Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2009ko urtarrilaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
8

EBAZPENA, 2008ko azaroaren 26koa, Herrizaingo Saileko Zerbitzu zuzendariarena, bidezko arrazoiak gehitzen dituena, Herrizaingo Saileko Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileetan aldi baterako zerbitzuak egiteko lan-poltsetatik baztertuak ez izateko.

«Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileetan aldi baterako zerbitzuak egiteko langileak aukeratzeko irizpideei buruzko» Akordioaren 6.3.f) atala Herrizaingo sailburuaren 2001eko martxoaren 1eko Aginduaren bidez argitaratu zen (2001eko martxoaren 9ko EHAA, 49. zk.). Eta horretan, hain zuzen, ezartzen da lan-eskaintza bati uko egiteko bidezko arrazoitzat ulertuko dela, aipatzen diren beste egoera zehatz batzuen artean, Zerbitzu Zuzendaritzak baloratuko dituen beste egoera batzuk.

Gaur arte lortutako esperientzia, kontratuak egiteko hainbat modalitate gehitzea, lanaldia murrizteko balizko ehunekoak aldatzea eta familia eta lana uztartzeko neurriak legez eta hitzarmenez babestea merezi duen baliotzat ezartzea, aipatu atala garatzea gomendatzen duten datuak dira; hain zuzen, oro har eta beharrezko segurtasun juridikoa eta publizitatea erabiliz, bereziki garaian zehaztu ez ziren hainbat suposamendu zehazten dituen ebazpen baten bidez. Izan ere, suposamendu horietan bidezko arrazoiak egon badaude, gorago aipatutako aginduan jasotzen diren lan-poltsetan sartuta egoteagatik egindako eskaintza bati uko egiteko.

Hori guztiak ez du kentzen aurkeztuko diren beste kasu berezi batzuk baloratzeko aukera egon daitekeela, esaterako, bidezko arrazoi berdinak dituzten egoerak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Segurtasun Administrazioko Zerbitzu laguntzaileetan aldi baterako zerbitzuak egiteko langileak aukeratzeko irizpideei buruz Herrizaingo sailburuaren 2001eko martxoaren 1eko Aginduaren (2001eko martxoaren 9ko EHAA, 49. zk.) 6.3.f) atalak dioenez, beti ere ulertuko da eskainitako kontratua ez onartzeko bidezko arrazoia dagoela baldin eta egoera hauetako batean badago:

a) Sei urtetik beherako adingabekoen adopzio edo harrerak, hala adopzio aurrekoak nola iraunkorrak, edo adin horretatik gorako adingabekoak ezinduak edo elbarriak badira edo gizarteratzeko eta familiaren baitan toki izateko zailtasunak badituzte. Bidezko arrazoitzat ulertuko da hamazazpi asteko aldia, eragindakoak nahi duenetik kontatzen hasiko dena, dela administrazioaren nahiz epaitegiaren harrera-ebazpena ematen denetik aurrera, dela adopzioa eratzen duen epaitegiaren ebazpena ematen denetik aurrera; edonola ere adin gutxiko berak ez du emango arrazoizko baimen bat baino gehiago hartzeko eskubiderik. Seme-alaba bat baino gehiago adoptatzeagatik edo harreran hartzeagatik hamazazpi asteko aldia bi aste gehiagotan luzatuko da. Haurra atzerrian adoptatuz gero, adopzioa edo harrera gauzatzen duen ebazpena eman baino lau aste lehenago ere eska daiteke.

b) Hiru urtetik beherako umeak zaintzea. Arrazoitzeko kausa hori seme-alaba bakoitzeko behin baino ezin da alegatu, amatasuneko aldia bukatzen denean.

c) Odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailara arteko senideak zaintzeko, edo bizikidetzako kasuan urrunagokora artekoa, minusbaliatu fisiko nahiz psikikoa, gaixotasun edo adinagatik eta etengabeko zaintzak behar baditu, agiri bidez egiaztatuko dena. Bidezko arrazoitzat ulertuko da gutxienez hilabete bateko eta gehienez urte baten bitarteko aldian.

d) Eskainitako lanpostuaren destinoa interesatuaren bizitokitik 50 km-ra dagoen herrian egotea, eskaintza izan baino hamabost egun lehenago sinatuko den errolda ziurtagiri baten bidez egiaztatuko dena. Bidezko arrazoi hori alegatzen bada eskaintza baztertzeko, berriz ere ez da eskainiko bizilekutik urrun (50 km) dauden lanposturik, salbu interesatuak berriro eskatzen badu eskaintza baztertu zuenetik sei hileko epea igaro eta gero edota bizitokia aldatu izana modu berean egiaztatzen badu.

e) Lanaldi mugatuan eskainitako kontratazioa izatea. Eskaintza baztertzeko bidezko arrazoi hori alegatzen den bakoitzean, sei hileko epean ez da lanaldi mugatuko lanposturik eskainiko.

Bigarrena.- Aurreko atalean xedaturik dagoena hala xedaturik egonik ere, Zuzendaritzak badu ahalmena bidezko arrazoiak dituzten egoeratzat aurkeztutako beste kasu berezi batzuk baloratzeko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko sailburuari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 26a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala