Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2010eko abuztuaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
3719

AGINDUA, 2010eko uztailaren 7koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Ascensores a Begoña SA enpresari Bilboko Begoñako igogailuetan tarifa berriak ezartzeko baimena ematen diona.

Abuztuaren 25eko 2488/1978 Errege Dekretuaren bidez eginkizun eta zerbitzuak transferitu ondoren, Euskal Herrirako Autonomia Estatutuak, bigarren xedapen iragankorrak xedatutakoa kontuan izanik, 10.32 artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dio erabat bertan egiten diren kable bidezko garraioen alorreko eskumen osoa.

Ascensores a Begoña SA enpresak Bilbon Begoñako igogailuetan egiten duen kable bidezko garraioaren ustiapen-kostuak gehitu egin direnez, indarrean dauden tarifak igotzea komeni da.

Bestalde, Estatuaren 2010. urterako Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 26/2009 Legearen 79. artikuluak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 91. artikuluaren hasiera aldatu zuen. Horren ondorioz, bidaiari-garraioaren zerga-tasa ehuneko zazpitik ehuneko zortzira igoko da, 2010eko uztailaren 1etik aurrera. Baimendutako prezioak Balio Erantsiaren gaineko Zerga hartzen duenez bere baitan, bidezkoa da, sektoreak hala eskatuta, prezio horiei Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zerga-tasaren igoera aplikatzea.

Horiek horrela, ikusirik enpresa horrek egindako eskabidea eta aurkeztu dituen agiriak, igogailuen zerbitzuaren kostu-egiturari eragiten dioten aldagai ekonomikoek azken tarifa-igoeratik aurrera izan duten bilakaera eta horrek ustiapen-kostu errealen egituran izan duen ondorioa, bai eta arestian azaldutako irizpideak eta azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 4.a artikuluaren eta martxoaren 10eko 673/1966 Dekretuaren 26. artikuluaren arabera ematen zaizkidan eskumenak erabiliz, hauxe,

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Ascensores a Begoña SA enpresari baimena ematea Begoñako igogailuetan txartel arruntaren prezioa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) eta bidaiarientzako derrigorrezko asegurua barne direla, 0,45 eurotan saltzeko.

2. artikulua.- 10 bidaiako abonuak 3,50 eurotan saldu ahal izango dira, eta 30 bidaiako abonuak, 9,10 eurotan, biek ere Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) eta bidaiarientzako derrigorrezko asegurua barne dituztela.

3. artikulua.- Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 7a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala