Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2011ko otsailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
967

EBAZPENA, 2011ko otsailaren 11koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren Egiterapen Eskalan eta Euskal Herriko Udaltzain Kidegoen Eskala Teknikoko Komisario eta Komisariondoko Kategorietan sartzeko barne-sustapeneko prozeduretan parte hartzeko gaikuntza-ikastarorako deia egiten duena.

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 legeak, 59.2 artikuluaren bidez, barne-sustapeneko txandan parte hartzeko aukera aintzatetsi die honako hauei: dagokion kategorian sartzeko beharrezko titulazioa izan barik, kategoria horren aurre-aurreko sailkapen-taldeari dagokiona dutenei, baldin eta eskatutako beste betekizun guztiak betetzen badituzte eta Eusko Jaurlaritzak zehaztutako gaitasun ikastaroak gainditu badituzte. Ikastaro horien antolaketa eta garapena Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren ardura izango da.

Hori guztia garatzeko, Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntzari buruzko araudia onartu zuen uztailaren 19ko 315/1994 dekretuaren 57. artikuluak ezarri ditu zeintzuk izan behar duten ikastaro horiek, zeintzuk izan behar duten beraien helburu eta eduki orokorrak eta zeintzuk ebaluazioa egiteko modu eta erak.

Gorabehera horiek Herrizaingoko sailburuak 2011ko otsailaren 10ean emandako aginduaren bidez definitu dira, izan ere, agindu horretan ezarri dira Ertzaintzaren Egiterapen Eskalan eta Udaltzain kidegoen Eskala Teknikoko Komisario eta Komisario-ondoko Kategorietan (titulazio aldetik A2 taldea) sartzeko gaitasun ikastaroetako eduki orokorrak eta ebaluatzeko moduak; hain zuzen ere, ikastaro horiek gaikuntza ematen diete Ertzaintzaren Egiterapen Eskalan eta Euskal Herriko Udaltzaingoen Eskala Teknikoaren Komisario eta Komisariondoko Kategorietan sartzeko barne-sustapeneko prozeduretan parte hartzeko honako hauei: dagokion kategorian sartzeko beharrezko titulazioa izan barik (injineru tekniko titulua, unibertsitate diplomaduna, arkitekto teknikoa, goi-mailako teknikari titulua goi-mailako edo pareko prestakuntza zikloen arabera), kategoria horren aurre aurreko sailkapen-taldeari dagokiona (batxiler titulua, teknikari titulua erdi mailako edo pareko prestakuntza zikloen arabera) dutenei.

Euskal Herriko Udaltzain kidegoen Koordinaketa-Batzordeak Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 legearen 121. artikuluan eskatzen den derrigorrezko txostena eman duenez, deitutako ikastaro hori ez dago Ertzaintzari bakarrik zuzenduta, baizik eta Udaltzaingoei ere bai. Aurrekoaren indarrez, eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Kontseilu Arautzaileak ikasturte honetako Ikasketa Plana aprobatu ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Xedea.

Ebazpen honen xedea da Ertzaintzaren Egiterapen Eskalan eta Udaltzain kidegoen Eskala Teknikoko Komisario eta Komisariondoko Kategorietan sartzeko barne-sustapeneko prozeduretan parte hartzeko Gaikuntza ikastarorako deia egitea, hain zuzen ere, Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntzari buruzko araudia onartu zuen uztailaren 19ko 315/1994 dekretuaren 57.1.b) artikuluan ezarritakoa.

2. artikulua.- Izangaien betekizunak.

Ikastaro honetan parte hartu ahal izateko, izangaiek honako betekizunak bete beharko dituzte:

a) Ertzaintzan edo Euskal Herriko Udaltzain kidegoren batean Ofiziale Kategoria izatea, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 legearen 81. artikuluan aurreikusitako edozein administrazio egoeratan, zeregin geldialdian izan ezik.

b) Batxiler titulua, erdi mailako prestakuntza zikloen araberako teknikari titulua edo parekoa izatea.

3. artikulua.- Eskabideak aurkeztea.

Ikastaro honetan parte hartu nahi duten Ertzaintzako funtzionarioek departamentuen arteko Intraneten -Gurenet- bitartez egin beharko dute eskabidea, bertan eskuragarri agertzen den eskabide eredua betez.

Ikastaro honetan parte hartu nahi duten Udaltzain Kidegoetako funtzionarioek Ebazpen honen eranskin gisa dagoen eskabidea bete beharko dute. Eskabidearekin batera eskatutako titulazio akademikoaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegira bidali beharko dira.

4. artikulua.- Izangaiak onartzea.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak, bertako iragarki-oholean, ikastarorako onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko du, eta baztertu direnen kasuan, horretarako arrazoiak adieraziko dira. Zerrenda hori egiteko, Ikastegiak behar beste frogantza egingo ditu, bai bere esku dagoen informazioaz baliatuz edota izangaiei edo dagokien Administrazioari beharrezko zaion dokumentazioa eskatuz.

Zerrenda argitaratu eta hamar egun balioduneko epean, interesatuek erreklamazioak egin ahal izango dituzte eta eskabidean egin dituzten akatsak konpontzeko aukera izango dute. Aurkeztutako erreklamazioak onartu edo baztertu diren adieraziko da, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko den Ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko da.

5. artikulua.- Ikastaroaren eduki orokorrak.

2011ko otsailaren 10eko aginduan ezarritakoarekin bat etorriz, gaikuntza-ikastaroak honako arlo eta gaiak izango ditu:

1.- Arlo humanistikoa:

- Antropologia.

- Soziologia.

- Psikologia kriminala.

- Estatistika.

2.- Arlo juridikoa:

- Administrazio-zuzenbidea.

- Zuzenbide penala.

- Zuzenbide prozesala.

3.- Kriminologia arloa:

- Zigor-motak.

- Biktimologia eta Genero-indarkeria.

- Droga eta kontsumoa.

4.- Gaikuntza profesionalaren arloa eskumenetan eta zuzentzeko trebetasunetan.

6. artikulua.- Ikastaroa emateko prozedura.

Ikastaroa aurrez aurrekoa edo, ez beti, aurrez aurrekoa izango da. Ikastegiak berak eta, hala dagokienean, irakasleek eurek gaiak prestatzeko beharrezkoa den bibliografia edo materiala eskainiko dute.

Ikastegiak tutoretza sistema bat ezarriko du ikasleak lagundu eta zuzentzeko eta, era berean, lansaio bereziak antolatuko ditu zailtasun berezia duten gaietarako, berak nahi izanda edo irakasleek hala eskatuta.

7. artikulua.- Ikastaroa gainditzea eta ebaluazioa.

Izangaiek ikasketa planean adierazitako helburuak lortu dituzten egiaztatzeko, arlo bakoitzerako idatzizko lan espezifikoak eginez neurtuko da. Ondoren lan horren ahozko adierazpena egin beharko da.

Ikastaroa gainditzeko, arlo bakoitzean gutxienez gai kalifikazioa lortu beharko da. Esandakoa asistentzien eta aurrez aurreko saioen aprobetxamendutik eta egindako lan espezifikoak gainditzetik lortuko da.

Azken kalifikazioa edo ebaluazioa Epaimahaiari dagokio. Epaimahaiaren osaera Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzak zehaztuko du, eta horren kideen espezializazioa bermatuko du.

Azken kalifikazioa gai edo ez gai izango da.

8. artikulua.- Ikastaroaren emaitzak.

Ikastaroaren emaitzak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean argitaratuko dira.

9. artikulua.- Errekurtsoak.

Ebazpen honen kontra, Administrazio-bidea agortzen duena, interesatuek jarri ahal izango diote aukerako berraztertzeko errekurtsoa Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barruan, edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioari zuzenean aurka egin ahal izango diote.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hau espresuki ebatzi arte, edo presuntziozko ezezpena gertatzekotan administrazioaren isiltasuna dela eta, ezin izango da bide jurisdikzionalera jo.

Interesatuak bide jurisdikzionala aukeratuz gero, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko du Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzenduta, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epearen barruan, uztailaren 13ko 29/1998 legearen 14. artikuluaren arabera.

Deialdi honetatik edo Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko organoetatik ondorioztatzen diren egintza administratibo guztiak inpugnatu ahal izango dituzte interesatuek, administrazio prozedura erkidearen araudian ezarritako moduetan eta kasuetan.

Arkaute, 2011ko otsailaren 11.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.

ERANSKINA/ANEXO

Agiri hau izenpetzen duenak, Ertzaintzaren Egiterapen Eskalan eta Euskal Herriko Udaltzain Kidegoetako Eskala Teknikoko Komisario eta Komisariondoko Kategorietan sartzeko barne-sustapeneko prozeduretan parte hartzeko gaikuntza-ikastaroan parte hartzea eskatzen du. Horretarako deialdia, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren ebazpenaz egin da. Quien suscribe solicita tomar parte en el curso de capacitación habilitante para participar en procedimientos de promoción interna para ingreso en la Escala Ejecutiva de la Ertzaintza y en las Categorías de Subcomisario y Comisario de la Escala Técnica de los Cuerpos de Policía Local del País Vasco, convocado por Resolución de la Directora de la Academia de Policía del País Vasco.

Izen abizenak / Nombre y apellidos

NAN/DNI

Kategoria/Categoría

Udala/Ayuntamiento

Titulazio akademikoak / Titulacion académica

AITORTZEN DU eskabide honetan jarritako xehetasun guztiak egia direla, eta deialdiaren oinarriek eskatutako baldintzak betetzen dituela. DECLARA que son ciertos todos los datos consignados en esta solicitud y que reúne las condiciones exigidas en las Bases de la Convocatoria.

_______________, 2011ko ____________aren _____a.

En ______________, a ______ de __________ de 2011.

Izptua./Fdo.:

EUSKAL HERRIKO POLIZIAREN

IKASTEGIKO ZUZENDARIA ILMA. SRA. DIRECTORA DE LA ACADEMIA DE POLICIA DEL PAIS VASCO

Oharra: eskatzen diren titulazio akademiko ofizialen kopia erantsi behar izango da.

Nota: se deberá adjuntar fotocopia de la titulación académica exigida.


Azterketa dokumentala