Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Instrukzioko 4 Zenbakiko Epaitegia
4882

EDIKTUA, 116/10 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Ascension Roncero Linaresek, Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen honek, fede eta testigantza ematen dut ondokoaz:

116/10 falta-judizioan epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

273/10 EPAIA

Barakaldo (Bizkaia), 2010eko apirilaren 14a.

Maria Carmen Martínez-Treceño Escudero-k, Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditu ebasketa baten ondoriozko 116/2010 falta-judizioaren autoak; judizio horretan honakoak izan dira parteak: Akzio Publikoa baliatuaz Ministerio Fiskala; parte salatzaile/kaltetu legez «Eroski Consum establezimendua, Sestaoko (Bizkaia) Amezaga kalean dagoena; eta salatu legez Costel Neculae Iordache, XR280675 AIZ duena; eta epai hau ematen dut:

EPAITZA

Zigor Kodeko 623.1 artikuluaren arabera zigortu egiten den ebasketa-falta baten egile denez, Costel Neculae Iordache ondokora kondenatzen dut: 2 hilabeteko isunera, eguneroko 10 euroko kuota, guztira seiehun euro (6000), eta judizio honetan sortutako kostuak ere ezartzen zaizkio.

Indarrean dagoen Zigor Kodeko 53.1 artikuluarekin bat, kondenatuak ez badu ezarritako isuna ordaintzen ez bere gogoz ezta premiamendu-bidetik ere, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du eta egun bateko askatasuna kenduko zaio ordaindu gabeko bi kuotako.

Epaia jasota geratzeko, Costel Neculae Iordache jakinarazteko -non dagoen ez dakigunez gero-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamarreko uztailaren hogeian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala