Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

VISESA
645

LEHIAKETA. Visesaren egoitza nagusiko harrera zerbitzuen kontratuaren lizitazioaren iragarkia.

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA» sozietate publikoa (Visesa).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Visesaren Departamentu Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia:

- 01/2011/C17/Recepción central.

2.- Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena: Visesako bulego nagusietan (Vitoria-Gasteizko Gamarrako Ataria 1-A, 2.a) bezero eta hornitzaileentzako harrera zerbitzua emateko kontratua. Helburu nagusia bezeroak eurak edo euren deiak hartzea izango da, ondoren informazioa eman eta lehen gestioan gaia itxi, edo bezeroa edo deia birzuzendu kontua Back Office-n konpontzeko. Horrez gain, bestelako adminiztrazio-zeregin txikiak ere egin beharko dira.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: Esparru Akordioaren iraupena urtebetekoa izango da, beste urte baten luzatzeko aukerarekin.

3.- Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 280.000, BEZik gabe.

5.- Bermeak.

Behin betiko bermea: ez da bidezkoa.

6.- Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA» sozietate publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 214 050.

e) Telefaxa: 945 068 440.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2011ko otsailaren 25a.

7.- Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari edo profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun teknikoa eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

8.- Esleitzeko irizpideak.

1) Eskaintza ekonomikoa: 70.

2) Hobekuntzak: 20.

3) Prestakuntza: 10.

9.- Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko otsailaren 28a. Ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A.1», «A.2» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 3 hilabete.

e) Aldaeren onarpena: ez da onartzen.

10.- Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA» sozietate publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Eguna: 2011ko martxoaren 7a.

e) Ordua: 10:00 horas.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.- Iragarkia «Europar Batasunaren Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2011ko urtarrilaren 17a.

13.- Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: www.visesa.com.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 17a.

VISESAko zuzendari nagusia,

TOMAS IGNACIO ALONSO SANZ.


Azterketa dokumentala