Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
2249

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 473/07 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) seme-alabenganako neurrietarako ezkontzaz kanpoko 473/07 prozedura bideratu da, Claudia Alexandra Yabeta Castrok eskatuta, IV-VII L1 CC Titulua delakoaren gainean eta Patricio Wilfredo Sandi Hurtadoren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

120 EPAIA

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta zortziko otsailaren hogeita bosta.

Bilboko (Bizkaia) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko Francisco Javier Osa Fernández epaile-magistratuak ikusi ditu, seme-alaba adingabekoei dagokienez, neurri pertsonal eta ekonomikoetarako 473/07-R autoak. Auto horiek epaitegi honetan bideratu dira, Claudia Alexandra Yabeta Castrok eskatuta, Raquel Regidor Llamosas prokuradore eta Carmelo Ruiz de Alegría Martín letradu dituela. Alderdi demandatua Patricio Wilfredo Sandi Hurtado da, auzi-iheslaria bera, eta Ministerio Fiskalak parte hartu du.

EPAITZA

Onetsi egiten dut Raquel Regidor Llamosas prokuradoreak, Claudia Alexandra Yabeta Castroren izenean eta ordez, auzi-ihesean den Patricio Wilfredo Sandi Hurtadoren aurka aurkeztutako demanda. Ondorioz honako neurriak ebazten ditut:

1.– Seme adingabekoaren zaintza eta babesa amari esleitzen zaizkio eta amari esleitzen zaio, halaber, adingabekoaren gaineko bakarreango agintea.

2.– Aitaren eta semearen arteko komunikazioa eten egiten da.

3.– Patricio Wilfredo Sandi Hurtadok, une bakoitzean bere lanagatik jasotako diru-sarrera garbien % 23 ordainduko dio Claudia Alexandra Yabeta Castro andreari, adingabeko semearen mantenuagatik; auzi-jartzaileak izendatzen duen kontuan sartu beharko du dirua, aurreratuta, hilabete bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan; ordainketa egin ezean, bidezko legezko neurriak hartuko dira.

Auzi-izapide honetan bestelako neurririk ez da hartuko.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio beren-beregi inori ezarriko.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, 457.2 eta 774. artikuluak).

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Patricio Wilfredo Sandi Hurtado demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, eman eta sinatzen dut idazki hau.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko martxoaren 6a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala