Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2007ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7312

AGINDUA, 2007ko abenduaren 4koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, metrologia-kontrolerako enpresa emakidadunek 2008. urtean aplikatu ahal izango dituzten gehienezko tarifak arautzen dituena. 3.000 kg-ra bitarteko neurketa-ahalmena duten pisatzeko tresna ez-automatikoen egiaztapenak —aldizkakoak eta konpondu zein aldatu ondorengoak— egiten dituzte enpresa horiek.

Agindu honen bidez egokitu egin nahi dira baskula eta balantzen egiaztapena egiten duten enpresa emakidadunek aplikatu beharreko tarifak eta, horretarako, aurreko urtearekin konparatuz, kontsumoko prezioen indizearen igoerari egokituko zaizkio.

Euskal Autonomia Erkidegoan metrologia kontrola burutzeko bitartekoak ezartzen dituen otsailaren 27ko 38/2001 Dekretuaren bitartez arautu zen autonomia erkidego honetan egiten den metrologia kontrola.

Aipatu dekretuaren 21. artikuluak, araubide ekonomikoaren tituluan honela dio: "metrologia kontroleko zerbitzuak direla eta, enpresa kudeatzaileek kobratuko dituzten tarifak, industria arloan eskumena duen organoak ezarri beharko ditu agindu bidez".

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko abenduaren 1eko Aginduak, metrologia-kontrolerako enpresa emakidadunek 2007. urtean aplikatuko zituzten tarifak arautu zituen, hain zuzen ere, 3.000 kg-ra bitarteko neurketa-ahalmena duten pisatzeko tresna ez-automatikoen egiaztapenak —aldizkakoak eta konpondu zein aldatu ondorengoak— egiteagatik aplikatu zitezkeenak.

Horrenbestez, otsailaren 27ko 38/2001 Dekretuaren 21. artikuluak dioenarekin eta azken xedapenetako lehenengoak dioenarekin bat eginik —azken xedapen horretan ahalmena ematen zaio industriaren arloko eskumena duen sailburuari dekretu hori garatzeko behar diren xedapenak emateko—, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Metrologia-kontrolerako zerbitzuaren emakidadunek gehienez aplikatu ditzaketen tarifak.

Agindu honen I. eranskinean daude metrologia-kontrolerako zerbitzuaren enpresa emakidadunek aplika ditzaketen gehienezko tarifak. 3.000 kg-ra bitarteko neurketa-ahalmena duten pisatzeko tresna ez-automatikoen egiaztapenak —aldizkakoak eta konpondu zein aldatu ondorengoak— egiten dituzte enpresa horiek.

2. artikulua.– Bigarren egiaztapenetan gehienez aplikatu daitezkeen tarifak.

Lehenengo egiaztapenean zuzendu beharreko anomaliak aurkituz gero, 1. artikuluan jasotako gehienezko tarifek ez dute hori kontuan hartzen. Beraz, bigarren egiaztapen horiei agindu honetako II. eranskinean ezarritako gehienezko tarifak aplikatuko zaizkie.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Agindu hau indarrean sartzen denean indargabetuta geratuko da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko abenduaren 1eko Agindua, aipatutako zerbitzuaren emakidadunek 2007an ezar zitzaketen tarifak arautu zituena.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Metrologian eskumena duen zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu hau eta aplikatu beharreko araudia interpretatzerakoan sortzen diren zalantzak erabakitzeko, baita agindu hau garatzeko beharrezko diren xedapenak emateko ere.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean eta, nolanahi ere, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu legezko ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 4a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

I. ERANSKINA
LEHENENGO EGIAZTAPENETAN APLIKATZEKO TARIFAK

Balantzen gehienezko helmena (GEHI)	Gehienezko

	tarifa (euro)

GEHI < 30 kg	63,80	

30 kg < GEHI ≤ 150 kg	128,70	

150 kg < GEHI ≤ 600 kg	181,15	

600 kg < GEHI ≤ 3.000 kg	271,15	

(BEZa barne)

II. ERANSKINA
BIGARREN EGIAZTAPENETAN APLIKATZEKO
TARIFAK

Balantzen gehienezko helmena (GEHI)	Gehienezko

	tarifa (euro)

GEHI < 30 kg	31,90	

30 kg < GEHI ≤ 150 kg	64,35	

150 kg < GEHI ≤ 600 kg	90,60	

600 kg < GEHI ≤ 3.000 kg	135,60	

(BEZa barne)


Azterketa dokumentala