Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2006ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia
1978

EDIKTUA, 69/05 hitzezko judizio autoen ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – 2. Sekzioa.

Errekurtsoa: L2 2410/05 hitzezko judizioari apelazioa.

Errekurtsogilea: Jorge Pando Valle.

Abokatua: José Luis Maqueda Ampudia.

Prokuradorea: Beatriz Lizaur Suquía.

Errekurritua: Unai Kerejeta López.

Aipatu errekurtsoaren gainean epaia eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

"Hiriburu honetako Probintzia Auzitegiak (orri-bazterreko jaun-andreek osatzen dute) apelazioaren izapideetan L2 69/05 hitzezko judizioaren autoak ikusi ditu. Auto horiek Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiak bideratu dira Unai Kerejeta Lópezek eskatuta -demandatzaile-apelatua- (Aranguren Letamendia prokuradore andreak ordezkatuta eta Usobiaga Sologaistoa letraduak lagunduta), Jorge Pando Valleren aurka –demandatu-apelatzailea- (Lizaur Suquía prokuradore andreak ordezkatuta eta Maqueda Ampudia letradu jaunak lagunduta), eta Sergio Pando Valleren aurka (demandatua eta auzi-iheslaria). Hori guztia, aipatu epaitegiak 2005eko maiatzaren 20an emandako epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoaren arabera.

EPAITZA

Ezetsi egin dugu Jorge Pando Valle jaunak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bergarako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaileak 2005eko maiatzaren 20an emandako epaiaren aurkakoa. Errekurtsoa ezetsita, beraz, osorik berresten dugu aipatutako ebazpena, bertako erabaki guztiei eutsiz. Auzialdi honetan sortutako kostuak, bestalde, alderdi errekurtsogileari ezartzen dizkiogu.

Eta epai honen bitartez behin betiko epaituz, erabaki, agindu eta sinatu dugu."

Sergio Pando Valle demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez gero, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.

Donostia-San Sebastián, 2006ko martxoaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala