Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2006ko abuztuaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
4182

EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko jabari-espediente baten 540/06 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak

JAKINARAZTEN DUT:

Epaitegi honetan zenbait finka inmatrikulatzeko aipatutako espedientea bideratzen ari dela. Finkak:

Landa-finka.– Honakoek osatzen dute: Arguelles izeneko lekuan dagoen sagastia; eta Bidaburu baserriaren parte izan zen lur-saila, Eche-Azpiya izena duena. Azken honen erdia sagastia da eta beste erdia belardia, eta Santiagon (Astigarraga) hogeita hamalau zenbakia du.

Ediktu honen bidez eta gaur emandako probidentziaren indarrez, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei, ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean espedientean agertu eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.

Donostia-San Sebastián, 2006ko ekainaren 20a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala