Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6318

IRAGARKIA, laguntza teknikoa kontratatzeko, hain zuzen ere, justizia-administrazioak nazioartean bizi izan dituen erreforma-esperientziak ikertzeko eta baliatzeko eta herritarren zein zuzenbidearen arloko profesionalen informaziorako programak diseinatzeko, planifikatzeko eta ezartzeko dena (A-090/DJT2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Saileko Kontratazio-mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: A-090/DJT-2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko abuztuaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 168. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: mugatua.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Aurrekontuaren zenbatekoa osotara 99.000,00 (laurogeita hemeretzi mila) euro dira: 24.000,00 (hogeita lau mila), 2007. urterako; eta hirurogeita hamabost mila (75.000,00) euro, 2008rako. Hala ere, kontratuaren amaieran, proiektuaren jarraipena kontratatuko da, prozedura negoziatuaren bidez eta publizitaterik egin gabe. Kontratu hori, gehienez, 78.000,00 (hirurogeita hamazortzi mila) eurokoa izango da 2009. urterako eta 21.000,00 (hogeita bat mila) eurokoa 2010. urterako, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen 210.e artikuluan ezarritakoaren arabera.

5.– Esleipena.

a) Data: 2007ko urriaren 5a.

b) Kontratista: Teresa Abadia Buil.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: laurogeita hemeretzi mila (99.000,00) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 8a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala