Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
628

AGINDUA, 2010eko abenduaren 29koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena; horren bitartez, 2010ean etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jardun babesgarrietarako laguntzak finantzatzeko esleituriko kreditu jakinen zenbatekoen aldaketak jendaurrean jartzen dira.

Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan gaur egun indarrean dagoen araudiari jarraiki (bertan adierazten da urtero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko laguntza-lineen finantza-estaldurarako aurrekontu-kredituen zenbatekoak jendaurrean jarri beharra), Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko maiatzaren 12ko Agindua argitaratu zen, 2010ean etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko hainbat jardun babesgarritarako laguntzak finantzatzeko esleituriko kredituen zenbatekoak jendaurrean jarri zituena.

Agindu hori 96. zenbakiko EHAAn (2010eko maiatzaren 24koa) argitaratu zen, eta 85.909.000 euro edo eguneratzearen ondorioz zegokion zifra esleitzea biltzen zuen, indarrean dagoen legeriarekin bat datozen aurrekontu-aldaketak onartuz gero.

Bada, horrelako egoera eman da etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko 2010eko laguntzen kasuan (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren abenduaren 29ko Agindua, EHAA, 18. zenbakia).

Birgaitzeko laguntzen kasuan, aurrekontuko hasierako kredituak handitu egin dira, behin betiko kopurura iritsi arte, 20.650.000 euro.

Adierazitako puntuetan izandako aldaketak jendaurrean jartze aldera, Agindu hau argitaratu da.

Horren ondorioz, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraiki, eta etxebizitza eta lurzoruaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

1.- 2010eko ekitaldiari dagokionez, etxebizitzak eta eraikinak birgaitzearen arloko diru-laguntza lerroei finantza-estaldura emateko ordainketa-kredituetako ondoren adierazten diren aldaketak jendaurrean jartzea:

Babes daitekeen jarduna Hasierako ordainketa-kreditua 2010 Aldaketa 2010 Ordainketa-kreditu eguneratua 2010

Birgaitzea 12.400.000 € +8.250.000 € 20.650.000 €

2.- 2010eko ekitaldiaren kargurako eta 2010eko maiatzaren 12ko Aginduan zerrendaturiko babes daitezkeen jardunetarako emandako laguntzen guztirakoak (Aginduan zehaztutako birgaitzerako gehieneko zenbatekoak aldatu egin dira partzialki) ezin izango du 94.159.000 euroko edo zifra hori eguneratzearen ondoriozko kopurua gainditu, aplika daitekeen indarreko legeriari jarraiki aurrekontu-aldaketak onartuz gero.

Horrenbestez, zenbateko hori agortu ondoren, ez dira laguntza gehiago emango, eta kreditu-agortze hori Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren Agindu bidez jakinaraziko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

3.- Edonola ere, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko araudiaren arabera baldintza guztiak betetzen dituzten eta baliabide ekonomikorik ezagatik ukatzen diren eskaerak hurrengo ekitaldi ekonomikoan ebatzi ahal izango dira, baldin eta eskatzaileak Lurralde Ordezkaritzara edo arloko eginkizuna duen Zuzendaritzara idazki bat bidaltzen badu, eskaera baldintza beretan atxikitzeko asmoa duela adierazita.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 29a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala