Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2009ko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
1689

AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen merkaturatzea, eraldaketa eta sustapenerako 2009ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten duena (Lehiatu Programa).

Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen merkaturatzea, eraldaketa eta sustapena laguntzeko urriaren 7ko 172/2008 Dekretuak (Lehiatu Programa), nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzak ezartzen eta arautzen ditu.

Laguntza-araubide horrek aukera ematen du diru-laguntzak emateko, bai zuzeneko laguntzen bidez, bai enpresa txiki eta ertainei finantza-kostua gutxitzeko laguntzen bitartez.

Dekretu horren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtero-urtero, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren agindu bidez, dekretu honetan araututako laguntzen deialdia egingo da eta artikulu horretan jasotako zenbait gai zehaztuko dira.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.5 artikuluak ezartzen duenez (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zen dekretu horren bidez), Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia-ekitaldi bakoitzeko aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean diru-laguntzak emateko arauak gaurkotu nahiz berrikusiko dira, edo, behar izanez gero, arau berriak ezarriko dira, eta, orobat, zehaztugabeko indarraldia eman zitzaien diru-laguntzak iragarriko. Euskal Autonomia Erkidegoko 2009ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legea onetsita dagoenez, deialdi hori egin beharra dago.

Horren indarrez, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Xedea.

Agindu honen helburua da urriaren 7ko 172/2008ko Dekretuan aurreikusitako ekintzetarako 2009ko laguntzen deialdia egitea; laguntza horiek nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen merkaturatzeko, eraldatzeko eta sustatzekoak dira.

Bigarrena.- Eskabideak aurkezteko epea eta eskabide-eredua.

1.- Urriaren 7ko 172/2008ko Dekretuaren babesean emandako laguntzak eskatzeko epea 2009ko apirilaren 24an amaituko da, egun hau barne.

2.- Nolanahi ere, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztutako proiektuak epe barruan aurkeztu direla ulertuko da.

3.- Eskabide-eredua Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren bulegoetan egongo da eskuragarri (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta honako web orri honetan: www.nasdap.ejgv.euskadi.net.

Hirugarrena.- Aurrekontu-kreditua.

1.- Aipatutako urriaren 7ko 172/2008ko helburua bete dadin Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretatik jarri diren aurrekontu-kredituak 13.100.000 eurokoak dira. Horietatik 3.890.000 euro II. kapituluari dagozkio, 3.250.000 euro 2009ko ordainketa-kredituetarako eta 640.000 euro 2010eko konpromiso-kredituetarako; 8.410.000 euro III. kapituluari dagozkio; 6.250.000 euro 2009ko ordainketa-kredituetarako eta 2.160.000 euro 2010eko konpromiso-kredituetarako; eta 800.000 euro IV. lerroari dagozkio, 2009ko ordainketa-kredituetarako.

2.- Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan harturik, zenbateko hori aldatu ahal izango da, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren beste laguntza-egitarau batzuk gauzatzean agortu ez den aurrekonturik izanez gero, eta laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen ebazpen batek emango du horren berri.

3.- LGENF funts komunitarioari dagokionez, 2007-2013 Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Jasangarriko Planaren babesean, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren xedea betetzeko kredituen zenbateko zehatza, II. kapituluan jasotako laguntza-lerroari dagokienez, 2.189.000 eurokoa izango da. Horietatik 1.829.000 euro 2009ko ekitaldiari dagozkio eta 360.000 euro 2010eko ekitaldiari.

Laugarrena.- Inbertsioen iraupena.

1.- Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren II. eta III. kapituluetako inbertsioak urtebetean edo hainbat urtetan egin ahal izango dira eta 2009ko eta 2010eko ekitaldietarako izango dira.

2.- Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren IV. kapituluari dagozkion gastuak urtekoak eta 2009. urterako izango dira.

Bosgarrena.- Proiektu-motak.

1.- II. kapituluaren barruan urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 23. artikuluan aurreikusitako proiektu guztiak izango dira diruz lagungarriak.

2.- III. kapituluaren barruan urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 31. artikuluan aurreikusitako proiektu guztiak izango dira diruz lagungarriak.

3.- IV. kapituluaren barruan urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 39. artikuluan aurreikusitako ekintza guztiak izango dira diruz lagungarriak.

Seigarrena.- Laguntzak baloratzeko eta kuantifikatzeko irizpide objektiboak.

1.- Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren II. kapituluan aurreikusitako proiektuei dagokienez diru-laguntzen zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak honako hauek dira:

A) Orokorrean, proiektu guztien kasuan:

a) Plan estrategikoen arabera sektore edo azpisektore bati dagozkion proiektuak: gehienez 20 puntu.

b) Bertako lehengaia gehiago erabiltzea eta gehiago baloratzea ekarriko duten proiektuak: gehienez 10 puntu.

c) Proiektuaren ondorio ekonomiko nahiz sozialak direla-eta, lurralde historiko bati baino gehiagori eragingo dioten proiektuak: gehienez 15 puntu.

d) Gazte ekintzaileek (40 urtetik beherakoek) egindako proiektuak, bai nekazaritzako elikagaien enpresa berria sortzeko, bai aurretik ere baziren proiektuetan belaunaldi aldaketa egiteko: gehienez 10 puntu.

e) Elkarlanean ari diren bi enpresak edo gehiagok elkarrekin egitekoak diren inbertsio-proiektuak. Kasu horretan, enpresek ez dute beren izaera juridikoa galdu behar, eta bakoitzak laguntza-eskatzaile eta jasotzaile izan behar du. Hala bada: gehienez 10 puntu.

f) Laguntzaren xedea den jardunean enplegaturiko pertsonentzako prestakuntza-planak dituzten proiektuak: gehienez 10 puntu.

g) Landa Garapen Iraunkorraren Planean landa-herritzat katalogatuta dauden herrietan garatzekoa den proiektua: gehienez 5 puntu.

h) Oinarriko ekoizleak enpresa kooperatiboetan eta elkarte-enpresetan biltzeko eta integratzeko erraztasuna emango duten proiektuak, bazkide kopurua ugaritzeko, bertako ekoizpena handitzeko eta antolaketa eraginkorrena lortzeko helburuz: gehienez 10 puntu.

i) Enpresa nazioartean hedatzeko helburua daukaten proiektuak, edo Autonomia Erkidegotik kanpoko salmentak handitzeko helburua daukatenak: gehienez 10 puntu.

j) Kudeaketa eta ingurumena hobetzea eta klima-aldaketari aurre egiten laguntzea helburua duten proiektuak: gehienez 10 puntu.

k) 32 urtetik beherako gazteen kontratazioa sustatzen duten proiektuak: gehienez 10 puntu.

l) Enplegu garbia sortzea bide ematen duten proiektuak, bereziki emakumezkoentzako lanpostuak badira, beste baten kontura eta jardunaldi osorako: gehienez 10 puntu.

m) Eraldaketan eta merkaturatzean integrazio bertikal handia duten proiektuak, erabilitako lehengaitik azken produkturaino, EAEko ekoizleengan jasanarazitako balio erantsia gehienezkoa izan dadila ahalbidetuz: gehienez 10 puntu.

B) Bereziki, nekazaritzako elikagaien enpresa bihurtzeko proiektuen kasuan:

a) Parte-hartzaile gehienak ekoizleak berak diren proiektuak: gehienez 10 puntu.

b) Ekoizpena eta merkaturatzea zabaltzeko helburua daukaten proiektuak: gehienez 10 puntu.

c) Bereizketa-maila eta azken balio erantsia handitzeko proiektuak: gehienez 10 puntu.

d) Teknologia eta prozesu zein produktuen garapena tarteko duten proiektuak: gehienez 10 puntu.

e) Guztizko ekoizpenaren % 60tik gora EAEko kalitate-bereizgarrien babespeko produktuak ekoizten dituzten proiektuak: gehienez 10 puntu.

C) Bereziki, merkaturatzeko proiektuen kasuan:

a) Nagusiki eta zuzenean kideen ekoizpenak merkaturatzen dituzten kooperatiba-proiektuak: 15 puntu.

b) Erakunde juridiko komunen bidez elkarrekin egindako ekintzen ondorioz, bi enpresek edo gehiagok hasitako proiektua: gehienez 10 puntu.

c) Merkaturatzea, bereziki esportazio-merkatuan, areagotzeko bide ematen duten informazio eta komunikazio teknologiak ezartzeko proiektuak: gehienez 15 puntu.

d) Atzerriko merkatuetan balio erantsiko produktuak egokitzeko eta sartzeko proiektuak: gehienez 10 puntu.

e) Ekoizleengandik azken kontsumitzaileenganaino merkaturatze-bideak errazten dituzten proiektuak: gehienez 10 puntu.

D) Bereziki, proiektu aurrera eragileen eta estrategikoen kasuan:

a) Beren bereizgarriak direla-eta, aurrera eragile eta estrategiko jotzen diren proiektuak: gehienez 40 puntu.

E) Bereziki, nekazaritzako ustiategietan nekazaritzako elikagaiak eraldatu eta merkaturatzeko helburua daukaten proiektuen kasuan:

a) Nekazaritza-ustiategietako titular diren emakume edo gazteek gauzatutako proiektuak: gehienez 10 puntu.

b) Zenbait ustiategik elkarrekin landutako eraldatze- eta merkaturatze-proiektuak: gehienez 15 puntu.

c) Ustiapeneko Ingurumen Kontratua sinatuta daukaten nekazaritza-ustiategiak biltzen dituzten proiektuak: gehienez 10 puntu.

2.- Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren III. kapituluan aurreikusitako proiektuei dagokienez diru-laguntzen zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak honako hauek dira:

A) Orokorrean, proiektu guztien kasuan:

a) Plan estrategikoen arabera sektore edo azpisektore bati dagozkion proiektuak: gehienez 20 puntu.

b) Bertako lehengaia gehiago erabiltzea eta gehiago baloratzea ekarriko duten proiektuak: gehienez 10 puntu.

c) Proiektuaren ondorio ekonomiko nahiz sozialak direla-eta, lurralde historiko bati baino gehiagori eragingo dioten proiektuak: gehienez 15 puntu.

d) Gazte ekintzaileek (40 urtetik beherakoek) egindako proiektuak, bai nekazaritzako elikagaien enpresa berria sortzeko, bai aurretik ere baziren proiektuetan belaunaldi aldaketa egiteko: gehienez 10 puntu.

e) Elkarlanean ari diren bi enpresak edo gehiagok elkarrekin egitekoak diren inbertsio-proiektuak. Kasu horretan, enpresek ez dute beren izaera juridikoa galdu behar, eta bakoitzak laguntza-eskatzaile eta jasotzaile izan behar du. Hala bada: gehienez 10 puntu.

f) Laguntzaren xedea den jardunean enplegaturiko pertsonentzako prestakuntza-planak dituzten proiektuak: gehienez 10 puntu.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorraren Planean (2008-2013) landa-herritzat katalogatuta dauden herrietan garatzekoak diren proiektuak: gehienez 5 puntu.

h) Oinarriko ekoizleak enpresa kooperatiboetan eta elkarte-enpresetan biltzeko eta integratzeko erraztasuna emango duten proiektuak, bazkide kopurua ugaritzeko, bertako ekoizpena handitzeko eta antolaketa eraginkorrena lortzeko helburuz: gehienez 10 puntu.

i) Enpresa nazioartean hedatzeko helburua daukaten proiektuak, edo Autonomia Erkidegotik kanpoko salmentak handitzeko helburua daukatenak: gehienez 10 puntu.

j) Ingurumenaren kudeaketa hobetzea eta aldaketa klimatikoari aurre egiten laguntzeko helburua duten proiektuak: gehienez 10 puntu.

k) 32 urtetik beherako gazteen kontratazioa sustatzen duten proiektuak: gehienez 10 puntu.

l) Enplegua garbia sortzeko bide ematen duten proiektuak, bereziki emakumezkoentzako lanpostuak badira, beste baten kontura eta jardunaldi osorako: gehienez 10 puntu.

m) Eraldaketan eta merkaturatzean integrazio bertikal handia duten proiektuak, erabilitako lehengaitik azken produkturaino, EAEko ekoizleengan jasanarazitako balio erantsia gehienezkoa izan dadila ahalbidetuz: gehienez 10 puntu.

B) Bereziki, nekazaritzako elikagaien enpresa bihurtzeko proiektuen kasuan:

a) Parte-hartzaile gehienak ekoizleak berak diren proiektuak: gehienez 10 puntu.

b) Ekoizpena eta merkaturatzea zabaltzeko helburua daukaten proiektuak: gehienez 10 puntu.

c) Bereizketa-maila eta azken balio erantsia handitzeko proiektuak: gehienez 10 puntu.

d) Teknologia eta prozesu zein produktuen garapena tarteko duten proiektuak: gehienez 10 puntu.

e) Guztizko ekoizpenaren % 60tik gora EAEko kalitate-bereizgarrien babespeko produktuak ekoizten dituzten proiektuak: gehienez 10 puntu.

C) Bereziki, merkaturatzeko proiektuen kasuan:

a) Nagusiki eta zuzenean kideen ekoizpenak merkaturatzen dituzten kooperatiba-proiektuak: 15 puntu.

b) Erakunde juridiko komunen bidez elkarrekin egindako ekintzen ondorioz, bi enpresek edo gehiagok hasitako proiektua: gehienez 10 puntu.

c) Merkaturatzea, bereziki esportazio-merkatuan, areagotzeko bide ematen duten informazio eta komunikazio teknologiak ezartzeko proiektuak: gehienez 15 puntu.

d) Atzerriko merkatuetan balio erantsiko produktuak egokitzeko eta sartzeko proiektuak: gehienez 10 puntu.

e) Ekoizleengandik azken kontsumitzaileenganaino merkaturatze-bideak errazten dituzten proiektuak: gehienez 10 puntu.

D) Bereziki, proiektu aurrera eragileen eta estrategikoen kasuan:

a) Beren bereizgarriak direla-eta, aurrera eragile eta estrategiko jotzen diren proiektuak: gehienez 40 puntu.

3.- Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren IV. kapituluan aurreikusitako ekintzei dagokienez diru-laguntzen zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak 45. artikuluan jasota daude.

Zazpigarrena.- Aurkeztu beharreko agiriak.

Diru-laguntzen eskatzaileek honako agiriok aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:

1.- Betiere, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 8.2 artikuluan zehaztutako agiriak.

2.- Aurreko atalean zehaztutakoaz gain, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren II. kapituluan sartzen diren proiektuek dekretu horren 27. artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

3.- 1. atalean zehaztutakoaz gain, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren III. kapituluan sartzen diren proiektuek dekretu horren 35. artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

4.- 1. atalean zehaztutakoaz gain, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren IV. kapituluan sartzen diren proiektuek dekretu horren 44. artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Zortzigarrena.- Zehazteko irizpideak.

Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren II. kapituluan edozein sektoreko enpresen proiektuak sartuko dira, baldin eta 50 milioi eurotik gorako fakturazioa eta 200 milioi eurotik beherako negozio-kopurua badute, eta inbertsioek egungo langile-zerrenda handitzea badakarte eta egoera horri hiru urtetan eusten bazaio gutxienez. Azken kasu honetan, aipatutako aldia amaitutakoan baldintza bete dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da,

Beste proiektu guztiak III. kapituluan sartzen dira.

Bederatzigarrena.- Finantza-kostua murrizteko laguntzak.

Finantza-kostua murrizteko laguntzei dagokienez, onartutako eragiketa finantzarioei ezartzekoa den tasa 4 korritu-punturen baliokidea izango da gehienez ere.

Hamargarrena.- Moduluaren zenbatekoa.

Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 24.2 artikuluan eta 32. artikuluan aurreikusitako obra zibilari dagokion proiektuaren zatiaren inbertsio lagungarria kalkulatzeko beharrezkoa den moduluaren zenbatekoa 615 euro/m2-koa izango da.

Hamaikagarrena.- Merkaturatze-ekintzen gehienezko muga.

24.1.B.b) eta 32.1.B.b) artikuluetan aurreikusitako merkaturatze-ekintzetarako gehienezko muga 24.000 eurokoa da.

Hamabigarrena.- Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari hilabeteko epearen barruan. Bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioekiko auzien salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasiko da epea.

Hamahirugarrena.- Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 25a.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala