Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2011ko otsailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
974

EDIKTUA, kontratu orokorrei buruz bideratutako 943/10 prozedura monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: jabetza horizontalari buruzko 943/10 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Vitoria-Gasteizko Errege-Erregina Katolikoen kaleko 16. zenbakiko Jabeen Erkidegoa.

Abokatua: Angel Pedro Pablos Susaeta.

Prokuradorea: Landa.

Demandatua: Nisar Ahmed eta Usman Aziz.

Gaia: kontratuak, oro har.

Aipatu judizioan 35/2011 Dekretua eman da. Hau du xedapen-zatia:

1.- Amaitutzat jotzen da Gasteizko Errege-Erregina Katolikoen kaleko 16. zenbakiko Jabeen Erkidegoak Nisar Ahmed-en eta Usman Aziz-en aurka sustatutako prozedura monitorioa. Ordaindu gabeko kuotengatik erkidegoari zor dioten 680 euro eta bidalitako gutun ziurtatuagatik 3,19 euro erreklamatzen zaizkie demandatuei.

2.- Zorduna kondenatzen da, halaber, abokatuaren lansariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera, PZLb-ko 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuz.

3.- Vitoria-Gasteizko Errege-Erregina Katolikoen kaleko 16 zenbakiko Jabeen Erkidegoari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 900 eurotik gorakoa bada.

Nisar Ahmed demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala