Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2007ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
6122

AGINDUA, 2007ko urriaren 25ekoa, Herrizaingo sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta bestelako toki erakundeei zuzendutako diru-laguntzak arautu eta horietarako deia egiten duena, mugikortasun segururako hezkuntzako jarduera edota egitarauak gara ditzaten.

Ibilgailuak eta horien erabilera orokorra gizarte garaikidearen ezaugarrietako bat da. Horren erabilerak gero eta pertsona eta salgai gehiago mugitzea ekarri du eta horrela, tresna garrantzitsuena bihurtu da garapen ekonomikorako. Hala ere, erabiliegia izateak kalte asko sortu ditu, trafiko istripuen bidez, bai handitasunagatik zein larritasunagatik: sozialak, ekonomikoak eta osasun komunitariokoak.

Ondorio horiek bide segurtasun arloan ardurako hainbat erakundek neurri egokiak hartzea eskatzen dute, istripuak saihesteko eta, behin gertatuz gero, ondorioak txikiagotu daitezen. Neurri horien artean, hezkuntza nabarmendu behar dugu, oso tresna baliagarria baita bide-erabiltzaileen arriskuko portaerei aurre egiteko eta, gainera, gizartea aldatzeko eta eraldatzeko osagaia izateagatik, pertsonekin eta ingurunearekin mugikortasun seguruagoa eta errespetagarriagoa lortzeko asmoz.

Horregatik, ezinbestekoa da herritarrei zuzendutako prebentziorako hezkuntza-jarduerak eta -programak sustatzea, trafiko istripu gehienetan zuzeneko arrazoien artean dagoen giza faktorea helburua izanik.

Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko azaroaren 8ko (azaroaren 24ko EHAA, 224. zk.) 364/2005 Dekretuak ematen zaidan eskuduntzaren indarrez,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Helburua.

1.– Agindu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta bestelako toki erakundeei zuzendutako diru-laguntzen deialdia arautzea da, 2008an mugikortasun segururako hezkuntzako jarduerak edota programak gauzatu ahal izateko.

2. artikulua.– Diru-kopurua.

1.– Diru-laguntzetarako programa honek gehienez hirurehun eta hogeita hamalau mila (334.000) euro zuzenduko ditu, dagokion aurrekontu partidaren kontura. Ezarritako zenbateko osoa aldatu egin daiteke; horretarako, kontuan hartuko dira, batetik, eskatutako laguntzen orotarako zenbatekoa eta, bestetik, Herrizaingo Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontu-baliabiderik dagoenetz; alabaina, laguntzei buruz ebatzi aurretik egin beharko da aldaketa hori. Horrelakorik gertatuz gero, jendaurrean jakinarazi beharko da Segurtasun sailburuordearen ebazpenaren bidez.

2.– Diru-laguntzak emateko kreditu egokia eta behar adinakoa izan beharko da.

3. artikulua.– Onuradunak.

1.– Agindu honek araututako diru-laguntzen onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko udal eta bestelako toki erakundeak izango dira, baldin eta 2008an mugikortasun segururako hezkuntzako jarduerak edota programak egiten badituzte.

2.– Ezin izango du deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduta duen administrazio-zehazpen edo zigor penalik jaso duen entitate eskatzaileak, edota horretarako ezgaitu dezakeen legezko inolako debekuan sarturik badago, sexu-diskriminazioagatik sortutakoak barne, gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean horri emandako idazketaren arabera.

4. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

1. artikuluan aipatzen diren diru-laguntzak ondoren zehazten diren kontzeptuengatik eska daitezke:

– Hezkuntzako jarduerak edota programak, Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoan (2007-2010) ezarritako lehentasunezko jarduera arlo eta ekintza-lerroekin zuzenean lotuta daudenak.

– Mugikortasun segururako heziketaren eremuan, gizartearen sentiberatasuna eta parte hartzera bultzatzen dituzten kanpainak eta jardunaldiak burutzea.

– Dibulgazio-materialak argitaratzea, mugikortasun segururako heziketa-baloreak sustatzen dituztenak.

– Arduradunak prestatzea, mugikortasun segururako hezkuntzako jarduerak edota programak garatzeko.

– Beste ekintza edota programa batzuk, mugikortasun segururako heziketa sustatzera zuzenduta.

5. artikulua.– Beste diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Agindu honek araututako diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu berarekin eman ditzakeen beste diru-laguntzekin, beti ere gain-finantzaketarik gertatzen ez bada. Kasu horretan, emandako diru-laguntzaren kopurua gehiegizkoa litzatekeen zenbatekoan murriztuko da.

6. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

1.– Agindu honetako 2. artikuluan aurreikusitako zuzkidura ekonomikoa eskatzaileen artean banatuko da lehiaketa bidez, 12. artikuluan zehaztu diren balorazio-irizpideak kontuan izanik. Proportzionaltasunaren irizpidea erabiliko da diru-laguntzak emateko, honela: diru-kopurua eskaera guztien artean banatuko da balorazio fasean lortutako puntuazioaren ehunekoan eta diru-kopuru mugatua eta ezarritako portzentajeak errespetatuko dira, eskatutako zenbatekoa gainditu gabe.

2.– Zehaztutako gastuen behin betiko kostu erreala aurkeztutako aurrekontua baino txikiagoa bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa dagokion proportzioan murriztuko da, orduan diru-laguntzaren portzentajea oinarri berriaren gainean aplikatuko da.

3.– Zehaztutako gastuen behin betiko kostu erreala, berriz, aurkeztutako aurrekontua baino handiagoa balitz, emandako diru-laguntza ez da gehituko.

7. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Interesa duten entitateek Agindu honen eranskinean agertzen den eredu normalizatuaren arabera beteriko eskaerak aurkeztu beharko dituzte, eta aurkeztu ere Herrizaingo Saileko erregistro nagusian, hots, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, edo bestela azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein egoitzatan, 45 egun naturaleko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

8. artikulua.– Dokumentazioa.

Eskabidearekin batera, agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

1.– Udal edo toki entitatean eskumena duen organoaren akordioa, diruz lagundu nahi diren jarduerak edota programak onartzen dituena.

2.– Azalpen txostena, zehaztasunez hauxe jasoko duena:

a) Udalerriko edo herriko mugikortasun segururako hezkuntzari buruzko beharren diagnosia.

b) Jardueren edota programen zerrenda, beharren diagnosiaren egokitzapena zehaztuko duena. Honakoak jasoko ditu:

– Helburuak.

– Hartzaileak /dedikazio-orduak zenbatzea.

– Denboralizazioa.

– Metodologia.

– Bere garapenerako beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak. Giza baliabideei dagokienez, kopurua eta dedikazio-orduak zehaztuko dira. Horrez gain, udaleko edo toki entitate bateko edota propio kontrataturiko langileak diren ere zehaztuko da.

– Ebaluazio-tresnak, garatutako jardueren edota programen eragina ezagutzea ahalbidetzen dutenak.

3.– Esperientziaren egiaztagiria, azken 10 urteetan burututako bide-heziketa jarduerak edota programak garatzen. Horrelakorik ez dute egin behar Herrizaingo Sailak horretarako emandako diru-laguntzak jaso dituzten udalek.

4.– Proposatutako jarduera edota programen finantziazio-plana, diru-atalka berezituriko aurrekontu osoa zehaztuz.

5.– Udaleko Idazkaritzak edota Esku-hartze alorrak, edo toki entitateak egindako egiaztagiria, diruz lagundu gabeko gastua estaltzeko finantza-ahalmenaren berri ematen duena.

9. artikulua.– Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea.

Trafiko Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean antzemango balu aurreko artikuluetan ezarritako baldintzak, baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. artikuluarenak ere, betetzen ez direla, interesdunari jakinaraziko dio hamar eguneko epea duela akatsa zuzentzeko edo ezinbesteko agiriak aurkezteko. Eta, horretaz gain, horrela egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, ebazpen baten bidez egingo dena.

10. artikulua.– Diru-laguntzak kudeatzeaz arduratzen den organoa.

Trafiko Zuzendaritzari dagozkio deialdi honetako laguntzak kudeatzeko lanak.

11. artikulua.– Balioespen-epaimahaia.

1.– Aurkeztutako eskabideen azterketa eta ebaluaziorako Balioespen-epaimahaia eratuko da, ondorengo kideez osatua:

Epaimahaiburua: Trafiko zuzendaria.

Kideak: Trafikoko Zuzendaritzaren bi teknikari.

Idazkaria: Herrizaingo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako teknikari bat.

2.– Balioespen-epaimahaiak erabakiak gehiengo sinplez hartuko ditu, Agindu honetako 12. artikuluak ezarri dituen esleitzeko irizpideetan oinarrituz eta erabaki-proposamena Segurtasun sailburuordeari zuzenduko dio.

12. artikulua.– Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak.

1.– Emandako diru-laguntzen erabaki-proposamena egiteko, Balioespen-Epaimahaiak irizpide eta portzentaje hauek izango ditu kontuan:

a) Proposatu diren hezkuntzako jarduerak edota programak Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoan (2007-2010) ezarritako lehentasunezko jarduera arlo eta ekintza-lerroekin egokitzea, gehienez ere % 20 arte.

b) Udal edo toki entitateen agente sozialek proposatutako jarduera edota programak garatzen parte har dezatela bultzatzeko aurreikusitako neurriak, gehienez ere % 5 arte.

c) Jarduera edota programa bakoitzeko pertsona eta ordu kopurua, horretarako ponderatutako balioespena egingo da udal edota toki entitate bakoitzeko biztanle kopuruaren arabera, gehienez ere % 25 arte.

d) Udal edo toki entitatearen berezko langile-kopurua eta dedikazio-orduen kopurua, jarduerak edota programak burutzeko beharrezkoa dena, gehienez ere % 25 arte.

e) Aurkeztutako azalpen-memoriaren kalitatea, gehienez ere % 20 arte.

f) Azken 10 urteetan burutu diren bide-heziketari buruzko jarduerak edota programak garatzen lortutako esperientzia, gehienez ere % 5 arte.

13. artikulua.– Ebazpena.

1.– Eskabideak aurkezteko epea agortutakoan, hiru hilabeteko epearen barruan hartuko du Segurtasun sailburuordeak deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko erabakia, Balioespen-epaimahaiak egindako proposamena ikusi ondoren. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek ezagut dezaten.

2.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluak dioenaren arabera, epea igaro ondoren ebazpena interesdunari jakinarazten ez bazaio, dagokion eskabidea ez dela onartu ulertuko da.

3.– Diru-laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko ezinbestekoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen eremuan badaude, oraindik izapidetzen egon daitekeen itzultze edo zigortze-prozedura bukatuta egotea.

14. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzeko modua.

Diru-laguntzen onuradun suertatu diren udal zein toki entitateek esleipenaren arrazoi izan diren materialak eta ekintzak eskuratu eta kontratatu beharko dituzte, eta faktura orijinalak edo eskumeneko organoak konpultsatutako kopiak Trafiko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte 2008ko abenduaren 1a baino lehen. Diru-laguntzen ordainketa honela izango da:

a) Berariaz ezezkorik ematen ez bazaio, % 80 ordainduko da, Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak ematen dituen Segurtasun sailburuordearen Ebazpena EHAAn argitaratu eta gero.

b) Gainontzeko % 20 ordainduko da, Trafiko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) 2008ko abenduaren 1a baino lehen burutze-memoria aurkeztu eta gero, hauek jasoko dituena:

– Egindako jarduera edota programen zerrenda xehatua.

– Jarduera edota programa bakoitzeko hartzaile kopurua eta dedikazio-orduak.

– Jarduera edota programa bakoitzaren ebaluazio kuantitatiboa eta kualitatiboa, destinoko taldean izandako eragina baloratu ahal izateko.

– Argitalpenak dituen jarduera edota programen kasuan horien 10 ale gehituko dira.

– Emandako diru-laguntza behar bezala erabili dela dioen Ebazpena, udal edo toki entitateko eskumeneko organoak emana, baita horri atxikitako sarrerak eta gastuak, diruz lagundutako gastuaren fakturak edo agiriak ere; eta, hala badagokio, helburu bererako bestelako diru-laguntzarik jasotzearen berri zehaztu beharko du.

15. artikulua.– Entitate onuradunaren betebeharrak.

Agindu honetan araututako diru-laguntzak jasoko dituen erakundeak betebeharrok ditu:

a) Emandako diru-laguntza onartzea, diru-laguntza ematen duen ebazpenean ezarritako baldintzen arabera. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela jakinarazten duen agiria jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamabost eguneko epean, onuradunek zehazki eta idatziz honi uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

b) Diru-laguntza erabiltzea berez dagokion helbururako, salbu diru-laguntzaren baldintzak aldatzeari buruzko 16. artikuluan ezarritakoa aplikagarria gertatzen bada.

c) Beste administrazioetatik edo erakunde publiko zein pribatuetatik, helburu bera duten laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, Trafiko Zuzendaritzari jakinaraztea, hamar eguneko epean aipatu gorabehera jakiten denetik kontatzen hasita.

d) Aurkeztutako egitasmoan esleipena egiterakoan kontuan izandako gorabehera objektibo edo subjektiboen artean aldaketarik emanez gero, horren berri Trafiko Zuzendaritzari ematea, aurreko paragrafoan ezarritako epean.

e) Laguntza eman duen entitateak egindako egiaztapen-ekintzen menpe jarri eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren egitekoen barruan, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatzen dieten adina informazio aurkeztu beharko diete.

f) Bere gain utzitako datu-bilketetan edo erregistratzeko beste tekniketan laguntzea, mugikortasun segururako hezkuntzako programak edota kanpainak ebaluatzeko.

g) Sortutako material guztietan Herrizaingo Saileko finantzazioa izan dela zehaztuko da argi eta garbi, bi administrazioen logotipoa ere sartuko da.

h) Egingo diren kartel, testu eta dokumentu guztiak euskaraz idatziko dira edota euskaraz eta gaztelaniaz.

i) Azterlan, programa, jardunaldi, argitalpen, eta abarrek genero-berdintasunaren ikuspegia izango dute eta hizkeran eta irudian bereizketa-kutsurik ez agertzea bermatuko dute.

16. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatuz gero, eta betiere, diru-laguntzaren helburua bete bada, edo bestelako erakunde publiko edo pribaturen batek, aldi berean, laguntza edo diru-laguntzarik eman badu, diru-laguntzak emateko erabakia alda daiteke. Ondorio horietarako, Trafiko Zuzendaritzak dagokion likidazio-erabakia emango du; bertan, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa egokitu egingo da.

17. artikulua.– Arauak ez betetzea.

Deialdi honetan eta diru-laguntza eman ahal izateko ezarri diren baldintzetako bat ez dela bete egiaztatzen bada, 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretu eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera, Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrera itzuli beharko da jasotako zenbateko osoa gehi legez dagozkion interesak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta beraren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Herrizaingo sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango ditu ondorioak Agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 25a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

ERANSKINA

EAEKO UDAL ETA BESTE TOKI ENTITATE BATZUENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK, 2008AN MUGIKORTASUN SEGURURAKO HEZKUNTZAKO JARDUERAK EDOTA PROGRAMAK BURUTZEKO
ESKABIDE ORRIA

UDAL EDO TOKI ENTITATEAREN DATUAK

Udal edo toki entitatea:

Posta helbidea:

PK:	Herria:

Tel.:	Posta elektronikoa:

LEGEZKO ORDEZKARIAREN DATUAK

Deiturak eta izena:

NAN:

Betetzen duen kargua:

HARREMANETARAKO PERTSONA

Deiturak eta izena:

NAN:

Betetzen duen kargua:

Tel.:	Posta elektronikoa:

ESKABIDEAREKIN BATERA DOAZEN DOKUMENTUAK

n 	Udal edo toki entitatean eskumena duen organoaren akordioa.

n 	Azalpen-memoria, 8.2 artikuluaren arabera.

n 	Azken 10 urteetan burututako bide-heziketa jarduerak edota programak garatzen lortutako esperientziaren agiria (salbu horretarako Herrizaingo Saileko diru-laguntzak jaso dituzten udalak).

n 	Proposatutako jarduera edota programen finantzazio-plana, diru-atalka berezituriko aurrekontu osoa zehaztuz.

n 	Udaleko Idazkaritzak edota Esku-hartze alorrak, edo toki entitateak egindako egiaztagiria, diruz lagundu gabeko gastua estaltzeko finantza-ahalmenaren berri ematen duena.

Adierazi nahi dut eskabide honetan azaldu ditudan datu guztiak egiazkoak direla eta eskabide honek betetzen dituela Herrizaingo sailburuaren 2007ko ............. aren .......ko Aginduan zehaztutako baldintza guztiak.

.......................(e)n, 2007ko................aren ...(e)an

Legezko ordezkariaren sinadura eta udal edo toki entitate eskatzailearen zigilua.

Herrizaingo sailburua,


Azterketa dokumentala