Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2009ko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria eta Berrikuntza Saila
3885

EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 4koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariarena, gas propanoa Natxituako auzoan (Eako udalerria) hodi bidez banatzeko Repsol Butano SAk egindako eskabideari buruzkoa.

Miguel Palacio Caminok -Repsol Butano SAren ordez eta izenean- aldez aurretiko baimen administratiboa eskatu zuen 2008ko azaroaren 28an, gas propanoa Natxituako auzoan (Ea, Bizkaia) hodi bidez banatzeko sarearen instalazioak eraikitzeko.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

AURREKARIAK

Bat.- Industria, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industria, Energia eta Meategien Administrazioko zuzendariaren 1998ko martxoaren 17ko Ebazpenez emakida administratiboa eman zitzaion Repsol Butano SAri, zertarako eta, Ea herria gas propanoz hornitzeko zerbitzu publikoa eskaintzeko, biltegiratzearen eta banaketa-sarearen bidez.

Bi.- Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Energia zuzendariaren 2000ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez baimena eman zen «Ea udalerrian GLP biltegiratzearen eta banaketa-sarearen instalazioak eraikitzeko».

Hiru.- 2008ko azaroaren 28an eraiketa- eta instalazio-proiektua aurkeztu zuen Repsol Butano SAk; eta, horrekin batera, aldez aurretiko administrazio baimena eskatu zuen, Natxituako auzoan (Ea udalerria) GLP biltegiratze-zentrorako eta banaketa-sarerako.

Lau.- Aipatutako espedientea jendaurrean jarri ostean, iragarkia El Correo eta Deia egunkarietan argitaratu zen 2009ko otsailaren 11n, BAOn 2009ko otsailaren 17an eta EHAAn 2009ko martxoaren 17an. Horretaz gain, iragarki hori Eako udaletxera bidali zen, bertoko iragarki oholean jar zezaten 2009ko otsailaren 9tik 2009ko martxoaren 9ra arte, biak barne. Ez da proiekturik aurkeztu lehian, eta alegaziorik ere ez.

Bost.- 2009ko otsailaren 5ean txostena eta baldintzak galdatu zitzaizkion Bizkaiko Foru Aldundiari, hain zuzen ere, emandako epearen barruan eskatu den gas hodiak bete beharreko baldintzak zehazte aldera. 2009ko otsailaren 26an txostena eman zuten Herri Lan Saileko Ustiaketako Zerbitzu Juridikoek, eta ez zuten baldintzarik ezarri gas hodia gauzatzeko.

Sei.- 2009ko apirilaren 24an Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Kultura Ondareko Zerbitzuaren txostena aurkeztu zuen Repsol Butano SAk. Proiektu horretatik ateratzen da ezen, zenbait izaerako ondasun eta aztarnategiri eragin diezaiekeela. Bizkaiko Foru Aldundiaren baimena jaso dezan, proiektu arkeologikoa aurkeztu beharko da, non aztarnategi arkeologikoen eta ondare-elementu posibleen jarraipena eta azterketa egitea jasoko baita.

Ebazpenak oinarri hauek ditu:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.- Espediente hau ebaztea Energia eta Meategien Zuzendaritzari dagokio, hain zuzen ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriaz (2005-10-27ko EHAA).

Bi.- Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak (1998-10-08ko BOE) eta Erregai Gasen Zerbitzu Publikoaren Arautegia onartzen duen urriaren 26ko 2913/73 Errege Dekretuak (1973-11-21eko BOE) ezartzen dutenez, ezinbestekoa izango da aurretiko administrazio-baimena gasa banatzeko instalazioak eraikitzeko.

Hiru.- Espedientea izapidetzeari zein edukiari dagokienez eta Repsol Butano SAk aurkeztutako argibideei dagokienez, egiaztaturik dago bete direla legeriak ezarritako betekizun eta baldintzak.

Laugarrena.- Proiektua egiteko, eskatzaileak, hau da, Repsol Butano SAk arlo ekonomikoan, finantzarioan, legezkoan eta teknikoan gaitasuna duela egiaztaturik dago

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honakoa

EBATZI DUT:

Bat.- Baimena ematea Repsol Butano SAri Natxituako auzoan (Ea udalerria) merkataritzako gas propanoa biltzeko instalazioa eta gasa banatzeko sarea eraikitzeko, zeinen ezaugarririk behinenak hauek baitira:

- Gas propanoa biltzeko lurpeko bi depositu, unitateko 16 m3 edukiarekin.

- Erregulazio-linea bi, unitateko eta orduko 100 kg-ko edukiera eta sarerako irteeran 1,75 kg/cm2-ko gehieneko presioa dutenak.

- Dentsitate ertaineko polietilenozko hodien bidez banatzeko sarea SDR 11 mota eta 63 y 40 mm-ko diametrokoa, zeinaren luzera 10 m eta 1.882 m-koa baita, hurrenez hurren. Mozketa-balbulak ditu sare guztian zehar eta adar orotan. Hartuneetan ere material bera erabiliko da, 20 eta 32 mm-ko diametroz. 38 unitate jartzeko asmoa dago.

- Kanalizazioa presio hauetarako diseinatzen da: gehienekoa 4 kg/cm2, eta laneko gehienekoa 1,75 kg/cm2.

- Sarearen ibilbide osoa eta dituen ezaugarri guztiak 2008ko azaroaren 28an aurkeztutako memoria eta planoetan daude zehaztuta.

Bi.- Baimen honek honako baldintzak bete beharko ditu:

1.- Hornikuntza eman behar den aldearen mugak eta eskatzaileak alde horretan sarea zabaltzeko hartuta dituen konpromisoak 2007ko azaroko 2 zenbakiko planoan daude zehaztuta.

2.- Repsol Butano SAk 4.732 euroko (lau mila zazpiehun eta hogeita hamabi) fidantza jarriko du bi hil baino lehen, zertarako eta, baimen honen bidez sendetsitako konpromisoaren ondorio diren obligazioak betetzeko; eta hori, urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Fidantza hori EAEko Gordailuen Kutxa Nagusian jarriko da, dirutan edo Estatuko baloreetan, edo bankuko abalen bidez, uztailaren 21eko 1775/67 Dekretuko 11. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoari jarraiki, edo 1954ko abenduaren 16ko Legeak, Aseguru Pribatuen eraketari buruzko abuztuaren 2ko 33/1984 Legeak eta Espainia EEEri Atxikitzeko Itunaren ondorio diren konpromisoei egokitzeari buruzko ekainaren 6ko 1255/1986 Legegintzako Errege Dekretuak dioena bete behar duten Aseguru Entitateekin izenpetutako aseguru kontratuaren bidez. Instalazioetarako baimena eman, horien muntaiarako baimenean ezarritako epeetan eraiki eta lurralde organo eskumendunek instalazio horiek martxan jartzeko akta edo aktak gauzatu ondoren, fidantza Repsol Butano SAri itzuliko zaio.

3.- Instalazioak burutzeko epea 12 hiletik beherakoa izango da, baimena azkenekoz argitaratzen denetik hara.

4.- Instalazioak guztiz edo zati baten, martxan jartzeari buruzko akta formalizatzen den egunetik harako 30 egunetik beherako epean hasi beharko du gasa eroaten Repsol Butano SAk.

5.- Erregaiak Banatu eta Erabiltzeko Araudi Teknikoan ezarritakoa bete beharko dute instalazioek. Araudi hori Industria eta Merkataritza Ministerioaren 2006ko uztailaren 28ko 919/2004 Errege Dekretuz onartu baitzen (2006ko irailaren 4ko BOE, 211. zenbakia).

6.- Banaketa-sareko adar bakoitzak bereizketa-giltza izan beharko du.

7.- Arauzko arrazoiak direla-eta eraikineko giltza bazter baliteke ere, hartune-giltzak eduki beharko ditu sareak.

8.- Horniketa seguruago eta malguagoak erdiesteko eta gasaren alorreko aurrerakuntza teknikoei erantzuteko taxutu beharko dira instalazioak, eta, bereziki, gas naturala kanalizatzeko ere erabili ahal izateko.

9.- Hasierako baimena eman zuen agintaritzari jakinarazi beharko zaio instalazio hauek transmititzearena.

10.- Eskatzen duten kontsumitzaile guztiei egingo zaie kanalizatutako gas erregaien horniketa, betiere proiektuari doakion eremuko alde geografikoetan eta arauzko kalitate eta segurtasun baldintzetan.

Hiru.- Baimena jaso duten instalazioak José Ignacio López López ingeniari tekniko industrialak izenpetu eta Perituen eta Industriako Ingeniari Teknikoen Gipuzkoako Elkargo Ofizialak 2008ko azaroaren 10ean bisatutako proiektuaren arabera gauzatu beharko dira.

Lau.- Baimen honek emateak ez du esan gura gas-instalazioen lanak egiteko beharrezkoa den beste baimen edo lizentziarik ematen denik, ez udal- edo probintzia-mailakorik ez eta bestelakorik ere; eta, berariaz, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Ondare Historikoaren Zerbitzuari dagokionik.

Bost.- Edozelan ere, baimen hau ez da ematen monopolio-erregimenean eta ez du ekarriko eskubide esklusiborik.

Sei.- Abian jartzeko akta lortzeko, Bizkaiko Lurralde Bulegoan honako hauek aurkeztu beharko dira: obra zuzendaritzari dagozkion ziurtagiriak, eraginpeko erakundeen proba eta baimenei dagozkienak, eta «as built» planoak, non gas-sarearen egoera eta sare hori beste zerbitzu batzuekin non gurutzatzen den zehaztuko baita.

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, ondorioz, gora jotzeko errekurtsoa ezar daiteke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzan, honako ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean; halaxe dago ezarrita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 4a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala