Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2009ko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1692

EDIKTUA, desahuzioari buruzko 554/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, Maria Begoña Echeita Aldamiz-Echevarriak eskatuta, 554/08 hitzezko judizioa bideratu da, Estudios Zebra SLren aurka, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira:

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Barroeta Aldamar kaleko 10a, 4. solairua. 48001 PK.

Tel.: 94 401 66 74 / 94 401 66 75. Faxa: 94 401 69 99.

Desahuziorako 554/08 ohozko judizioa.

Demandatzailea: María Begoña Echeita Aldamiz-Echevarría.

Abokatua: Gonzalo Vidorreta Lasa.

Prokuradorea: Germán Ors Simón jauna.

Demandatua: Estudio Zebra SL, auzi-ihesean.

152 ZENBAKIKO EPAIA

Epaia ematen duen epailea: Pablo Díez Noval jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta zortziko uztailaren hamarra.

EPAITZA

Onetsi egiten da María Begoña Echeita Aldamiz-Echevarría andreak «Estudio Zebra SL» merkataritza-elkartearen aurka aurkeztutako demanda, eta ondorioz:

1.- Suntsitutzat deklaratzen da Kale Nagusiko 53 zenbakiko laugarren solairuko eskuin-ezkerraldean dagoen etxebizitzaren gainean 1994ko ekainaren batean izenpetutako errentamendu-kontratua, eta kondenatu egiten da demandatua agindu hori betetzera eta aipatutako etxebizitza libre eta demandatzailearen esku uztera. Ohartarazi egiten zaio, halaber, legeak adierazten duen epean hala egiten ez badu kaleratua izango dela, legez ezarritako modu eta epeetan.

2.- Kondenatu egiten da demandatua auzi-jartzaileari hamar mila laurehun eta berrogeita hemeretzi euro eta berrogeita hemeretzi zentimo (10.459,59) ordaintzera eta, gainera, ordaindu gabeko hilabete bakoitzak sortutako interesa, % 12koa urtean, ordaindu behar zenetik eta erabat ordaindu arte. Ordaindu beharko ditu, halaber, 2007ko urritik, auzi-jartzaileari finka benetan eman arte sortzen diren errentak.

3.- Prozesuan eragindako kostuak demandatuak ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau esku hartu duten alderdiei.

Ebazpen honen aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake epaitegi honetan, bost eguneko epean, Bizkaiko Probintzia Auzitegirako. PZLko 449,1 artikuluaren babesean, demandatuari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta, idatziz, epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela adierazten ez badu.

Estudio Cebra SL demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon, bi mila eta bederatziko otsailaren hemeretzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala