Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Almeríako Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
1798

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 758/09 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da, zeina honako hauxe baita:

Juan Antonio Lozano Lopez epaile magistratuaren probidentzia.

Almeria, 2010eko irailaren 9a.

Sánchez Cruz prokuradoreak aurkeztutako idazkia aintzat hartuta, batu bekie autoei honi erantsi zaizkion Almeriako BOPeko orrialdearekin eta Bilboko Probintzia Aldundiari zuzendutako bete gabeko ofizioarekin batera. Bilbora zuzendutako ediktuaren argitarapena ez dagoenez jasota, gaur egitekoa zen inbentario-osaera bertan behera geratzen da, eta Ismael Cantabrana Castillo eta M.ª Burdalo Lopezen arteko eskontzako ondasun komunen inbentarioa egiteko eguna 2011ko apirilaren 14an ezartzen da, 11:30ean.

Jakinarazten da inbentarioa epaitegiko idazkariaren eta jaraunsleen artean egingo dela, aplikagarria den legeria zibilaren arabera.

Egin bekie egintza horretarako zitazioa Enrique Burdalo Chaparro eta Abelardo Cantabranari. Bien helbideak ezezagunak direnez, gauza bedi zitazioa Almeriako BOPen eta Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian, eta Getxoko (Bizkaia) eta Basauriko (Bizkaia) udaletxeetako iragarki-tauletan argitaratuta ediktuak, Ismael Cantabrana Castillo, Armando Cantabranaren aita Getxon jaioa baita, eta Enrique Burdalo Chaparro, dirudienez, Basaurin bizi baita.

Ebazpen honen aurka berraztertze-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honetan; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Jakinarazpena egin eta hurrengo bost egun balioduneko epearen barruan eta idatziz aurkeztu beharko da errekurtsoa, eta errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adierazi; baldintza horiek ez badira betetzen, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa onartzeko, lehenago 25 euroko gordailu bat eratu beharko da eta dirua epaitegi honek irekita daukan kontuan (2231 0000 40 07858 09) sartu. Sarrera-agiriaren oharretan adierazi beharko da errekurtso bati dagokiola, 00 kodea jarri, eta errekurtso-mota zehazki adierazi, azaroaren 3ko 1/2009 LOan ezarritakoaren arabera, betiere arau horren xedapen gehigarrietatik hamabosgarrenaren 5. paragrafoan ezarritako edota doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea dutenengan aurreikusitako baztertze-kasuren bat tartean ez bada.

Hala agindu eta sinatu du epaileak nire aurrean. Fede ematen dut.

EPAILE MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.

Enrique Burdalo Chaparro eta Armando Cantabrana non dauden ez dakigunez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Almeria, 2010eko irailaren 9a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala