Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2009ko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1695

EDIKTUA, desahuzioari buruzko 675/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian -Jose Manuel Lejarraga Arrienek eskatuta- Jonatan Andrade Gallasteguiren aurka desahuzioari, ordainketa faltari eta errentak erreklamatzeari buruzko 675/08 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da. Epaia eman da, bere idazpuruan eta epaitzan honako hau dioena:

27/09 EPAIA

Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta bederatziko martxoaren 4a.

Gernika-Lumo eta bere barrutiko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile Maria Estrella Cordon Rodriguezek, ordainketa faltaren ondorioz epaitegi honetan bideratutako 675/08 desahuzioko hitzezko judizioari buruzko auto hauek ikusi ditu, non parte hartzaile diren, alde batetik, eta demandatzaile modura, Jose Manuel Lejarreta Arrien, prokuradore Uribarrik ordezkatuta eta letratu Peña Achurrak lagunduta, eta bestetik, demandatu modura, auzi-ihesian den Jonatan Andrade Gallastegui.

EPAITZA

Jose Manuel Lejarreta Arrienek Jonatan Andrade Gallasteguiren aurka aurkeztutako demanda baietsi dut eta, ondorioz, indargabetutzat deklaratzen dut etxebizitzaren (Goenkale kalea 12, 3-D, Gernika-Lumo - Bizkaia) eta etxebizitza horri erantsitako 5 zenbakiko ganbararen errentamendu kontratua.

Demandatua kondenatzen dut deklarazio hau onartu eta betetzera, baita finkatik irtetera, libre eta auzi-jartzailearen eskura jartzera ere, ebazpen hau -errekerimendu modura ere balioko duena- jasotzen denetik hamar eguneko epean. Halaber, etxebizitza bere kabuz utzi ezean, bertatik botako dela ohartarazten zaio.

Aurkeztutako helburu ekonomikoa ere baiesten dut; hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: epemugatutako eta ordaindu gabeko errentak (4.600,00 euro) eta prozedurari izapideak egiterakoan epemugatzen direnak, epai honen egunetik etxebizitza utzi artekoak, interes legala bi puntutan gehituz.

Beren-beregi demandatuari ezartzen dizkiot prozeduran sortutako kostuak.

Jakinaraz bedi epai hau, aditzera emanez apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan. Errekurtsoa aurkezteko epea bost egunekoa izango da, epaia jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Errekurtsoaz Probintzia Auzitegia arduratuko da.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Jonatan Andrade Gallastegui demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta bederatziko martxoaren lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala