Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Euskal Herriko Unibertsitatea
4324

EBAZPENA, 2007ko uztailaren 4koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, berezko tituluei buruzko arautegi bateratuan egindako aldaketak argitaratzeko dena.

UPV/EHUko Estatutuetako 130.2 artikuluari jarraituz, Gobernu Kontseiluari dagokio UPV/EHUko berezko tituluak lortzera zuzendutako berezko ikastaroak erregulatzeko arau orokorrak zehaztea, eta, batez ere, ikastaro horiek irakasleen irakats zaman izango duten eragina eta gutxieneko baldintzak. Dena dela, Estatutuetako 130.3 artikuluan zehaztutakoaren babesean, Gobernu Kontseiluak dauka berezko tituluen, espezializazio ikastaroen eta unibertsitateko beste ikasketa batzuen prezioak zehazteko eskumena.

Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak, 2006ko abenduaren 20an egindako bileran, berezko ikasketei buruzko arautegi bateratua onartu zuen eta 2007-03-13an argitaratu zen EHAAn. Arautegi horretan zehaztuta daude graduondoko titulazioak, gradukoak eta etengabeko prestakuntzakoak. Arautegi horretako 3.A.2 artikuluan jasota daude gradu titulazio ofizialei lotutako berezko tituluak, bai eta horietara sartzeko baldintzak ere.

Era berean, jasota dago guztira 20-30 ECTS kreditu izango dituztela eta iraupena kasuan kasuko gradu tituluaren araberakoa izango dela.

Hala ere, ikasketa hauek izan beharko lituzketen ezaugarriak aztertu ondoren, ikusi dugu egokia dela titulu hauek gehienez izan dezaketen kreditu kopurua handitzea. Gure proposamena da gehienez ere 60 kreditu zehaztea, hartara malgutasuna handiagoa baita eta bi ikasketa moten arteko bateragarritasuna erabatekoa. Horrela, bada, Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak, 2007ko ekainaren 21ean egindako bileran, aipatutako arautegiko hirugarren artikulua aldatzea erabaki zuen.

Hori guztia kontuan hartuta, eta ekainaren 29ko 19/1998 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko denak, 4.7 artikuluan zehaztutakoaren babesean (1998-07-16ko EHAA), honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Berezko Ikasketen Arautegi Bateratuko 3.A.2 artikulua.

Leioa, 2007ko uztailaren 4a.

ERREKTOREA.

B.O., Errektoregoaren 2006ko uztailaren 20ko Ebazpenari jarraituz, (2006ko abuztuaren 21eko EHAA)

Graduko eta Graduondoko Ikasketetako errektoreordea,

CARMEN GONZÁLEZ MURUA.

ERANSKINA

3.A.2 artikulua.– Gradu titulazio ofizialei lotutako berezko tituluak, lotutako titulazio ofizialean ikasketak egiten ari direnentzat. Guztira 20-60 ECTS kreditu izango dituzte; iraupena izango da atxikitako gradu tituluaren araberakoa. Halaber, titulazioa lortzeko gradu ofiziala eduki behar da. Titulazioaren izena hau izango da: "..........–n aditua, .........–ko gradu titulazioari atxikia".


Azterketa dokumentala