Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
1511

34/2008 DEKRETUA, otsailaren 26koa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetzea egiteko, Deban N-634 errepidearen 43,053 eta 43,117 KPen arteko lur-erauzketaren ezponda egonkortzeko proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretarako Departamenduko diputatuak 2007ko apirilaren 20an emandako Foru Aginduaren bidez "Deban N-634 errepidearen 43,053 eta 43,117 KPen arteko lur-erauzketaren ezponda egonkortzeko proiektua" onartzeko legezko izapideei ekiteko eta nahitaez hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta jendaurrean jartzeko erabakia hartu zen. Ondoren, 2007ko azaroaren 27an diputatuen Kontseiluak egindako bilkuran erabaki zen Eusko Jaurlaritzari eskatzea nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko behar diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean eta, administrazio-espedientean adierazten denez, ez zen inolako alegazio-idazkirik aurkeztu.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

N-634 errepidearen 43,100 KPren inguruan lurra mugitu egin zela atzeman zen 2007. urtearen hasieran. Proiektu hau ezponda hori egonkortzeko konponbidea da, eta proiektua gauzatzen ez bada ondorio larriak izan daitezke; esaterako, lur-jauzi handi bat N-634 errepidearen gainera eta ezpondaren gainean dagoen nekazaritzako ustiategiaren galera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko otsailaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, nahitaezko desjabetzea egiteko, Deban N-634 errepidearen 43,053 eta 43,117 KPen arteko lur-erauzketaren ezponda egonkortzeko proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea. Berariaz hasiarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko otsailaren 26an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta

Lurralde Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala