Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritza Berezia
1184

ERABAKIA, Zergei buruzko 58/2003 Lege Orokorraren 81.5.d artikuluaren babesean kautelazko neurriak hartzeko epea luzatzekoa.

AURREKARIAK:

Lehenengoa.– 2005eko uztailaren 11n, Euskal Autonomia Erkidegoko AEATko ordezkari bereziak honako erabakia eman zuen:

"Aduanetako Lurralde Bulegoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko II.EE.k egiaztatze- eta ikerketa-jarduerak hasi ditu Servicios Financieros Vehical SL zergapekoaren gainean (IFZ: B95291878). Ikuskapen-prozedura honetan agerian jarri dira ondoko

EGITATEAK:

Lehenengoa.– Zerga-zorrak izatea.

Zenbait zerga-zor aurkitu da ondoko zerga-kontzeptuek, denboraldiek eta zenbatekoek sortuak:

Kontzeptua	Aldia	 Zenbatekoa

565 I/S Mod. garraiobideak determ.	2005	70.612 euro

Zor hauek Europar Batasunetiko ibilgailuen salmentan dute jatorria.

Bigarrena.– Zerga-zorraren kobrantza zapuztua edo larriki oztopatua gertatzeko arriskua.

Zerga-zorraren kobrantza zapuztua edo larriki oztopatua gertatzeko zantzu arrazionalak daude, ondoko inguruabarrez ohartu ostean:

1.– Entitatearen ordezkariak Ikuskaritzak egindako eskaria ez du aintzat hartu, BEZa edo egiaztatzeko eta ikertzeko ikuskapen-lanak hasi direla jakinarazterakoan.

2.– AEAT honen datu-base finkatuko informaziotik ondoriozta daiteke subjektu pasiboak obligazio fiskalak gaizki bete dituela.

3.– Ikuskatutako entitateak Europar Batasunetiko gama altuko ibilgailuen salerosketa den bezalako sektore arriskutsuan jarduten du eta BEZaren eta IEDMTren iruzur-azpikerien "lehen maila" deiturikoan jarduten duten entitateei dagozkien ezaugarriak ditu.

Ondasun hauek atzeman zaizkio:

Modeloa	Txasis zk.	Ezaugarriak

Modelo	N.º bastidor	Características

BMW-320D	WBAAP710405L37379	Diesel motorra / Motor diesel

Mercedes Benz (C220-CDI)	WDB2030081F550782	 “ “

Audi A6 3.0.TDI	WAUZZZ4F15N030258	 “ “

Volkswagen Touareg	WVGZZZ7LZ5D078062	 “ “

Mercedes Benz S400 CDI	WDB2200281A257659	 “ “

Ibilgailu hauek Trafiko Buruzagitzan aurkeztu dira matrikulatuak izan daitezen, ikuskatutako entitateak ondasun hauen berri eman izan du aurreikus daitekeenez.

Hirugarrena.– Aurreneurrizko enbargoa eta enbargatutako ibilgailuen matrikulatzea debekatzea.

Geroan zerga-zorrak kobratzea ziurtatzeko kautelazko neurri egokiena ondasunak enbargatzea da.

Kasu honetan, enbargatutako ondasunak oraindik matrikulatu gabeko ibilgailu automobilak dira.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Lehenengoa.– Zergari buruzko Lege Orokorraren 146. artikulua.

Zergari buruzko Lege Orokorraren 146. artikuluak dio:

"1. Ikuskatze-prozeduran behar bezala sortutako kautelazko neurriak hartu ahal izango dira, zerga-betebeharren existentziaren edo betetzearen froga erabakigarriak ez daitezen desager, desegin edo alda edo gerora euren existentzia edo erakusketa ez dadin ukatua izan.

Kautelazko neurriak zergapeko merkantzia edo produktuak zigilatzea, gordailatzea edo konfiskatzea izan ahal izango dira, hala nola liburuak, erregistroak, dokumentuak, artxiboak, lokalak edo dena delako informazioa izan dezaketen datuen lanketako ekipo elektronikoak."

Bigarrena.– Zergari buruzko Lege Orokorraren 134. artikulua.

Zergari buruzko Lege Orokorraren 134. artikuluak dio:

"4. Automobilak, kamioiak, motozikletak, itsasontziak, aireontziak edo bestelako ibilgailuak direnean, aurreko idatz-zatian xedatutakoaren arabera jardungo da. Ez balitz ondasunaz jabetzea posible izango, premiatutakoari enbargoaren berri emango zaio eta, bere agiriekin eta giltzekin, bost eguneko epean, dirubilketa organoen esku utz ditzala eskatuko zaio. Hala egiten ez badu eta ondasuna aurkitzen ez bada, bestelako ondasunak ere enbargatu ahal izango dira; hala ere, autoritateei zirkulazio-zaintza euren gain har dezatela aginduko zaie eta gainontzekoei, aipatu ondasunak, dauden lekuan daudela, atzitu, gordailatu eta zigilatzeko eta transmisioa edo ogasun publikoko eskubideak urratzen dituen bestelako edozein jarduera galarazteko jardun dezatela."

Hirugarrena.– Proposamena eta erabakia.

Euskadiko Dirubilketako Lurralde Bulegoak eta Aduanetako

Lurralde Bulegoak, aurreko puntuetan oinarrituz, 2005-07-11ko idazkiaren bidez aipatu zorren kobrantza ziurtatzeko kautelazko neurriak hartzea proposatu zuten.

Espedientean adierazi diren inguruabarrak ikusita, egindako proposamena kontuan hartuta, eta kasu honetan zerga-zorraren kobrantza ziurtatzeko beharra xedatzen duten inguruabarrak aldi berean gertatzen direnez

ERABAKIA:

Zergei buruzko 58/2003 Lege Orokorraren 146. artikuluan xedatutakoaren arabera, ondoko kautelazko neurria hartzea:

1.– Ondoren aipatzen diren ondasunen kautelazko eta behin-behineko prebentziozko enbargoa agintzea:

Modeloa	Txasis zk.	Ezaugarriak

Modelo	N.º bastidor	Características

BMW-320D	WBAAP710405L37379	Diesel motorra / Motor diesel

Mercedes Benz(C220-CDI)	WDB2030081F550782	 “ “

Audi A6 3.0.TDI	WAUZZZ4F15N030258	 “ “

Volkswagen Touareg	WVGZZZ7LZ5D078062	 “ “

Mercedes Benz S400 CDI	WDB2200281A257659	 “ “

2.– Enbargatutako ibilgailuen matrikulazioa debekatzeko agintzea; Probintziako Trafiko Buruzagitzari berehala emango zaio honen berri.

Eskumena duen organoak beharrezko neurriak hartu beharko ditu kautelazko neurria eraginkorra izan dadin, eta aipatu xedapena betetzen dela begiratu beharko du.

Erabaki honen aurka interesdunak berraztertzeko aukerako errekurtsoa jarri ahal izango dio organo honi, jakinarazpena egin eta hilabeteko epean, Zergei buruzko 58/2003 Lege Orokorraren 222. eta 223. artikuluak, aukerako berraztertzeko errekurtsoa organo berari epe berean, administrazioarekiko diru-erreklamazioa dagokion Auzitegi Ekonomiko Administratiboari.

Bilbao, 2005eko uztailaren 11.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO

AEAT-KO ORDEZKARI BEREZIA".

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Lehenengoa.– Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 81.5 artikuluak honela dio:

"5. Kautelazko neurriek, hartzen direnetik aurrera sei hilabetez izango dituzte ondorioak, ondoko kasuetan ezik:

a) Premiamendu-prozeduran enbargo edo kautelazko neurri judizial bihurtzen badira; orduan, kautelazko neurria hartzen den egunetik aurrera izango dituzte ondorioak.

b) Kautelazko neurriak hartzeko inguruabarrak desagertzen badira.

c) Interesdunak eskatuta, nahikoa dela suposatzen den bestelako berme batez ordezkatzea erabakitzen bada.

Edonola ere, kautelazko neurriak altxatu egin beharko dira ondoko kasuetan: zergapetuak kreditu-erakunde edo elkarren bermerako sozietate baten abal solidarioa edo kautelazko neurriaren zenbatekoa kobratuko dela bermatzen duen kauzio-aseguruko agiria aurkezten badu. Kautelazko neurriak ziurtatzen zuen zerga-betebeharra betetzeko borondatezko aldian zergapetuak ordainketa egiten badu, sartu beharrekoa sartzea galarazi gabe, jarritako abalaren kostuak ordaindu beharko ditu Zerga Administrazioak.

d) Aipatu epea arrazoitutako erabaki baten bidez luzatzen bada; betiere luzapena sei hilabete baino gutxiagokoa izango da."

Bigarrena.– Servicios Financieros Vehical SL enpresa non dagoen jakiteko eta ikuskatze-prozesuan interesduna agertzea lortzeko zailtasunak daude.

Hirugarrena.– 2005eko uztailaren 11ko kautelazko neurria hartzera bultzatu zuten inguruabarretan ez da inolako aldaketarik egon.

Laugarrena.– Aurreko puntuetan oinarrituz, Aduanetako Lurralde Bulegoak eta II.EE.k eta Euskadiko Dirubilketako Lurralde Bulegoak 2006ko urtarrilaren 10eko idazkiaren bidez aipatu zorren kobrantza ziurtatzeko kautelazko neurriak hartzeko epea luzatzea proposatu zuten.

Espedientean adierazi diren inguruabarrak ikusita, egindako proposamena kontuan hartuta, eta kasu honetan zerga-zorraren kobrantza ziurtatzeko beharra xedatzen duten inguruabarrak aldi berean gertatzen direnez

ERABAKIA:

Zergei buruzko 58/2003 Lege orokorraren 81.5.d artikuluan xedatutakoari jarraiki, 2005eko uztailaren 11ko kautelazko neurriaren epea sei hilabete gehiagoz zabaltzen da.

Erabaki honen aurka interesdunak berraztertzeko aukerako errekurtsoa jarri ahal izango dio organo honi, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean; epe berean, aurkeztu ahal izango dio ere administrazioarekiko diru-erreklamazioa organo berari, zeinak bidaliko baitu aurrekariekin batera dagokion Auzitegi Ekonomiko Administratiboari.

Bilbao, 2006ko urtarrilaren 11.

Euskal Autonomia Erkidegoko AEATko ordezkari berezia,

JUAN ANTONIO MORAL REVILLA.


Azterketa dokumentala