Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2009ko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Olaberriko Udala
1708

IRAGARKIA, «Altune» deritzon 41 Eremuan lursail bat saltzeko lizitazio publikoari buruzkoa.

2009ko otsailaren 19an egindako Ez Ohiko Bilkuran, Udalarena den Olaberriko Planeamenduzko Arau Subsidiarioetako 41 sektoreko lursail baten besterentzea lizitazio publiko bidezko prozedurari hasiera ematea erabaki zen.

Administrazio-klausula zehatzen plegua jendaurrean jartzen da 8 eguneko epeaz, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horretan egoki zaien erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira, espedientea onartzeko eskuduntza duen organoak ebatziko dituenak, kasu horretan kontratuaren lizitazioa atzeratuz.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Olaberriko Udala.

b) Espedientea izapidetzen duen departamentua: Idazkaritza Orokorra.

2.- Kontratuaren xedea.

Xedearen azalpena: «Altune» deritzon 41 Eremuan Udalaren jabetzapekoa den lursail baten salmenta lizitazio publiko bidez.

Lursail hau Merkataritza eta Gizarte Ekipamendurako moduan sailkatuta dago Zatiko Planean, eta aipatu Zatiko Planean jasotzen diren zehaztapen nagusiak ondorengoak dira:

- Lursailaren azalera: 4.200 m2.

- Gehienezko azalera eraikia: 2.500 m2.

- Okupazioa guztira: 1.000 m2.

- Eraikinaren profila: S+BS+2.

Gehienezko altuera: 10,50 m.

Sektoreko Zatiko Planean oinarrituta, G lursailari bizitegi-erabilerarako baimena eman zaio, baina soilik ekipamendurako erabileren osagarri gisa (etxebizitza bakarra).

3.- Esleipenaren izapidetzea, prozedura eta modua.

a) Izapidetza: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa: 315.300 euro, lizitatzaileek goranzkoan hobetu dezaketelarik.

5.- Bermeak.

a) Behin behinekoa: lizitazioaren oinarrizko aurrekontuaren % 2, hau da, 6.306,00 euro.

b) Behin betikoa: esleipen prezioaren % 5.

6.- Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

Olaberriko Udaletxeko Idazkaritzan, bulego orduetan.

Udaleko web orria: www.olaberrikoudala.com.

7.- Eskaintzak eta parte hartzeko eskariak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 26 egun natural, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Aurkezteko azken eguna larunbata edo jai eguna izango balitz, hurrengo lanegunera arte luzatuko da epea.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezteko tokia: Olaberriko Udaletxeko Idazkaritza Orokorra.

- Erakundea: Olaberriko Udala.

- Helbidea: San Joan Plaza, 1.

- Herria eta posta kodea: Olaberria, 20212.

- Tlf. eta fax: 943 88 14 34/943 88 91 93.

8.- Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea: Olaberriko Udala.

b) Helbidea: San Juan Plaza, 1.

c) Herria eta posta kodea: Olaberria.

d) Data: eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta laugarren lanegunean.

e) Ordua: lizitatzaileei jakinaraziko zaizue.

9.- Iragarkien gastuak: esleipendunak hartuko ditu bere gain.

10.- Baldintza bereziak: ez daude.

Olaberria, 2009ko otsailaren 20a.

Alkatea,

TXOMIN MENDOZA PEREZ.


Azterketa dokumentala