Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
6753

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 224/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 224/08 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Funeraria Vizcaya SL.

Abokatua: Pedro María San Millán Aristegui.

Prokuradorea: María Felicidad Llama Díaz de Cerio.

Demandatua: María Josefa Díaz Cea eta Luis Alberto Aranguren Díaz.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman da, 2008ko urriaren 6an, zeinaren xedapenak ondokoak baitira:

XEDAPENAK

Guztiz baiesten da prokuradore Felicidad Llama Díaz de Ceriok —Funeraria Vizcaya SL entitatearen ordez eta izenean— aurkeztutako demanda; eta M.ª Josefa Díaz Cearen (Alberto Aranguren Díazek ordezkatuta) jaraunspen jasogabea kondenatzea mila laurehun eta laurogeita bost euro eta berrogeita hemeretzi zentimo (1.485,59) ordaintzera; gehi horri dagozkion interesak, ebazpen honetako laugarren zuzenbide-oinarrian azaldutako moduan. Prozedurako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Botere Judizialaren Lege Organikoko 248.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, jakinaraz bekie epai hau alderdiei, adieraziz ez dela irmoa eta bere aurka apelazio errekurtsoa aurkez dezaketela Bizkaiko Probintzia Entzutegian, zeina, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera bost eguneko epean, idatziz paratu beharko den abokatuaren izenpearekin. Izapideak Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legeko 455. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoaren arabera egingo zaizkio.

Epai honen lekukotza egin bedi, auto hauei erantsiz. Jatorrizkoa epaitegi honetako epaien liburuan utziko da.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Josefa Díaz Cearen jaraunsle den Luis Alberto Aranguren Díaz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Barakaldo (Bizkaia), 2008ko urriaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala