Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
1787

EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 17koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Natalio Carrasco García lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzeko dena. Fundación Unicef-EAEko Komitea erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako diru-laguntzetarako deialdiaren barruan. Diru-laguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira. </body> </html>

Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2008ko abuztuaren 8ko Ebazpenean ezarritakoaren arabera, 15.355,80 euroko laguntza esleitu zitzaion Unicef-EAEko Komitea erakundeari, zertarako eta, Natalio Carrasco García lankide boluntarioari -erakundeak Ekuadorren egite bidean zuen proiektuan parte hartzeagatik- beka esleitzeko. Horren aurretik, Lankidetza Garapenerako zuzendariaren 2009ko urriaren 23ko Ebazpenez, laguntza horren luzapena onartu zen, 30.355,80 euroko diru-laguntza lortu arte.

Bekaren zati bati uko egiteko eskabidea bidali zitzaion, 2010eko maiatzaren 14an, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari. Arrazoi pertsonalak direla-eta egiten zaio uko.

Lankidea 181 egunez baliatu da emandako luzapenaz, eta uko-epeari dagokion zenbatekoa 7.561,64 eurokoa da; hortaz, erakunde onuradunak 1.561,64 euro itzuli beharko ditu, eta ez da ordainduko luzapenaren 2. zatia.

Azaldutako guztiagatik, erakunde onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak. Beraz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Natalio Carrasco García lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egitea onartzea. Fundación Unicef-EAEko Komitea erakundeak aurkeztutako proiektuaren barne garatu behar zuen bere jarduera, hain zuzen ere, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako diru-laguntzetarako deialdiaren barruan. Diru-laguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira. 7.561,64 eurori egiten dio uko lankide boluntarioak; hortaz,1.561,64 euro itzuli beharko ditu erakunde onuradunak. Ez da ordaindu behar luzapenaren 2. zatia.

Bigarrena.- Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 17a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.


Azterketa dokumentala