Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2010eko abuztuaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
3731

IRAGARKIA, 2010eko maiatzaren 24koa, Nazioartekotzeko zuzendariarena; honen bidez, bekadunek eskabideak aurkezteko epea irekitzen da, 2010eko ekitaldian euskal enpresetan nazioartekotze proiektuak garatzen lankidetza-praktikak egin ditzaten.

Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak 2010eko otsailaren 25ean emandako Ebazpenaren bidez atzerriko tituludunentzako beka-deialdia argitaratu zen, 2010eko ekitaldian euskal enpresen nazioartekotzeko proiektuak garatzen lankidetza-praktikak egin ditzaten; bada, ebazpen horren 2. artikuluko 4. paragrafoan ezarritakoa betetzearren, eta, lankide izango diren enpresak hautatuta daudela, honako hau ezartzen da:

1.- Hautatuko den bekadun-kopurua: 8.

2.- Bekak eskuratzeko hautagaiek bete beharrekoak:

- Erdi-mailako edo goi-mailako tituluaren jabe izatea.

- Adina: 35 urtetik gorakoa ez izatea.

- Nazionalitatea edo/eta bizilekua herrialde hauetakoren batean izatea: Argentina, Txina, Nikaragua, Polonia eta Errusia.

- Gaztelaniaz ondo jakitea. Beste hizkuntza batzuk jakitea ere baloratuko da.

- Helburuei eta edukiei dagokienez, berdinak edo antzekoak diren beste beka batzuen onuradun ez izatea orain arte.

3.- Beketarako hautagaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera:

- Eskatzailearen curriculum vitaea, honako datu hauek jasota: jaioteguna eta jaioterria, helbidea, posta elektronikoa, berarekin harremanetan jartzeko telefono-zenbakia, burutu dituen ikasketak, dakizkien hizkuntzak, orain arte egindako lan-jarduerak, eta, beka-eskatzailearen iritziz, interesgarri izan litekeen beste edozein informazio.

- Titulazioari dagokion ziurtagiria.

- Burututako ikastaroak eta lan-esperientzia erakusteko ziurtagiriak. Eskabidea aurkezterakoan justifikatu eta egiaztatu gabe geratu diren ikastaroak eta lan-esperientzia ez dira gero aintzakotzat hartuko.

- Eskatzailearen adierazpena, bekaldiak dirauen artean sor litezkeen jarduera eta eginkizun guztiak garatzeko eta egiteko prest dagoela adierazten duena.

- Nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia.

- Bizilekua jatorrizko herrialdean duela erakusteko ziurtagiria.

Dokumentazioaren jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak aurkeztu behar dira.

4.- Eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarri guztia Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Nazioartekotze Zuzendaritza bidali behar da.

5.- Bekadun izan nahi duten hautagaiek beren eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, honako iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 24a.

Nazioartekotzeko zuzendaria,

CATALINA CHAMORRO SILGADO.


Azterketa dokumentala