Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2006ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
3671

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioaren gainean bideratutako 939/05 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ZEDULA

Adostasunik gabeko dibortzio bati buruz Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian burututako 939/05 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Joseba Mancisidor Zamora jaunak eskatuta hasi da Delia Maria Duarte Fiore andrearen kontra. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

324/06 EPAIA

Epailea: Cristina López de la Fuente.

Barakaldo, bi mila eta seiko maiatzaren hogeita laua.

EPAITZA

Delia Maria Duarte Fiore andrearen aurka, Joseba Mancisidor Zamora jaunaren izenean eta ordez Canduela Alba prokuradoreak aurkeztutako dibortzio-demanda onesten dudanez gero, auzilarien arteko dibortzioa xedatzen dut, legezko ondorio guztiekin hain justu ere.

Ez da kosturik ezarri behar.

Epai hau irmo bihurtzen denean, eman bedi testigantza eta bidal bekio Portugaleteko Erregistro Zibilari, han idazpen egokia egin dadin.

Epai honen berri eman alderdiei, eta jakinarazi ez dela irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela: epaitegi honetan aurkeztu beharko dute, bost eguneko epean. Probintzia Auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.

Nire epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut.

Barakaldo, bi mila eta seiko maiatzaren hogeita laua.

Eta Delia Maria Duarte Fiore demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta seiko maiatzaren hogeita hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala