Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2007ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Garraio eta Herri Lan Saila
7321

242/2007 DEKRETUA, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari "Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos, SA" sozietate publikoaren kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona eta sozietateko estatutuak aldatzen dituena.

Maiatzaren 24ko 105/1982 Dekretuaren bidez "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, SA" sozietate publikoa sortzea erabaki zen eta sozietatearen estatutuak onartu ziren.

Sozietatearen xede nagusia, martxoaren 21eko 67/2006 Dekretuaren arabera, trenbide-garraioari doazkion zerbitzuak, bidaiarienak zein salgaienak, ematea da, bai eta material gurpilduna eta trenbide-garraioari lotutako bestelako zerbitzu edo jarduera osagarriak mantentzea ere. Bereziki, abuztuaren 25eko 2488/1978 Dekretuaren bidez eta abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari transferitutako trenbideak ustiatu ahal izango ditu sozietateak edozein xedapenek edo arauk hala agintzen badio. Halaber, interes orokorreko trenbide-sarean sartuta dauden lineen gainean mota guztietako trenbide-garraioko zerbitzuak eman ahal izango ditu.

Gizarte helburu hori betetzeko, eta Sozietate Anonimoen Legearen 144., 152. eta horiekin bat datozen artikuluetan xedatutakoaren arabera, Akziodunen Batzar Nagusiari 2007ko kapital-gehikuntzari dagokion hogeita bi milioi hirurogei mila ehun eta hogeita bi (22.060.122) eurotan kapitala gehitzeko proposamena aurkeztu zaio.

Aurrekoaren arabera, "Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos, SA" Sozietate Publikoko Akziodunen Batzar Nagusiak 2007ko abenduaren 18an egin zuen bileran bere kapital soziala handiagotzea erabaki zuen. "Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos, SA" Sozietate Publikoaren egungo kapitala berrogeita hamar milioi hirurehun eta hogeita hamalau mila bostehun eta berrogeita zortzi euro eta lau zentimokoa (50.334.548,04) da, bazkide bakarra denez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak guztiz harpidetu eta ordaindutakoa, eta serie bitan —A eta B— jaulkitako izendun tituluetan gauzatua. Aipatu A serie hori honelaxe dago osatua: zazpi milioi laurehun eta hirurogeita bederatzi mila ehun eta laurogeita sei (7.469.186) akzio izendunen bitartez, bakoitza 4,20 euroko izendun baliokoa; akziook honako zenbakiak dituzte korrelatiboki: 1etik (1) zazpi milioi laurehun eta hirurogeita bederatzi mila ehun eta laurogeita seira (7.469.186) artekoak —bi zenbaki horiek barne direla—, eta guztiak ere harpidetuta eta ordainduta daude. Eta aipatu B serie hori honelaxe dago osatua: hiru milioi laurehun eta hirurogeita hamahiru mila berrehun eta berrogeita hamalau (3.473.254) izendun akzioren bitartez, bakoitza 5,46 euroko izendun baliokoa; akziook, bestalde, honako zenbakiak dituzte korrelatiboki: 1etik (1) hiru milioi laurehun eta hirurogeita hamahiru mila berrehun eta berrogeita hamalaura arte (3473254), —zenbaki bi horiek barne direlarik—, eta guztiak ere harpidetuta eta ordainduta daude; kapital hori gehitu egingo da, A serieko akzio gehiago jaulkiaz; eta horretarako hogeita bi milioi hirurogei mila ehun eta hogeita bi (22.060.122) euro erabiliko dira, beherago zehazten den moduan. Lau euro eta hogei zentimoko (4,20) balio izenduneko bost milioi berrehun eta berrogeita hamabi mila laurehun eta hamar (5.252.410) akzio jaulkiko dira, A seriekoak, eta korrelatiboki ondoko zenbaki hauek izango dituzte: zazpi milioi laurehun eta hirurogeita bederatzi mila ehun eta laurogeita zazpitik (7469187) hamabi milioi zazpiehun eta hogeita bat mila bostehun eta laurogeita hamaseira (12721596) bitartekoak, parekoak eta jaulkipen-gastu eta –zerga orotarik salbuetsiak. Jaulkiko diren akzio berriek aurrekoen eskubide eta betebehar berberak izango dituzte.

Euskadiko Ondareari buruzko azaroaren 17ko 5/2006 Legeak 106. artikuluan honako hau ezartzen du: Enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak

dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Horiek horrela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Garraio eta Herri Lan sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko abenduaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Bazkide bakarraren eskubideez baliatuaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari akzioak erosteko baimena ematea. Lau euro eta hogei zentimoko (4,20) balio izenduneko bost milioi berrehun eta berrogeita hamabi mila laurehun eta hamar (5.252.410) akzio jaulkiko dira, Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos, SA sozietate publikoarenak, A seriekoak, eta korrelatiboki ondoko zenbaki hauek izango dituzte: zazpi milioi laurehun eta hirurogeita bederatzi mila ehun eta laurogeita zazpitik (7469187) hamabi milioi zazpiehun eta hogeita bat mila bostehun eta laurogeita hamaseira (12721596) bitartekoak, parekoak eta jaulkipen-gastu eta –zerga orotarik salbuetsiak. Jaulkiko diren akzio berriek aurrekoen eskubide eta betebehar berberak izango dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos sozietate publikoan daukan partaidetza % 100ekoa izango da.

2. artikulua.– Sozietate publiko horren estatutuetako 5. artikulua aldatu egin da. Honela geratu da:

"5. artikulua.– Kapitala.

Kapital soziala hirurogeita hamabi milioi hirurehun eta laurogeita hamalau mila seiehun eta hirurogeita hamar euro eta lau zentimokoa (72.394.670,04) da eta bi serietan jaulkitako tituluez osatuta dago, A eta B. A seriea hamabi milioi zazpiehun eta hogeita bat mila bostehun eta laurogeita hamasei (12.721.596) akzio izendunez osatuta dago, bakoitzaren balio izendatua lau euro eta hogei zentimokoa (4,20) da, eta batetik (1) hamabi milioi zazpiehun eta hogeita bat mila bostehun eta laurogeita hamaseira (12721596) arteko zenbakiak —biak barne— dituzte; denak erabat harpidetuta eta osorik ordainduta daude.

B seriea hiru milioi laurehun eta hirurogeita hamahiru mila berrehun eta berrogeita hamalau (3.473.254) akzio izendunez osatuta dago, bakoitzaren balio izendatua bost euro eta berrogeita sei zentimokoa da (5,46), eta batetik (1) hiru milioi laurehun eta hirurogeita hamahiru mila berrehun eta berrogeita hamalau (3473254) arteko zenbakiak —biak barne— dituzte; denak erabat harpidetuta eta osorik ordainduta daude".

Vitoria-Gasteizen, 2007ko abenduaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.


Azterketa dokumentala