Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1504

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 12koa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena, 2005eko ekainaren 21eko Ebazpenaren bidez Inspecciones y Certificaciones Técnicas, SL (ICETEC) erakundeari Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako kontrol-erakunde moduan jarduteko emandako baimena eguneratu eta zabaltzen duena.

AURREKARIAK

Bat.– Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariaren 2005eko ekainaren 21eko Ebazpenaren bidez, Inspecciones y Certificaciones Técnicas, SL (ICETEC) erakundea Baimendutako Kontrol-Erakundeen Erregistroan inskribatu zen GV-025-A zenbakiaz, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan jarduteko. Erakundearen egoitza, hasieran, Miñanoko Leonardo da Vinci kaleko 9ko E5 eraikineko 001 Bulegoan izan zen (Araba, 01510), baina geroago Mendiola bideko 5era aldatu zen, beheko solairura (01006 Vitoria-Gasteiz).

Bi.– 2007ko abenduaren 27an sartu zen Saileko erregistroan Elias Saenz de Cerain jaunak, Inspecciones y Certificaciones Técnicas (ICETEC) erakundearen izenean, aurkeztutako idazki bat, hain zuzen ere aurretik emandako baimena "Jasogailu eta Igogailuen" arauzko jardute-esparrura zabaltzeko eskabidea egiten zuena. Idazkiarekin batera honakoak aurkeztu zituen:

– Egiaztatze Erakunde Nazionalaren 2007ko abenduaren 18ko Ebazpena.

– OC-I/087 2. berrikuskaketa eranskin teknikoaren ziriborroa, 2007-12-14koa.

– Erantzukizun zibilaren aseguruaren ordainagiriaren kopia.

– 2008. urteko tarifak.

– Izendatutako langileen zerrenda eta ekipoak.

Hiru.– 2007ko abenduaren 14an, Egiaztatze Erakunde Nazionalak ICETEC erakundearen OC-I/087 zenbakiko egiaztapenaren 2. berrikuspenaren eranskin teknikoa argitaratu zuen, non "Jasogailu eta Igogailuen" arloa sartzen baita kontrol erakunde gisa egiaztatzeari dagokionez.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Bat.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, hala ezartzen baita Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 20. artikuluan.

Bi.– Martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak (1997-04-26ko BOE, 100. zk.) aldatu egin zuen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua, Industria Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamendua onartu zuena (1996-02-06ko BOE, 32. zk.). Dekretu haren IV. kapituluko 1. atalak kontrol-erakundeak arautzen ditu: dekretuaren 42. artikulua egiaztapenei buruzkoa da eta 43. artikulua, baimenei buruzkoa.

Hiru.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzan dagoen Baimendutako Kontrol-erakundeen Erregistroan inskripzioa egiteko, lehen aipatutako abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, baita aplikatu beharreko bestelako arauak ere betetzen dituela egiaztatu du Inspecciones y Certificaciones Técnicas, SL (ICETEC) erakundeak, horretarako behar zen dokumentazioa aurkeztuta. Beraz, espedientea izapidetzeko beharrezko diren arauzko baldintzak bete dira.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein haiekin bat etorrita aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariak honako hau

EBATZI DU:

1.– Inspecciones y Certificaciones Técnicas, SL erakundeari aurretik emandako baimena eguneratu eta zabaltzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan baimendutako kontrol erakunde moduan GV-025-A zenbakiaz jarduteko. Erakundearen egoitza Vitoria-Gasteizko Mendiolako Bidea kaleko 5eko beheko solairuan dago (01006). Arauzko eremuen zerrenda honako hau izango da:

• Jasogailuak. Igogailuak: aldizkako ikuskapenak.

– 1985-11-08ko 2291/1985 Errege Dekretua (1985-12-11ko BOE), jasogailuei eta mantentze-gailuei buruzko erregelamendua onartu zuena, eta haren jarraibide tekniko osagarriak: MIE AEM 1etik MIE AEM 3ra bitartekoak.

– Urtarrilaren 21eko 57/2005 Errege Dekretua (2005-02-04ko BOE), dagoen igogailu-parkean segurtasuna areagotzeko manuak ezartzen dituena.

– 1981eko martxoaren 31ko Agindua (1981-04-20ko BOE), 1966ko Erregelamenduaren arabera igogailuei exijitu behar zaizkien gutxieneko baldintza teknikoak finkatzen dituena eta igogailuon aldizkako berrikusketa orokorra egiteko arauak ematen dituena.

– Abuztuaren 1eko 1314/1997 Errege Dekretua, igogailuen inguruko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 95/16/EE Zuzentaraua ezartzeko xedapenak ematen dituena.

– 1987ko irailaren 23ko Agindua (1987-10-06ko BOE), mantenimenduak egiteko aparailuen eta jasogailuen Erregelamenduko MIE-AEME-1 jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena, hain justu ere elektrizitatez edo era hidraulikoan mugiarazitako igogailuei dagokienez. 1991ko irailaren 12ko Aginduak aldatu zuen agindu hori (1991-09-17ko BOE).

• Elektrizitateari buruzko araudia: Behe-tentsioa: Hasierako eta aldizkako ikuskapenak.

– Irailaren 20ko 2413/1973 Dekretua (1973-10-09ko BOE) behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onartzen duena. Dekretu hori urriaren 9ko 2295/1985 Errege Dekretuak (1985-12-12ko BOE) eta jarraibide tekniko osagarriek —MI-BT 001etik BT 044ra bitartekoek— aldatu zuten.

– Abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua (2002-09-18ko BOE) behe-tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena. BT01etik BT51ra bitarteko jarraibide tekniko osagarriak.

2.– Kontrol-erakunde moduan jarduteko baimenaren luzapenak Egiaztatze Erakunde Nazionalak emandako egiaztagiria indarrean dagoen bitartean izango du balioa. Egiaztatzeko Erakunde Nazionalak emandako ziurtagirian aldaketarik egonez gero, zuzendaritza honi jakinarazi beharko dio Inspecciones y Certificaciones Técnicas, SL (ICETEC) entitateak.

3.– Ebazpen honetan berariaz aurreikusi ez diren kasuetan araudi orokorra eta espezifikoa aplikatuko da, baita Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariaren 2005eko ekainaren 21eko Ebazpenak dioena ere. Horren bidez, Inspecciones y Certificaciones Técnicas, SL (ICETEC) erakundeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan kontrol-erakunde gisa aritzeko.

4.– Aldaketarik egonez gero, Industria Establezimenduen Erregistroan dagokion aldaketa egiteko eskatu beharko zaio eskumena duen lurralde-erakundeari.

5.– Aipatu entitateak baimena du adierazitako jardute-eremuetan aritzeko. Baina, aipatu diren erregelamendu eta arau teknikoetan jasota dauden jardueretarako baino ez du balio baimen horrek, Egiaztatze Erakunde Nazionalaren OC-I/87 kreditazio-agirian eta 2007ko abenduaren 14ko Eranskin Teknikoan (2. berrikusketa) zehaztu bezala. Entitateak xedapen hauek bete beharko ditu bere jardueretan: Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legea, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua —martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak aldatua—, eta bestelako baldintza osagarriak.

6.– Entitateak eutsi egin beharko die inskribatzerakoan zituen egokitasun-baldintzei eta, inskripzio hori egiteko oinarrizko izan ziren datuetan aldaketarik egonez gero, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio berehala.

7.– Legeak agindu bezala, ebazpen hau jakinaraz eta argitara dadila agintzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Hala agintzen da 4/1999 Legean (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 12a.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala