Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
1540

EDIKTUA, filiazioa erreklamatzeko bideratutako 1262/07 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 1262/07 filiazioa.

Demandatzailea: Estibaliz Rodriguez Fernandez.

Abokatua: Luis Benjamín Quintana Damborenea.

Prokuradorea: Jesús María Martínez Rivero.

Demandatua: Juan Antonio Rodriguez Del Molino eta Antonio Dieguez Besteiro.

Gaia: ezkontzaz kanpoko aitatasuna erreklamatzea.

Judizio horretan, 2008ko abenduaren 4an, epaia eman zen; honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten da Martínez Rivero prokuradoreak Estibalitz Rodriguez Fernandezen izenean jarri duen demanda, Juan Antonio Rodriguez y Del Molino eta Antonio Dieguez Besteiroren aurkakoa. Honako erabakiak hartzen dira:

1.- Antonio Dieguez Besteiro demandatua Estibalizen aita dela deklaratzen dut. Horregatik, alabari abizenak aldatu behar zaizkio: Estibaliz Dieguez Fernández izango da aurrerantzean.

2.- Juan Antonio Rodríguez y del Molinoren aitorpena deuseztatzen dut, eta erregistroko idazpenak ere deuseztatu egin behar dira.

3.- Ebazpena, irmo bihurtu ostean, Erregistro zibilari eta gainerako erregistro publikoei jakinarazi behar zaie.

Guztia ere, prozesuko kostuak berariaz ezarri gabe.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke. Epaia jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bost eguneko epean egin beharko da errekurtsoa, eta epaitegi honetan aurkeztu beharko da, Prozedura Zibileko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 457. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei. Jatorrizkoa epaien liburuan erregistratuta geratuko da eta beraren testigantza auto hauetan jasoko da.

Hala erabaki, agindu eta sinatu dut.

Juan Antonio Rodriguez del Molino demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Barakaldo (Bizkaia), 2009ko otsailaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala