auto horietan ondoko ebazpenak eman dira:

AUTOA

Epailea: Maria Jose Mitxelena Elizetxea.

Lekua: Donostia-San Sebastián.

Data: bi mila eta hamaikako uztailaren hogeia.

XEDAPENAK

1.- Betearazpen-agindu orokorra ematen da, eta beterazpena abiarazten Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxa - Kutxa alderdi betearazlearen alde eta Alfonso Abad Carreto betearazpenpeko alderdiaren aurka.

2.- Ondoko zenbatekoak direla-eta abiarazten da betearazpena: 12.317,08 euro tronkoarenak, gehi 833,76 euro 2009-09-17tik interpelazio judizialaren egunera arte hitzartutako interesenak; eta 3.600 euro gehiago kalkulatutako interesen eta kostuengatik, betiere alde batera utzi gabe ondorengo likidazioa.

3.- Jakinaraz bedi ebazpen hau PZLb-ren 553. artikuluan ezarritako moduan.

Ebazpen hau irmoa da, eta beraren aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik (PZLb, 551. artikulua). Hala ere, abiarazi den betearazpenaren aurka egin dezakete zordunek, auto hau jakinarazten den egunaren ondoko hamar eguneko epean.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

DEKRETUA

Eman duen idazkari judiziala: Cristina Altolaguirre Zuazola.

Lekua: Donostia-San Sebastián.

Data: bi mila eta hamaikako uztailaren hogeia.

XEDAPENAK

1.- Alderdi betearazleak ez duenez ondasunik izendatu, enbarga bitez betearazpenpekoaren ondasun eta eskubideak, betiere betearazpenari dagokion diru-zenbatekoa estali arte.

2.- Egin bekio errekerimendua betearazpenpekoari, batzorde judizialaren aurrean enbargoa egiteko unean edo bulego judizialean 10 eguneko epean, betearazpenaren zenbatekoa estaltzeko adinako ondasun eta eskubideen zerrenda adieraz dezan. Behar denean, kargen eta zamen berri eman beharko du, eta higiezinen kasuan, okupatuta dauden, nortzuk dauden eta zein titulu duten horretarako adierazi beharko du.

Errekerimendu-egintzan, betearazpenpekoari ohartaraziko zaio zehapenak ezarri ahal zaizkiola, gutxienez desobeditze larria leporatuta, baldin eta dituen ondasunen zerrenda aurkezten ez badu, bereak ez diren ondasunak aipatzen baditu, enbargatzekoak izan daitezkeen ondasunak aipatzen ez baditu edo ondasun horiek dituzten kargak edo zamak aipatzen ez baditu. Horrez gain, aldizka isunak jarri ahal zaizkio, errekerimenduari behar bezala erantzuten ez badio.

3.- Betearazpenpekoaren ondarea ikertzeari dagokionez, bidal bekio ofizioa Erregistroko Kontsulta Zerbitzuari, haren ondasunak iker ditzaten.

4.- Betearazpenerako baimena eman eta abiarazteko autoa eta dekretu hau, betearazpenpekoari jakinaraziko zaizkio, EHAAren bitartez, jakinaren gainean jarriz ezen, berak nahi duenean ager daitekeela betearazpenean; horrela jokatuz gero, gainerako jarduerak zuzenean berarekin bideratuko dira.

Prokuradorearen bitartez agertu beharko du, eta letratuaren laguntzaz.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurka egiteko modua: Betearazpen-agindua eman duen epaitegian berrikuspen-errekurtsoa aurkeztuta; horretarako, bulego judizialean idazkia aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko epean; idazki horretan, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da. Eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko ebazpen errekurritua eteterik (PZLb, 551,5 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 2812-0000-05-0438-11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agindu eta sinatzen dut.

Alfonso Abad Carreto demandatuari jakinarazpena eta errekerimendua behar bezala egiteko balio dezan ematen dut idazki hau, Donostian, bi mila eta hamaikako uztailaren hogeian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala