Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
2088

EDIKTUA, L2 802/04 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 802/04 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Xerox España The Document Company SAU.

Abokatua:

Prokuradorea: Concepción Imaz Nuere.

Demandatua: Euskal Herriko Marketing Institutua.

Gaia: N01 judizio arrunta.

Aipatu judizioan, 2006ko martxoaren 1ean epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita:

EPAITZA

Baietsi egin dut Imaz prokuradore andreak Xerox España The Document Company SAUren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Euskal Herriko Marketing Institutua SAren aurka. Demandatua auzi-jartzaileari 3.311,04 euro ordaintzera kondenatzen dut. Halaber, prozedura honetako alderdiek sinatutako errentamendu-kontratua, hain zuzen, enpresa auzi-jartzailearen 796687 zenbakikoa, desegintzat deklaratzen dut Xerox markako ekipoari dagokionez (5065 modeloa, 2213588837 serie-zenbakia). Demandatua auzi-jartzaileari aipatu ekipoa itzultzera kondenatzen dut. Kostuak demandatuak ordaindu beharko ditu.

Demandatuak, Euskal Herriko Marketing Institutuak, helbidea egun non duen ez dakigunez gero, erabaki da ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea.

Aipatu ebazpenaren aurka, demandatuak apelazio errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2006ko martxoaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala