Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2011ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

SPRI SA
3442

IRAGARKIA, «Enpresa Transmisioa eta Ekintzailetza» laguntza-programaren araudia aldatzeko dena.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SAren Administrazio Kontseiluak, 2011ko ekainaren 17an egindako bileran, «Enpresa Transmisioa eta Ekintzailetza» izeneko programaren araudiaren (2011ko maiatzaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) hiru artikulu hauek aldatzea erabaki zuen: 1.– Xedea; 3.– Onuradunak; eta 4.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Aldaketa eginda, artikulu horiek honela geratuko dira idatzita:

1. artikulua.– Xedea.

Enpresa-transmisioa egiten laguntzea da laguntza-programa honen xedea, batetik, negozioen jarraipena bultzatu eta errazteko eta enplegua mantentzeko, eta, bestetik, sektorean sartzeko baldintzak eta prozedura arautzeko.

Azken finean, sektoretik irteten diren enpresarien interesak eta sektorean sartzen direnenak –ondorengoak zein ekintzaile berriak– bateratzea da helburua, edozein dela ere enpresa uzteko arrazoia.

3. artikulua.– Onuradunak.

1.– Programa honen onuradun izango dira negozioaren transmisio-prozesua 2011ko ekitaldian hasita edo hasteko asmoa duten enpresa txikiak, 15 langile edo gutxiago dituztenak.

2.– ETE-ren definizioa emateko, Europako Batzordearen 2008ko abuztuaren 6ko 800/2008 Araudiaren (EE) I. eranskinean ezarritakoa hartuko da kontuan (2008ko abuztuaren 9ko Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala).

Hauek dira enpresa onuradunen betebeharrak:

a) Helbide sozial eta fiskala eta, gutxienez, saltoki bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

b) Diru-laguntzen onuradun izateko baldintzak betetzea, betiere Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legean eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritakoa betez.

c) Zerga-alorreko eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egoera erregularizatuta edukitzea, bai eta SPRI taldeko edozein sozietaterekin dituen betebeharretan ere.

d) Diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekuren baten eraginpean ez egotea, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera.

3.– Enpresa transmititzaileak nahiz enpresa hartzaileak bete beharko dituzte aipatutako betekizunak.

4.– Agindu honetako laguntzen onuradun izango dira, halaber, martxan dagoen negozio baten jarraipena euren gain hartzen duten ekintzaileak edo lokal huts baten merkataritza-jarduera berri bati ekiten diotenak.

5.– Baldintza horiek laguntza-eskabidea eta likidazioa aurkezteko unean bete beharko dira.

4. artikulua.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

1.– Transmisio-prozesuaren barruko honako fase hauek izango dira diruz lagunduko diren jarduerak:

1.1.– Enpresa transmititzaileentzako laguntzak:

a) Negozioaren dossiera egitea: Aurkezpena, merkataritza-negozioaren bideragarritasuna eta, behar izanez gero, negozioaren balorazioa.

b) Enpresa-bitartekaritzan lagun egitea: tutoretza juridikoa, fiskala eta lan arlokoa.

c) Ondorengotza-protokoloa, 6 langile baino gutxiagoko enpresetan, belaunaldiz belaunaldiko errelebo-kasuetan.

d) «Egiten Jakitea» transmititzea.

e) Ekintzaileekin komunikatzea.

1.2.– Enpresa hartzaile edo ekintzaileentzako laguntzak.

a) Kasuan kasuko jardueraren bideragarritasun-plana egitea.

b) Bitartekaritzan eta negozioa martxan jartzen laguntzea.

c) Transmititzeko modukoak diren negozioak aurkitzea.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak martxan jartzen dituen gainerako laguntza-programekin bateragarriak izango dira laguntza hauek.

Bilbao, 2011ko ekainaren 17a.

Zuzendari nagusia,

TOMAS ORBEA CELAYA.


Azterketa dokumentala