Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak

Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2010eko azaroaren 15a, astelehena

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
5374

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2010eko irailaren 28koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostuak -karrerako funtzionarioentzat gordetakoak- betetzeko lehiaketarako deia egiteko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Modu horretako hutsak atzeman dira Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren 2010eko irailaren 28ko Ebazpenean, zeinek deia egiten baitzuen Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostuak –karrerako funtzionarioentzat gordetakoak– betetzeko lehiaketarako (2010eko urriaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 208. zk.). Horregatik, dagozkion zuzenketak egin behar dira:

2010/4991 (10/38) orrialdean, 5.2.2.1 paragrafoan, euskarazko zatian,

Hau dioen lekuan:

«Hala titulazio akademiko ofizialak, nola prestigio aitortua duten unibertsitateek edo erakundeek emandako masterrak, diplomak eta tituluak direla-eta, 2 puntu eskuratu ahal izango dira gehienez, beti ere bete nahi den lanposturako duten baliagarritasunaren arabera, eta lehiaketan parte hartzeko behar den kidego edo eskalan sartzeko eskatutakoez bestelakoak izanagatik, maila akademiko bera edo handiagoa badute. Titulazio-talde ezberdinetakoak izanik ere, denei irekita dagoen lanpostu baterako lehiatzen diren kidego eta eskaletako lehiatzaileak salbuetsita daude. Azken kasu honetan, lehiatzen diren kidego edo eskalan sartzeko beste batzuei eskatzen zaizkien titulazio ofizialak ez zaizkio merezimendu modura baloratuko kidego apalagokoari».

Hau esan behar du:

«Hala titulazio akademiko ofizialak, nola prestigio aitortua duten unibertsitateek edo erakundeek emandako masterrak, diplomak eta tituluak direla-eta, 2,4 puntu eskuratu ahal izango dira gehienez, beti ere bete nahi den lanposturako duten baliagarritasunaren arabera, eta lehiaketan parte hartzeko behar den kidego edo eskalan sartzeko eskatutakoez bestelakoak izanagatik, maila akademiko bera edo handiagoa badute. Titulazio-talde ezberdinetakoak izanik ere, denei irekita dagoen lanpostu baterako lehiatzen diren kidego eta eskaletako lehiatzaileak salbuetsita daude. Azken kasu honetan, lehiatzen diren kidego edo eskalan sartzeko beste batzuei eskatzen zaizkien titulazio ofizialak ez zaizkio merezimendu modura baloratuko kidego apalagokoari».

2010/4991 (28/38) orrialdean, II. eranskineko 7. puntuan,

Hau dioen lekuan:

7.– Eskatutako lanpostuak (adierazi eskatzen diren lanpostuen lehentasun hurrenkera).

Ikastaroaren kodea Lehentasun hurrenkera Izena

0031 Administrari informatikaria

0051 Itzultzaile-dokumentalista

0071 Informatikako auditore-ikuskatzailea (derrigorrezkotasun-data amaitua)

0072 Informatikako auditore-ikuskatzailea (derrigorrezkotasun-data igaro barik)

0081 Letratu instruktore-ikuskatzailea (derrigorrezkotasun-data amaitua)

0083 Letratu instruktore-ikuskatzailea (derrigorrezkotasun-data igaro barik)

2010/4991 (32/38) orrialdean, II. eranskineko 7. puntuan,

Hau dioen lekuan:

7.– Eskatutako lanpostuak (adierazi eskatzen diren lanpostuen lehentasun hurrenkera).

Código de concurso N.º orden de prioridad Denominación

0031 Administrativo informático

0051 Traductor-Documentalista

0071 Auditor Informático Inspector (con preceptividad vencida)

0072 Auditor Informático Inspector (sin preceptividad vencida)

0081 Letrado Instructor Inspector (con preceptividad vencida)

0083 Letrado Instructor Inspector (sin preceptividad vencida)

Azterketa dokumentala