Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2008ko ekainaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3818

AGINDUA, 2008ko maiatzaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena. Honen bidez itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntza emateko deia egiten da, ikastetxe horietan ordainketa eskuordetuaren menpeko langileek erretiro partziala hartuz gero, langile horiei lanaldi partzialeko lan-kontratuak egiteko.

Azaroaren 25eko 287/2003 eta apirilaren 19ko 93/2005 Dekretuek aldatu duten abenduaren 21eko 439/1999 Dekretuan, zeinean, agindu honetan aurrikusitako dirulaguntzen araudia onartzen baita, bere 4.4. artikuluan ezartzen da, publikotasun-printzipioa betetzeko asmoz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero deialdia egingo duela dekretu horretan aurrikusitako diru laguntzen berri emateko.

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzen deia egitea, ikastetxe horietan ordainketa eskuordetuaren menpeko langileek erretiro partziala hartuz gero, langile horiei lanaldi partzialeko lan-kontratuak egiteko. Sistema horren errejimena abenduaren 21eko 439/1999 Dekretuan, dago araututa, dekretu hori, azaroaren 25eko 287/2003 eta apirilaren 19ko 93/2005 Dekretuek aldatu dutelarik.

2. artikulua.– 2008ko urtarrilaren 1ean hasi eta agindu hau indarrean sartu bitartean egiten diren kontratuak diruz lagundu ahal izango eta kontratuak izenpetu ziren datara arteko atzeraeraginezko ondorioak izango dituzte, baldin eta eskabidea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hilabeteko epean aurkezten bada.

3. artikulua.–

Lehenengo artikuluan aipatutako Dekretuari jarraiki 2008. urtean emango diren diru-laguntzak finantzatzera 1.453.000 euro esleitzen dira. Deialdi hau medio eman beharreko diru-laguntzen guztizko kopurua ezin izango da artikulu honetan ezarritako kopurua edo kopuru eguneratua baino handiagoa izan, beti ere eguneratze hori, kredituen atxikidurari edo aurrekontu-aldaketari buruz indarrean dagoen legerian ezarritako araubidearen arabera egingo delarik. Beraz, aipatutako kopuru hori agortuz gero, ezin izango da diru-laguntza gehiagorik eman eta agindu honek indarra galduko du. Horietariko gertaera bat jazoz gero, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen bidez emango da jakitera.

4. artikulua.– Zentro kontratugileak egin beharko du eskabidea. Horretarako, eskabide-eredu ofiziala (eranskina) erabiliko du eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzari aurkeztuko dio, kontratu biak izenpetu eta bi hilabeteko epean.

Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, laguntza-eskabidea betez gero, interesdunak baimena ematen du eskabidean jasotako datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko. Datuak ikusi, zuzendu edo ezabatzeko nahiz aurka egiteko aukera eskaintzen du lege horrek, eta horretarako Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzara jo beharko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek jaso ez duen guztiari azaroaren 25eko 287/2003 eta apirilaren 19ko 93/2005 Dekretuek aldatutako abenduaren 21eko 439/1999 Dekretuan xedatutakoa eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotakoa ezarriko zaio.

Bigarrena.– Agindu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

ERANSKINA

Dirulaguntza-eskabidea itunpeko ikastetxe pribatuentzako, ikastetxe horietan ordainketa eskuordetuaren menpeko langileek erretiro partziala hartuz gero, langile horiei lanaldi partzialeko lan-kontratuak egiteko.

Ikastetxearen izena

_______________________________________________________________________________________________________

Helbidea

_______________________________________________________________________________________________________

Lurraldea

_______________________________________________________________________________________________________

Erretiratuko den irakaslearen izen-abizenak

_______________________________________________________________________________________________________

_______________________________________________________________________________________________________

Ordainketa eskuordetuan dagokion dedikazio-portzentaia ___________________________________________________________

Lanaldi partzialeko lan-kontratuaren hasiera-data (% 15) ___________________________________________________________

Lanaldi partzialeko lan-kontratuaren hileko zenbateko gordina (Gizarte Asegurantzari egindako kotizazioak sartu gabe) (nominaren kopia)

_______________________________________________________________________________________________________

Lanaldi partzialeko lan-kontratuaren iraupena (gehienez ere 65 urte bete arte)____________________________________________

Eusko Jaurlaritzako, Justizia, Lan eta Gizarte Sailetik jasotako laguntzak edo bestelakoak:

_______________________________________________________________________________________________________

_______________________(e)n, ________ko _______________aren _____a

Ikastetxearen titularra edo ordezkari legala

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILEKO ADMINISTRAZIO ETA DIRUBIDEEN ZUZENDARITZA


Azterketa dokumentala