Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6423

EBAZPENA, 2008ko urriaren 29koa, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearena, abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 2008an esleitu diren kredituen zenbateko osoa jakinarazteko dena. Aipatutako dekretu horren bitartez, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak baliatuta bideraturiko gizarte-aurreikuspen osagarriko sistema jakin batzuk ezartzeko laguntza ekonomikoak arautzen dira.

Abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuaren bitartez, Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeak baliatuta bideraturiko gizarte-aurreikuspeneko sistema jakin batzuk ezartzeko laguntza ekonomikoak arautzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluak ezartzen duenez, ekonomia-ekitaldi bakoitzean, Euskal Autonomia Erkidegorako aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean, diru-laguntzak emateko arauak eguneratu nahiz berrikusiko dira, edo, behar izanez gero, arau berriak ezarriko dira.

BGAE-en bitartez bideraturiko gizarte-aurreikuspeneko sistema jakin batzuk ezartzeko laguntza ekonomikoak arautzen dituen abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuaren 7.3 artikuluak ezartzen du publikotasun-printzipioa nola bete behar den. Alegia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpen baten bidez, urtero jakitera emango du aipatutako dekretuan ezarritako laguntza-ildoak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbateko osoa edo, hala badagokio, hori eguneratzetik sortzen den zenbatekoa.

Abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuaren 17.1 artikuluan agindutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan propio ezarritako aurrekontu-izendapenetatik edo aurrekontu-izaerako lege mailako arauetatik aterako dira dekretu honen helburua betetzeko behar diren diru-baliabideak.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak 2008rako onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legea onartuta, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuaren 7.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko, 2008rako 400.000 euro bideratuko dira eta, 2009rako, 192.500,00 euroko konpromiso-kreditua. Aipatutako dekretu horren bitartez, BGAE-en bidez gizarte-aurreikuspeneko sistema jakin batzuk ezartzeko laguntza ekonomikoak arautzen dira.

Bigarrena.- Laguntza horiek jasotzeko eta emateko baldintzak abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuan ezarritakoak izango dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; hala agintzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan. Nolanahi ere, interesdunek egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkeztu dezakete.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 29a.

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea,

JUAN JOSÉ LOROÑO DOISTUA.


Azterketa dokumentala