Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2006ko abuztuaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
4184

EDIKTUA, titulu judiziala betearazteko 526/05 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Prozedura horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

106/06 AUTOA

Epailea: Ignacio de la Mata Barranco.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta seiko apirilaren hemeretzia.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Angela Basterrechea Garalderen eta Jose Luis Diez Zamoraren arteko ezkontzako erregimen ekonomikoa likidatzeko jarduketa hauetan gauzatu da idazkari judizialaren aurreko agerraldia, hain justu ere likidazioaren gaineko zehaztasunei dagokienez ezkontideen arteko akordioa lortzeko legeek aurreikusten dutena.

Bigarrena.– Agerraldian Angela Basterrechea Garalde baino ez zen izan, beste ezkontidea Jose Luis Diez Zamora ez zen azaldu, zitazioa egin eta ez azaltzearen ondorioez ohartarazi zitzaion arren.

Bertaratu ez zen ezkontidea azaldu zen ezkontideak proposatutako likidazioarekin bat zetorrela jo zen, jasotako aktan esaten denaren arabera.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bakarra.– Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 810.4 artikuluan ezartzen denez, justifikatutako kausarik izan gabe, likidazioari buruz akordio bat egiteko izendaturiko egunean ezkontideetariko bat ez bada azaltzen idazkariaren aurreko agerraldian, azaldu den ezkontideak egindako proposamenarekin beste ezkontidea bat datorrela joko da; eta kasu honetan, ezkontide biak azaltzen direnean legez, akordio bat egin ezkero, aktan jasoko da eta egintza amaitutzat joko da, eta aipatutako legeko 788. artikuluko lehenengo bi idatz-zatietan aurreikusitakoarekin bat etorriaz gauzatu egingo da akordioa, hau da, likidazioa onartzeko autoa emango du auzitegiak eta ondare komunaren zatiketa protokolizatzeko aginduko du.

Eta ebazpenaren aurrekarietan azaltzen denez, aipatutakoa da autoetako kasua, eta bidezkoa da aipatu kasuetariko edozeinetarako aurreikusitako autoa ematea

XEDAPENAK

1.– Angela Basterrechea Garaldek eta Jose Luis Diez Zamorak ezkontideek osaturiko ezkontzako erregimen ekonomikoaren likidazioa onartzen da. Likidazio hori 2006ko apirilaren 19an idazkari judizialaren aurrean egindako agerraldian finkatu zen.

2.– Banatzeko eragiketaren protokoloa dagokien txandako Notaritzan egitea onartzen da eta, horretarako, demandatzaileari beharrezko diren gauza guztien testigantza emango zaio.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, honakoa jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Eta Jose Luis Diez Zamora jaunaren bizilekua ezezaguna denez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut idazki hau.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2006ko ekainaren 19a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala