Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
6431

EDIKTUA, usukapioari buruz bideratutako 365/05 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 365/05 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Jesus Vazquez Mouriño.

Alderdi demandatua: Luis Olavarria Ruiz.

Gaia: usukapioa edo jabetzaren eskuratze-preskripzioa.

Aipatutako judizioan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

186/08 EPAIA

Epaia eman duen epailea, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko epaitegikoa: Cristina Garcia Quesada.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta zortziko urriaren hogeita zortzia.

IZO: 48.02.2-05/004036 Prozedura: 365/05 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Jesus Vazquez Mouriño.

Abokatua.

Prokuradorea: Susana Canduela Alba.

Alderdi demandatua: Luis Olavarria Ruiz.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: usukapioa edo jabetzaren eskuratze-preskripzioa.

EPAITZA

Baietsi egin dut Luis Olavarria Ruizen aurka, Jesus Vazquez Mouriñoren prozesu-ordezkaritzak aurkeztutako demanda; beraz, egun Barakaldoko Isaac Peral kaleko 1. zenbakiko etxearen ezkerretara kokatuta dagoen lonja auzi-jartzailearen jabetza dela deklaratzen dut. Lonja hori Barakaldoko 192 liburuan, 139 folioan, 10.882 finkaren 2. eta 3. inskripzioetan deskribatuta dago. Adierazitakoa onartu eta betetzera kondenatzen dut demandatua.

Eman bekio agindua Barakaldoko Jabetza Erregistroari, gaur egun Barakaldoko Isaac Peral kaleko 1 zenbakiko etxearen ezkerretara kokatuta dagoen lehenengo lonjaren erregistroko inskripzioak baliogabetu ditzan, demandatuaren izenean daudenak, eta aipatu lonja Jesus Vazquez Mouriño auzi-jartzailearen izenean inskribatu dezan, jabe gisa. Inskripzioa Barakaldoko 192 Liburuan, 139 folioan, 10.882 finkan dago jasota.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Egin bedi ebazpen honen testigantza, batu bekie autoei eta eraman bedi originala epaien liburura.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak ediktu hau epaitegiko iragarkien oholean argitaratzea ebatzi du, jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Barakaldo (Bizkaia), 2008ko urriaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala