Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2006ko abuztuaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
4183

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 533/05 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 533/05 prozedura arrunta bideratu da Groupama Seguros y Reaseguros SA aseguru-etxeak eskatuta, Francisco Javier Gómez Páramoren aurka (gaia: zenbateko bat erreklamatzea). Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

EPAIA

Epailea: María Ángeles Fuentes Peña.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta seiko ekainaren hamabia.

Alderdi demandatzailea: Groupama Compañía de Seguros y Reaseguros SA.

Abokatua: José María Suanzes Rey.

Prokuradorea: Francisco Javier Sanz Velasco.

Alderdi demandatua: Francisco Javier Gómez Páramo.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioko gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egin dut Sanz Velasco prokuradore jaunak Groupama Compañía de Seguros y Reaseguros SAren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Francisco Javier Gómez Páramoren aurkakoa. Beraz, demandatua auzi-jartzaileari 8.755,48 euro ordaintzera kondenatzen dut, baita interpelazio judizialetik sortutako legezko interesak ere. Kondenatuak, halaber, prozesuko kostuak ordaindu beharko ditu.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (Prozedura Zibilari buruzko Legea, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Durangon (Bizkaia), 2006ko ekainaren 12an.

Eta Francisco Javier Gómez Páramo demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta seiko ekainaren hamabian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala