Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Getxoko Instrukzioko 5 Zenbakiko Epaitegia
1514

EDIKTUA, 30/06 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Esther Prieto Trelles, Getxoko Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkaria.

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

Bi mila eta seiko ekainaren hogeita hamarrean ebazpena eman zen. Honela dio hitzez hitz:

29/06 EPAIA

Getxo (Bizkaia), bi mila eta seiko ekainaren hogeita hamarra.

Juan Carlos Escribano Garciak, Getxoko eta horko barrutiko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratua naizen aldetik, ahozko judizio publikoan ikusi eta entzun dut 30/06 berehalako falta-judizioaren auzia, ondarearen aurkako ustezko falta bati buruzkoa. Judizio honetan Ministerio Fiskalak ere parte hartu du, herri akzioaren ordezkotza eginez, eta Teodor Daniel Cojocaru eta Ionut Gheorghe Tipu izan dira salatuak. Bi horien gainerako datu pertsonalak jasota daude autoetan. Erregearen izenean eta Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, epai hau eman dut.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 30/06 berehalako falta-judizioaren inguruko jarduketa hauek egiteko zioa izan ziren egitateen berri banaketa-txandaren arabera jakin zen epaitegi honetan. Ahozko judizioa egiteko deitu zitzaien Ministerio Fiskalari eta salatuei eta ekainaren 22an egin zen. Autoetan dago emaitza.

Bigarrena.– Ahozko judizioan Ministerio Fiskalak salatuak zigortzeko eskatu zuen, Zigor Kodearen 623.1 artikuluan aurreikusi eta zehatua dagoen ondarearen aurkako falta baten erantzule izateagatik, hilabeteko isuna eta egunero hiru euro ordaintzera haietako bakoitza, ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango dutelarik. Kostuak haiei ezarri zaizkie.

Ministerio Fiskalak eskatutako zigorrarekin ados agertu ziren salatuak.

Hirugarrena.– Prozedura honetan indarrean dauden legezko aginduak bete dira.

FROGATUTAKO EGITATEAK

Bakarra.– Frogatutzat jotzen diren egitateak: 2006ko ekainaren 20an, 18:35ak aldera, Teodor Daniel Cojocaru eta Ionut Gheorghe Tipu salatuak, Monte Serantes kalean autoa aparkatu eta Eroski supermerkatura sartu ziren. Aipatutako Ford Mondeo autoa aparkatuta zegoen tokira hurbildu zirenean udaltzain bi (129 eta 120 zenbakidun karnet profesionaldunak) autotik jaitsi ziren bi lagunak ikusi zituzten Eroski supermerkatutik irteten, eskuan supermerkatuko plastikozko poltsa batekin, barruan produkturen bat zuena. Udaltzainek, hala identifikatu ondoren, bi lagunek zeramatzaten gauzen miaketa egin zuten. Orduan, Teodor Daniel Cojocaruk kamisetapean eta praketan ezkutatuta zeraman untxi-haragi erretilu bat, 7,07 eurokoa, atera zuen eta supermerkatuan ostu zuela aitortu zien udaltzainei. Era berean, Ionut Gheorghe Tipuk ere, praketan zeraman beste untxi-haragi erretilu bat atera zuen, 7,39 eurokoa, eta supermerkatuan ostu zuela aitortu zuen. Aipatutako untxi-haragi erretiluak Eroski supermerkatuko (Luis Lopez de Oses kalea, 2) arduradunari eman zitzaizkion, supermerkatukoak zirela aitortu zituelarik hark. Erretiluak salgai jartzeko baldintza egokietan zeuden.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Frogatutzat deklaratutako egitateak ondarearen aurkako falta bat dira, Zigor Kodearen 623.1 artikuluan aurreikusia eta zehatua. Judizio egintzan frogatutzat jo ziren egitateak salatutakoek eurek aitortu baitzituzten. Horrela bada, errugabetasun-presuntzioa hausteagatiko kondena-epaia dagokio, Espainiako Konstituzioaren 24. artikuluan jasota dagoena eta pertsona oro babesten duena.

Bigarrena.– Aipatutako zehapenezko urratzearen erantzukizun kriminaleko egileak dira Teodor Daniel Cojocaru eta Ionut Gheorghe Tipu (Zigor Kodearen 27. eta 28. artikuluak), kontuan izanik salatutako egitateak burutzean parte hartze zuzena, borondatezkoa eta materiala izan zutela.

Hirugarrena.– Delitu edo faltarengatik erantzukizun kriminala duen pertsona orok erantzukizun kriminala ere badu (Zigor Kodearen 116. artikulua eta ondorengoak. Horri lotuta, kontuan izan behar da Eroski supermerkatuko ordezkariak ez duela eskabiderik egin, ostutakoak berreskuratu zirela eta salgai jartzeko behar bezala zeudela, eta ez dutela salaketarik aurkeztu gertatutakoarengatik. Beraz, ez dago ezer erabakitzeko.

Laugarrena.– Zigor Kodearen 123. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, prozesuak eragindako kostuak kondenatuak ordaindu beharko ditu.

Aipatu artikuluak eta oro har aplikatu daitezkeen gainontzekoak ikusita, hona hemen

EPAITZA

Egin behar dudanez, kondenatu egiten ditut Teodor Daniel Cojocaru eta Ionut Gheorghe Tipu, Zigor Kodearen 623.1 artikuluan aurreikusi eta zehatua dagoen ondarearen aurkako falta baten erantzule izateagatik, hilabeteko isuna eta egunero hiru euro ordaintzera haietako bakoitza, ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango dutelarik. Kostuak haiei ezarri zaizkie.

Ebazpen hau ez da irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke —ondorio biei dagokienez— epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren aurrean, jakinarazten den egunetik harako bost eguneko epean.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Eta Teodor Daniel Cojocaru eta Ionut Gheorghe Tipuri jakinarazteko balio dezan, haien bizitokia ezezaguna baita, ematen dut hau Getxon 2008ko otsailaren 12an.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala