Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
6757

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 267/08 prozeduraren ondoriozkoa.

EPATZEKO ZEDULA

Prozedura horretan ebazpena eman da. Honela dio, hitzez hitz:

Eginbidea.- Irun (Gipuzkoa), 2008ko azaroaren 4a.

Idazkari judizial naizenez, neuk ematen dut, ondokoa jasota gera dadin: 2008-06-05ean, Marta Petron Aguilar-en izenean eta ordez Miren Mugica Bolumburu prokuradoreak demanda-idazki bat aurkeztu du, Dekanotzan, hain justu ere adostasunik gabeko dibortzioari buruzkoa, 1 eta 2 zenbakiak dituzten agiriekin batera.

267/08 zenbakiarekin erregistratu da demanda.

Ondokoa jakinarazten dut. Fede ematen dut.

AUTOA

Epailea: Julián García Marcos.

Lekua: Irun (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta zortziko azaroaren laua.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Marta Petron Aguilar-en izenean eta ordez, eransten duen ahalordean halaxe frogatzen duenez, dibortzio-demanda bat aurkeztu zuen Miren Mugica Bolumburu prokuradoreak, Manuel Maria Toledano Barcenas ezkontidearen aurkakoa. Demandan adierazitakotik ondorioztatzen da ezen, ez dutela adingabeko seme-alabarik edo seme-alaba ezindurik.

Bigarrena.- Demandatuaren helbidea ezaguna da, zein den jakiteko ahalegindu arren ez da emaitzarik izan, eta EHAAn argitaratuko den ediktu batez epatzen da demandatua.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Aipatu demanda aztertu da, eta, aurkeztutako datuak eta dokumentuak kontuan izanik, onartu da alderdi demandatzaileak betetzen dituela gaitasun, ordezkaritza eta postulazio prozesalaren betekizunak, hain zuzen ere, ondoko artikuluetan zehaztutakoarekin bat, judizioan azaltzeko beharrezkoak direnak: Prozedura Zibileko (PZLb) 1/2000 Legeko 6., 7. eta 750. artikuluak.

Bigarrena.- Demandan adierazitako uziak ikusi dira, eta epaitegi honek badu jurisdikziorik eta eskumen objektiborik uzi horien ardura hartzeko, betiere aipatu prozesu-legearen 36. eta 45. artikuluekin bat etorriz.

Lurralde-eskumenari dagokionez, epaitegi honek eskumena du, PZLb-ren 769. artikuluan xedatzen denez.

Azkenik, judizio motari dagokionez, PZLb-ren 770. eta 753. artikuluetan agindutakoa betez, ahozko judizioaren izapideez gauzatu behar da prozesua, baina manu berean aurreikusitako eta bat etorritako berezitasunekin.

Hirugarrena.- Esandakoaren arabera, izapideak egin dakizkion bidezkoa da demanda onartzea, eta bai, PZLb-ren 753. artikuluan agintzen denez, alderdi demandatuari entregatzea ere. Eta, bestalde, bidezkoa da alderdi demandatua epatzea eta bai alderdi horri legezko ohartarazpenak egitea ere, hain zuzen ere, delako epatzea egin eta hurrengo egunetik harako hogei egun balioduneko epearen barruan erantzun dezan.

XEDAPENAK

1.- Izapideak egiteko onartu da: Miren Mugica Bolumburu prokuradoreak Marta Petron Aguilar-en izenean eta ordez aurkeztutako dibortzio-demanda, non demandatua Manuel Maria Toledano Barcenas baita. Hitzezko judizioaren izapideekin gauzatu da demanda, PZLb-ren 753. artikuluan aurreikusitako berezitasunekin.

2.- Helaraz bekio demanda alderdi demandatuari, demandaren kopia bat eta demandari erantsitako agirien kopia bat emanez, hain justu ere, epatzearen egunaren biharamunetik hasita hogei egun balioduneko epearen barruan demandari erantzun diezaion.

Jakinaraz bekio alderdi demandatuari, epearen barruan agertzen ez bada, auzi-iheslari deklaratuko dela (PZLb-ren 496.1 artikulua).

Jakinaraz bekio, halaber, prokuradore baten bitartez eta abokatu batek lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLb-ren 750. artikulua).

3.- Epatzea egin bedi EHAAren bidez, zehazki, epatze-zedula egokia argitara emanez.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo bost egun balioduneko epean, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Eskakizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ko 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Epailearen sinadura.

Manuel Maria Toledano Barcenas-en helbidea ezezaguna denez gero, epatze-zedula hau ematen da, eta jakinarazten da ezen, eskura dituela jarduketak, zedula honen jatorria ere badirenak.

Irun (Gipuzkoa), 2008ko azaroaren 4a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala