Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2006ko abuztuaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
4185

EDIKTUA, maizterra kaleratzeko 541/06 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: Maizterra kaleratzeko 541/06 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Luis German Arrieta Canta eta Maria Elena Lopez Cenzano.

Abokatua: Rafael Rosado eta,

Prokuradorea: Irune Otero Uria.

Demandatua: Andres Pina Rico.

Gaia: ez ordaintzeagatik maizterra kaleratzea eta errentak erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Onetsi egiten dut Otero prokuradore jaunak, Elena Lopez Cenzano andrearen eta Luis German Arrieta Canta jaunaren izenean eta ordez, Andres Pina Rico jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta ondorioz:

1.– Deklaratu egiten dut bidezkoa Vitoria-Gasteizko (Araba) Pintore kaleko 92ko 4. solairuan dagoen etxebizitzatik maizterra kaleratzea eta, halaber, alderdiak lotzen dituen errendamendu-kontratua suntsitua dagoela. Alderdi demandatua etxea uztera kondenatzen dut eta ohartarazten diot legez jarritako epean hala egiten ez badu bertatik kaleratua izango dela, bere pentsutan.

2.– Kondenatu egiten dut demandatua lau mila zortziehun eta bat euro eta hirurogeita hiru zentimo (4.801,63) ordaintzera, bai eta legezko interesak eta etxebizitza utzi arte sortzen diren kopuruak ere. Alderdi demandatuari, halaber, prozedura honetan sortutako kostuak ezartzen dizkiot.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa Arabako Probintzia Auzitegian, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikuluaren arabera.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457. artikulua).

Nire epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legeko 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean ebazpen hori ediktu bidez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko uztailaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala